2010-05-31

OHERA EZ!


Idazlea: Victoria Bermejo.
Ilustratzailea: Miguel Gallardo.
Argitaletxea: Alberdania.

Iruzkin tentagarria:
Jonek ez du ohera joan nahi eta amak joku bat asmatzen du, zenbat gauza egin al dira ohe baten barruan? Ama joku horretara jolasten hasiko da eta...Jon konbentzituko al du? Jonek gaubela egingo al du ? Jakin nahi baduzue... irakurri!


Nire iritzia:
Ondo dago liburua txikia delako eta marrazki asko eta onak dituelako. Letra handia da eta nahiko testu gutxu ditu. Oso ondo dago, nik gomendatzen dizuet !



Mikel Uriz Eslaba

NIRI EZ ZAIT FUTBOLA GUSTATZEN ETA ZER?


Idazlea: Andoni Egaña.
Ilustratzailea: Mikel Valverde.
Argitaletxea: Elkar.

Iruzkin tentagarria:
Mutiko baten aitak bere semeari futbola gustatzea nahi du baina semeak zomorroak ditu gustuko! Iruditzen al zaizue gaur egun futbola ez gustatzea gauza arraro bat dela??? Lortuko ahal du aitak bere semeari futbola gustatzea?


Nire iritzia:
Ipuin hau oso ongi dago, eta esan nahi duen mezua da denak desberdinak garela, eta ez dela inporta gehiengoak egiten duen gauza bat zuk ez egitea.


Nagore Eslaba Guarrotxena.

GO!AZEN


Idazlea: EITB.
Ilustratzailea: Concetta Probanza.
Argitaletxea: Alberdania.


Iruzkin tentagarria:
Goazen lehenbizi telebistako seriea zen eta orain liburu bat atera dute. Liburu honetan Beñatek blog antzeko zerbait egiten dut eta bertan pertsonaiek beraien gertaerak azaltzen dituzte, sekretuak, bizitza, abenturak...

Nire iritzia :
Oso ongi dago, letra txukuna da eta irudiak oso ondo daude.
12 urtetik gora irakurtzeko baina, agian, pixka bat zaila ulertzeko zenbaitetan .


Koral Manzaneda Berrio.

EZ NAIZ ILEHORIA ETA ZER?


Idazlea:Kirmen Uribe.
Ilustratzailea:Mikel Valverde.
Argitaletxea:Elkar.


Iruzkin tentagarria:
Amira ostiralero joaten da zinemara izebarekin eta ikusten dituzten pelikula guztietan aktoreak ilehoriak dira.Amirak ilea horiz tintatu nahi du baina azkenean ez du ilea tintatuko.Zer gertatuko da?
Zergatik ez du ba ilea tintatu?


Nire iritzia:
Alde batetik ez zait gustatu, izenburuagatik hain zuzen, baina, bestetik, gustatu zait ze azkenean berdin zaio ilehoria izatea edo ez.


Celia Sanz Domeño.

NIKOLAS TXIKI ETA BERE LAGUNAK


Idazlea:Goscinny eta Sempé.
Ilustratzailea:Goscinny eta Sempé.
Argitaletxea:Elkar.


Iruzkin tentagarria:
Nikolas Txikik lagun asko ditu eta hauei milaka gauza gertatzen zaizkie. Adb:Clotaire-ri zerbait aldatu zaio eta gela guztiak potereak dituela pentsatzen du...
Jakin nahi al duzu Clotaire-ri zer gertatu zaion?
Zer gertatuko da 16 istorio hauetan? Ez pentsatu 2 aldiz eta irakurri!


Nire iritzia:
Oso dibertigarria da eta istoriotxoak farregarriak dira.
Marrazkiak ez zaizkit gehiegi gustatu baina txikiak direnez eta gutxi daudenez ez zait gehiegi inporta.

Nekane Ariz Uriz

ESKUBELTZ TALDEAREN ABENTURAK


Idazlea: Hans Jürgen Press.
Ilustratzailea: Hans Jürgen Press.
Argitaletxea: Elkar.


Iruzkin tentagarria:
Gazte batzuk 4 kasu desberdin argitzen dituzte. Marrazkietan pista batzuk aurkituko dituzu.
Irakurri eta entretenitu kasuak argitzen!


Nire iritzia:
Asko gustatu zait marrazki politak eta dibertigarriak dituelako eta testu erraza du.


Eihar Gardeazabal Iribarren.

2010-05-19

GURE LAN MONOGRAFIKOAK

Elefantea - Iñigo eta Elena

GURE LAN MONOGRAFIKOAK

Elefantea - Iñigo eta Elena

GURE LAN MONOGRAFIKOAK

Elefantea - Iñigo eta Elena

2010-05-06

NUR ETA HERENSUGEAREN TENPLUA


IDAZLEA:Toti Martinez de Lezea
ILUSTRATZAILEA:Juan Luis Landa
ARGITLETXEA:Erein



IRUZKIN TENTAGARRIA: Oraingo honetan Nur Txinara joaten da bizitzera, aita eta amarekin. Txinatarrez idazten, irakurtzen eta hitzegiten daki orain eta lagun asko ditu. Gaur Guo Guoren urtebetetzea da eta jolas parkean ospatuko dute. Jolas parkean Guo Guo galtzen da eta... Aurkituko dute? Zer gertatuko da?



NIRE IRITZIA:Oso ongi dago liburu hau. Oso entretenigarria da eta dibertigarria, gainera ilustrazio oso politak ditu. Nik 5. eta 6. mailakoentzat gomendatzen dut.



Nekane Ariz Uriz

DENBORAREN ATEA


IDAZLEA: Pierdomenico Baccalario.
ILUSTRATZAILEA: Lacopo Bruno.
ARGITALETXEA: Gero.

IRUZKIN TENTAGARRIA: Bi biki etxe berrira joan dira eta han misterioa aurkituko dute, mamuak, ate sekretuak.... alfabeto arraro baten bidez itsasontzi majiko bat aurkituko dute. Nora joango dira??

NIRE IRITZIA: Gustatu zait erraza delako, baina marrazki gutxi ditu... Hala ere, anima zaitezte!!!!!!!

Eihar Gardeazabal Iribarren

UDALEKUA, HURA LEKUA!


IDAZLEA: Karlos Santisteban
ILUSTRATZAILEA: Enrique Monte
ARGITALETXEA: Descleé


IRUZKIN TENTAGARRIA: Mutiko bat da protagonista eta mutiko hori ez da iñoiz joan udalekuetara. Istorio honetan lehendabiziko aldiz joaten da, bere aitarekin, amarekin eta bere 3 lagunekin. Abentura asko eta oso dibertigarriak pasako ditu.


NIRE IRITZIA:Gustatu zait eta gomendatzen dizuet, bereziki abenturazko liburuak gustatzen bazaizkizue.


Celia Sanz Domeño

ITSASOKO LOTI EDERRA


IDAZLEA: Xabier Mendiguren
ILUSTRATZAILEA: Jose Belmonte
ARGITALETXEA: Elkar


IRUZKIN TENTAGARRIA:
Txoan Kalaportu izeneko herri batean bizi da, egun batean tornadu batek herri batera eramaten du eta han bizi den pertsona bakarra sorgin bat da eta... zer gertatuko den jakin nahi baduzue ... Liburua irakurri!


NIRE IRITZIA:
Liburua hasieran piska bat aspergarria izan ahal da, baina hasieran ere gauza interesgarriak daude, gero, bukaeran interesgarriena agertzen da. Klasikoak, piska bat aldatuta, gustatzen bazaizkizue, gomendagaria da erabat.


Gorka Perez Santa Cecilia

DIOSALAK ESPIRITUEN GAZTELUTIK


IDAZLEA: Thomas Brezina
ILUSTRATZAILEA: Bernhard Förth
ARGITALETXEA:Desclèe


IRUZKIN TENTAGARRIA: Max 11 urteko mutikoa da, bere lagunak munstroak dira. Karla liburu honetako emakume gaiztoa da, eta bere gazteluan Maxen lagunak harrapatuak ditu. Nola lortuko du, Maxek, gaztelu gaizto horretatik bere lagunak ateratzea, Karlak eskopeta bat baldin badu ????


NIRE IRTZIA: Liburu hau asko gustatu zait. Jendeari gomendatuko nioke, misterio eta umorezko liburua delako eta engantxatzen duelako.


Nagore Eslaba Guarrotxena.

RIKARDO ESKULTOREA


IDAZLEA: Gianni Rodari
ILUSTRATZAILEA: Montse Tobella
ARGIALETXEA: Erein


IRUZKIN TENTAGARRIA:
Liburua Rikardo eskultoreari buruzkoa da, Rikardok eskulturak egiten ditu: marmolezkoak, egurrezkoak eta buztinezkoak. Oso ona da eta bere eskulturek bizitza hartzen dute, baina eskulturei ez zaie bere gorputza gustatzen... Zer uste duzue egingo dutela bere gorputzekin eskulturek?
Horretarako liburua irakurri lagunak!


NIRE IRITZIA: Ongi dago, letra oso ona da, handia, eta marrazkiak izugarri politak ditu. Nik gomendatzen dizuet.


Mikel Uriz Eslaba

MUTIKO DEABRUA


IDAZLEA: Aitor Arana
ILUSTRATZAILEA: Aitziber Alonso
ARGITALETXEA: Ibaizabal

IRUZKIN TENTAGARRIA:
Ipuin hau beldurrezkoa da. Mutiko batek gauza arraroak ikusten ditu: banpiroak, deabruak, gaueko argiak.. orduan, Nekane irakasleari kontatzen dio ikusten duen guztia.
Egun batez mutikoa ikastolako patioan geratzen da lagunekin eta bapatean, gaueko argi bat datorrela ikusten dute. Bittor, bere lagun bat, dardaka hasten da.... baino ez beldurrez!!! Besoak zabaldu eta oihu ikaragarri bat botatzen du. Orduan Bittorren gorputzetik gaueko deabru gorria ateratzen da. Bittor lurrera erortzen da ziplo, kontrolik gabe. Txai, beste laguna, negarrez hasten da... Zer gertatuko da?

NIRE IRITZIA: Jakin nahi al duzue zer gertatuko den? Ba irakurri ,animatu!!!!!!!!!!!!!!! Oso, oso ongi dago. Letra egokia du eta txukuna. Marrazki gutxi daude baina politak. 8 urtetik gora eta batez ere beldurrezko abenturak gustatzen zaizkienentzat oso egokia.


Koral Manzaneda Berrio

MARI MUKI ZIBER-MAMUA ETA ZOPA




Idazlea: Antton Dueso
Ilustratzailea: Antton Dueso
Argitaletxea: Ibaizabal




Iruzkin tentagarria: Marimukik gauero soinuak entzuten ditu eta beti begiratzera joaten da... eta azkenean mamu bat aurkitzen du. Marimukiri gutxien gustatzen zaiona zopa da. Zertarako uste duzu egongo dela mamua Marimukiren etxean? Eta azkenean zopa gustatuko zaio Marimukiri? Zer egingo du mamuak? Jakin nahi baduzu, irakurri.


Nire iritzia:Niretzako dibertigarria da liburu hau, oso letra ona du eta marrazkiak oso politak dira.




Irati Serrano Vicente