2012-05-27

RITA ROBINSON



IDAZLEA: Mikel Valverde
ILUSTRATZAILEA: Mikel Valverde
ARGITALETXEA: Elkar

IRUZKIN TENTAGARRIA: Rita kanpin batera oporrak pasatzera joan da. Ez dago oso gustora...baina behin Robinson Crusoeri buruz hitzegiten diote eta Robinsonek galdutako uharte batean bizi izandako abenturak ezagutuko ditu. Ekaitz batek Rita uharte galdu batera eramango du eta... zer gertatuko zaio?

NIRE IRITZIA: Marrazkiak eta testua asko gustatu zaizkit. Nik liburu hau irakurtzeko hartu nuen  Ritaren beste liburu batzuk irakurriak nituelako eta bere abenturak gustatzen zaizkidalako.

Miren Ollo (Arangoiti ikastola)

2012-05-17

STILTON DUT IZENA, GERONIMO STILTON.



IDAZLEA: Elisabetta Dami
ILUSTRATZAILEA: Larry Keys
ARGITALETXEA: Destino

IRUZKIN TENTAGARRIA: Geronimo Stiltonek, Pinky Pick laguntzaile berria kontratatu zuenetik denetatik gertatu zaio. Pinky Pick-en erruagatik Geronimo Stiltonek urtezahar gaua Ipar Poloan pasatu beharko du izozmendi baten gainean!

NIRE IRITZIA: Nire ustez liburu hau gomendarria da. Oso farregarria da eta oso erraza irakurtzeko. IRAKURRI!!!!

                                                             
Mikel Goñi Otero (Arangoiti ikastola)

GERONIMO STILTON ETA ALTXOR DESAGERTUAREN MISTERIOA



IDAZLEA: Elisabetta Dami
ILUSTRATZAILEA: Larry Keys
ARGITALETXEA: Destino

IRUZKIN TENTAGARRIA: Geronimo eta bere lagunak altxor desagertu baten bila ari dira eta bidai luze bat egin eta gero aurkitu eta arazoak izango dituzte...Zer gertatuko ote da?

NIRE IRITZIA: Oso dibertigarria da liburua eta erraz irakurtzen da. Niri asko gustatu zait izan duten abentura eta zuei ere gomendatzen dizuet.

Iñaki Orradre (Arangoiti ikastola)

LOLA ETA VIRGINIA: MUTIL-LAGUN IDEALA



IDAZLEA: Pau Joan Hernandez
ILUSTRATZAILEA: Francesc Sala
ARGITALETXEA: Giltza

IRUZKIN TENTAGARRIA: Lola neska jatorra da eta bihotz onekoa, baina ezin du Virginia ikusi ere egin, kontrakoa delako: pija eta berekoia... Lolak zerbait nahi duenean Virginiak bere trikimailuak erabiltzen ditu bere ideiak kentzeko. Horregatik, bi nesken arteko lehia itzela da... gerra gordina!

NIRE IRITZIA: Ipuinean abentura asko gertatzen dira eta historioa oso ongi dago.Marrazkiak politak dira.

Mariana Lopes (Arangoiti ikastola)

RITA ETA HILOBI LAPURRAK



IDAZLEA: Mikel Valverde
ILUSTRATZAILEA: Mikel Valverde
ARGITALETXEA: Elkar

IRUZKIN TENTAGARRIA: Ritak oporrak ditu eta Egiptora joan da. Ritak lapur bat dagoela jakin du eta Danielekin bilatzen hasi da...nolako abenturak izango ditu oraingoan?

NIRE IRITZIA: Nik gustukoa dut liburu hau dibertigarria eta abenturazkoa delako.

Aroa Alzueta (Arangoiti ikastola)

4 URTE, 6 HILABETE ETA HIRU EGUN GEROAGO




IDAZLEA: Emmanuel Bourdier
ILUSTRATZAILEA: Gonzalo Izquierdo
ARGITALETXEA: Ibaizabal


IRUZKIN TENTAGARRIA: Julien izeneko mutil bat ospitalean esnatu da. Ez daki zer egiten duen hor... bere amak esan dio bizikletarekin erori zela eta 4 urte, 6 hilabete eta hiru egun pasa dituela koman! Berriro ere bere bizitza berreskuratu behar du. Lortuko ote du?

NIRE IRITZIA: Marrazkiak eta historia gustuko izan ditut. Gomendatzen dizuet.

Ander Iriarte Iriarte (Arangoiti ikastola)

KEA UR GAINEAN



IDAZLEA: Ibon Zaldua
ILUSTRATZAILEA: Asisko Urmeneta
ARGITALETXEA: Elkar

IRUZKIN TENTAGARRIA: Bitta neska kementsu bat da.Gehien gustatzen zaion gauza heavy metal musika da: Deep purple, AC/DC...eta honek arazo batzuk ekarriko dizkio, baita ustekabeak ere.Nola konponduko ditu?

NIRE IRITZIA: Asko gustatu zait, marrazki politak ditu eta heavy musika gustatzen bazaizu... irakurri!

Xanti Gardeazabal (Arangoiti ikastola)

SERAFIN ETA BASOKO ANIMALIAK



IDAZLEA: David Chauvel
ILUSTRATZAILEA: J´erome Lereculey
ARGITALETXEA: Ttartalo

IRUZKIN TENTAGARRIA: Serafin Euskal Herrian bizi den iratxo bat da eta animalien deskribapena eta gauza interesgarri gehiago kontatuko dizkigu komiki honetan. Azeriak, oreinak, basurdeak... eta animali askoz gehiago ere azaltzen dira.
Komiki eta informazio liburu tartean dago.

NIRE IRITZIA: Kolore asko ditu, oso erreza da irakurtzeko eta oso liburu interesgarria da.

Gorka Indurain Gaston (Arangoiti ikastola)

BAT PAT MUNSTROAREN GATIBUA



IDAZLEA: Roberto Pavanello
ILUSTRATZAILEA: Blasco Pisapia
ITZULTZAILEA: Aitor Arana
ARGITALETXEA: Bero

IRUZKIN TENTAGARRIA: Bat Pat bere etxean dago bere lagunekin. Eguberri beldurgarrietan daude eta gela itxi batean daude, munstro bat ateratzen zaie eta esaten die...gehiago jakin nahi baduzue... irakurri!

NIRE IRITZIA: Liburu farregarria da eta aldi berean, beldurra gustatzen bazaizue liburu hau oso egokia izango da.

Ivan Perez Beorlegui (Arangoiti ikastola)

ESAN AMA, NORK EGITEN DU UMEAK?



IDAZLEA: Janosh
ILUSTRATZAILEA: Aiora Jaka
ARGITALETXEA: Elkar

IRUZKIN TENTAGARRIA: Egun batean Tutu sagutxoak  amari galdetzen dio:
-Esan ama, nork egiten ditu umeak?
Baina amak ez dio ezer esaten ikastolan ikasiko duelako.... Irakasleak landareak , animaliak eta pertsonak nola ugaltzen diren irakasten die.
Geroago Tutuk Didi Satordia aurkitzen du eta maitemindu egiten da. Dagoeneko ikastolan ikasi du ugalketa eta... Zer egingo du Tutuk orain?

NIRE IRITZIA: Gustatu zait. Liburu honek gauza asko azaltzen ditu: Nondik etortzen dira umeak? Nola ugaltzen dira animaliak eta landareak? Liburu hau ere oso egokia da umeei haurrak nondik datozen azaltzeko. Gomendatzen dizuet.

Odei Cucuiat Martinez (Arangoiti ikastola)

ESFINGE NEGARTIA



IDAZLEA: Jansain
ILUSTRATZAILEA: Pablo Zerda
ARGITALETXEA: Saure

IRUZKIN TENTAGARRIA: Maixu bat basoan zebilen eta esfinge batekin egin zuen topo. Esfingea negar egiten ari zen eta maixuak galdetu zion: -Zer gertatzen zaizu? Esfingeak erantzun zion: -Galduta nago.
Maixuak esfingea laguntzea erabaki zuen eta hortik aurretik abentura pila biziko dituzte biek baso arraro honetan.

NIRE IRITZIA: Oso ilustrazio politak dauzka, niretzat komiki hau arraro xamarra da eta historia ulertzea zaila da.Gauzak arraroak gustuko dituztenentzat gomendagarria da.

Maitane Eleta Ibañez (Arangoiti ikastola)

2012-05-02

HAN GAN-EN ZALDI MAGIKOA



IDAZLEA: Chen Jiang Hong
ILUSTRATZAILEA: Chen Jiang Hong
ARGITALETXEA:Ttarttalo

IRUZKIN TENTAGARRIA: Han Gan txikia zenean marraztea zuen gustuko, baina bere familia txiroa zen eta ezin zion margotzeko materialarik erosi. Han Ganek lan egiten zuen bezeroei janariak banatzen eta halako batean.... zaldi berezi bat ikusi zuen. Berak makil batekin harean marraztu zuen zaldia eta hurrengo egunean gizon batek diru apur bat eman zion, baita margotzen jarraitzeko materiala ere...

NIRE IRITZIA: Liburua oso polita da. Ilustratzailearen marrazkiak asko gustatu zaizkit. Irakurri nahi baduzue Arangoiti ikastolako liburutegian aurkituko duzue.


Sara Irurozki (Arangoiti ikastola)