2013-04-25

GURE POESIA

EGILEA: Juan kruz Igerabide
ILUSTRATZAILEA: Jokin Mitxelena
 ARGITALETXEA: Anaya-Haritza
Antologia honetan gure adinerako aproposak diren poemak topatu ditugu. Oso erraza da ulertzea eta gainera atsegina. Zortzi poeten lanak dira : Lizardi, Lauaxeta, Orixe, Otsobi; Minabiberri, Etxaniz, Mirande eta Aristi.
Guk Etxanizen olerki bat aukeratu dugu bideo hau egiteko.

ZANGOZAKO IKASTOLA (LH5)

2013-04-17

KANPOKOA NAIZ, ETA ZER?



Egilea: Seve Calleja
Ilustratzailea: Eider Eibar

Kanpokoa bazara, beste ohitura batzuk dituzu. Kanpokoa baldin bazara ere, irakasleak berdin tratatzen zaitu. Kanpokoa bazara historia, jolas... dibertigarriak eta ezberdinak dituzu. Kanpokoa baldin bazara, lagun berriak egiten saiatu behar duzu.

Guk, liburu honekin, ikasi dugu, kanpokoek eta bertakoek aukera berdinak izan behar ditugula.

Irune Burguete
Haizea Gallo
Zangoza Ikastola (LH3)

TXAKURRA DAUKAGU ETXEAN, ETA ZER?



Egilea: Fina Casalderrei
Ilustratzailea: Mikel Valverde

Liburu honek lagundu digu txakurrei beldur ez izaten. Gainera, txakurrak zaintzeko lan asko egin behar dela konturatu gara.

Txakurrek pixa asko egiten dutela ere, ohartu gara

Irati Gonzalez
Haizea Suescun
Zangoza Ikastola (LH3)

NIRI EZ ZAIT FUTBOLA GUSTATZEN, ETA ZER?



Egilea: Andoni Egaña
Ilustratzailea: Mikel Valverde

Liburu honek, guri lagundu digu, futbola gustatzen ez zaion jendea ulertzen. Guri futbola gustatzen zaigu, konturatu gara berdin duela futbola ez gustatzea.

Kimetz Arguiñariz
Oier Iturbide
Sarai Jimenez
 Zangoza Ikastola (LH3)

NIK ERREMERRE HITZ EGITEN DUT, ETA ZER?



Egilea: Anjel Lertxundi
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena

Ni logopedara joaten naiz, eta zer axola? Besteen berdina naiz. Baina ipuina irakurri dugunean, pixka bat haserretu gara, Berto protagonistaz, lagunek barre egiten dutelako.

Mikel Landarech
Sara Landarech
Zangoza Ikastola (LH3) 

POTOLOA NAIZ, ETA ZER?



Egilea: Seve Calleja
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena

Oso polita izan da, eta irakatsi zigun gure burua ongi ikusten. Potoloa bazara ez du inporta, garrantzitsua barrukoa da, adibidez: alaia zaren, pertsona ona zaren, lagun ona zaren, etab.

Txikiagoak ginenean, lagun batek mutil baten antzera moztu zuen ilea. Denek barre egiten zioten, baina berari ez zitzaion axola. Guretzat garrantzitsua barrukoa da.

Ane Ibañez
Maitane Peman
Zangoza Ikastola (LH3)

NIRE AITA ETXEKOANDREA DA, ETA ZER?



Egilea: Silvia Ugidos
Ilustratzailea: Mikel Balberde

Ipuinek honek laguntzen digu ulertzen, ez duela inporta zure aita edo ama etxekoandrea izateak. Biek eskubide berdinak dituztelako eta gainera biak berdinak direlako.

Irene Lobera
Naroa Matxin
Zangoza Ikastola (LH3)