Gustatuko zaizuelakoan...
2010-12-01
2010-06-02
NASRUDIN
Idazlea: Odile Weulersse.
Ilustratzailea: Rébecca Dautremer.
Argitaletxea: Ibaizabal
Iruzkin tentagarria:
Nasrudin ume bat da eta bere aitari laguntzen dio lanean astoarekin gauzak eramaten. Jendeak esanten du umea astoan igota joan beharko litzatekel, beste batzuk aita joan beharko litzatekela uste dute, edota biak batera... baina inolaz ere astoaren atzetik oinez. Nork izango du arrazoia? Eta nori egin behar diote kasu? Ba al du mezurik liburu honek? Jakin nahi baduzue irakurri!
Nire iritzia:
Istorio hau beste liburu batzuetan ere kontatu izan dute, nik irakurrita nuen. Ongi dago orokorrean, gustukoa izan dut.
Gorka Perez Santacecilia
IRRI ETA BARRE
Idazlea: Joxan Ormazabal.
Ilustratzailea: Jon Zabaleta.
Argitaletxea: Elkar.
Iruzkin tentagarria:
Olerkiz eta jokuz betetako liburua da eta izenburuak esaten duen bezala irri eta barre egiteko momentuak egongo dira.
Nire iritzia:
Liburu hau asko gustatu zait, oso letra erraza eta aproposa du, marrazki asko ditu. irakurtzeko oso erraza da eta mokoka irakur daitekeena.
Tartetxo on bat pasatzeko aproposa!Irati Serrano Vicente.
2010-05-31
OHERA EZ!
Idazlea: Victoria Bermejo.
Ilustratzailea: Miguel Gallardo.Argitaletxea: Alberdania.
Iruzkin tentagarria:
Jonek ez du ohera joan nahi eta amak joku bat asmatzen du, zenbat gauza egin al dira ohe baten barruan? Ama joku horretara jolasten hasiko da eta...Jon konbentzituko al du? Jonek gaubela egingo al du ? Jakin nahi baduzue... irakurri!
Nire iritzia:
Ondo dago liburua txikia delako eta marrazki asko eta onak dituelako. Letra handia da eta nahiko testu gutxu ditu. Oso ondo dago, nik gomendatzen dizuet !
Mikel Uriz Eslaba
NIRI EZ ZAIT FUTBOLA GUSTATZEN ETA ZER?
Idazlea: Andoni Egaña.
Ilustratzailea: Mikel Valverde.
Argitaletxea: Elkar.
Iruzkin tentagarria:
Mutiko baten aitak bere semeari futbola gustatzea nahi du baina semeak zomorroak ditu gustuko! Iruditzen al zaizue gaur egun futbola ez gustatzea gauza arraro bat dela??? Lortuko ahal du aitak bere semeari futbola gustatzea?
Nire iritzia:
Ipuin hau oso ongi dago, eta esan nahi duen mezua da denak desberdinak garela, eta ez dela inporta gehiengoak egiten duen gauza bat zuk ez egitea.
Nagore Eslaba Guarrotxena.
GO!AZEN
Idazlea: EITB.
Ilustratzailea: Concetta Probanza.Argitaletxea: Alberdania.
Iruzkin tentagarria:
Goazen lehenbizi telebistako seriea zen eta orain liburu bat atera dute. Liburu honetan Beñatek blog antzeko zerbait egiten dut eta bertan pertsonaiek beraien gertaerak azaltzen dituzte, sekretuak, bizitza, abenturak...
Nire iritzia :
Oso ongi dago, letra txukuna da eta irudiak oso ondo daude.
12 urtetik gora irakurtzeko baina, agian, pixka bat zaila ulertzeko zenbaitetan .
Koral Manzaneda Berrio.
EZ NAIZ ILEHORIA ETA ZER?
Idazlea:Kirmen Uribe.
Ilustratzailea:Mikel Valverde.
Argitaletxea:Elkar.
Iruzkin tentagarria:
Amira ostiralero joaten da zinemara izebarekin eta ikusten dituzten pelikula guztietan aktoreak ilehoriak dira.Amirak ilea horiz tintatu nahi du baina azkenean ez du ilea tintatuko.Zer gertatuko da?
Zergatik ez du ba ilea tintatu?
Nire iritzia:
Alde batetik ez zait gustatu, izenburuagatik hain zuzen, baina, bestetik, gustatu zait ze azkenean berdin zaio ilehoria izatea edo ez.
Celia Sanz Domeño.
NIKOLAS TXIKI ETA BERE LAGUNAK
Idazlea:Goscinny eta Sempé.
Ilustratzailea:Goscinny eta Sempé.
Argitaletxea:Elkar.
Iruzkin tentagarria:
Nikolas Txikik lagun asko ditu eta hauei milaka gauza gertatzen zaizkie. Adb:Clotaire-ri zerbait aldatu zaio eta gela guztiak potereak dituela pentsatzen du...
Jakin nahi al duzu Clotaire-ri zer gertatu zaion?
Zer gertatuko da 16 istorio hauetan? Ez pentsatu 2 aldiz eta irakurri!
Nire iritzia:
Oso dibertigarria da eta istoriotxoak farregarriak dira.
Marrazkiak ez zaizkit gehiegi gustatu baina txikiak direnez eta gutxi daudenez ez zait gehiegi inporta.
Nekane Ariz Uriz
ESKUBELTZ TALDEAREN ABENTURAK
Idazlea: Hans Jürgen Press.
Ilustratzailea: Hans Jürgen Press.
Argitaletxea: Elkar.
Iruzkin tentagarria:
Gazte batzuk 4 kasu desberdin argitzen dituzte. Marrazkietan pista batzuk aurkituko dituzu.
Irakurri eta entretenitu kasuak argitzen!
Nire iritzia:
Asko gustatu zait marrazki politak eta dibertigarriak dituelako eta testu erraza du.
Eihar Gardeazabal Iribarren.
2010-05-19
2010-05-06
NUR ETA HERENSUGEAREN TENPLUA
IDAZLEA:Toti Martinez de Lezea
ILUSTRATZAILEA:Juan Luis Landa
ARGITLETXEA:Erein
ILUSTRATZAILEA:Juan Luis Landa
ARGITLETXEA:Erein
IRUZKIN TENTAGARRIA: Oraingo honetan Nur Txinara joaten da bizitzera, aita eta amarekin. Txinatarrez idazten, irakurtzen eta hitzegiten daki orain eta lagun asko ditu. Gaur Guo Guoren urtebetetzea da eta jolas parkean ospatuko dute. Jolas parkean Guo Guo galtzen da eta... Aurkituko dute? Zer gertatuko da?
NIRE IRITZIA:Oso ongi dago liburu hau. Oso entretenigarria da eta dibertigarria, gainera ilustrazio oso politak ditu. Nik 5. eta 6. mailakoentzat gomendatzen dut.
Nekane Ariz Uriz
DENBORAREN ATEA
IDAZLEA: Pierdomenico Baccalario.
ILUSTRATZAILEA: Lacopo Bruno.
ARGITALETXEA: Gero.
IRUZKIN TENTAGARRIA: Bi biki etxe berrira joan dira eta han misterioa aurkituko dute, mamuak, ate sekretuak.... alfabeto arraro baten bidez itsasontzi majiko bat aurkituko dute. Nora joango dira??
NIRE IRITZIA: Gustatu zait erraza delako, baina marrazki gutxi ditu... Hala ere, anima zaitezte!!!!!!!
Eihar Gardeazabal Iribarren
ILUSTRATZAILEA: Lacopo Bruno.
ARGITALETXEA: Gero.
IRUZKIN TENTAGARRIA: Bi biki etxe berrira joan dira eta han misterioa aurkituko dute, mamuak, ate sekretuak.... alfabeto arraro baten bidez itsasontzi majiko bat aurkituko dute. Nora joango dira??
NIRE IRITZIA: Gustatu zait erraza delako, baina marrazki gutxi ditu... Hala ere, anima zaitezte!!!!!!!
Eihar Gardeazabal Iribarren
UDALEKUA, HURA LEKUA!
IDAZLEA: Karlos Santisteban
ILUSTRATZAILEA: Enrique Monte
ARGITALETXEA: Descleé
ILUSTRATZAILEA: Enrique Monte
ARGITALETXEA: Descleé
IRUZKIN TENTAGARRIA: Mutiko bat da protagonista eta mutiko hori ez da iñoiz joan udalekuetara. Istorio honetan lehendabiziko aldiz joaten da, bere aitarekin, amarekin eta bere 3 lagunekin. Abentura asko eta oso dibertigarriak pasako ditu.
NIRE IRITZIA:Gustatu zait eta gomendatzen dizuet, bereziki abenturazko liburuak gustatzen bazaizkizue.
Celia Sanz Domeño
ITSASOKO LOTI EDERRA
IDAZLEA: Xabier Mendiguren
ILUSTRATZAILEA: Jose Belmonte
ARGITALETXEA: Elkar
ILUSTRATZAILEA: Jose Belmonte
ARGITALETXEA: Elkar
IRUZKIN TENTAGARRIA:
Txoan Kalaportu izeneko herri batean bizi da, egun batean tornadu batek herri batera eramaten du eta han bizi den pertsona bakarra sorgin bat da eta... zer gertatuko den jakin nahi baduzue ... Liburua irakurri!
NIRE IRITZIA:
Liburua hasieran piska bat aspergarria izan ahal da, baina hasieran ere gauza interesgarriak daude, gero, bukaeran interesgarriena agertzen da. Klasikoak, piska bat aldatuta, gustatzen bazaizkizue, gomendagaria da erabat.
Liburua hasieran piska bat aspergarria izan ahal da, baina hasieran ere gauza interesgarriak daude, gero, bukaeran interesgarriena agertzen da. Klasikoak, piska bat aldatuta, gustatzen bazaizkizue, gomendagaria da erabat.
Gorka Perez Santa Cecilia
DIOSALAK ESPIRITUEN GAZTELUTIK
IDAZLEA: Thomas Brezina
ILUSTRATZAILEA: Bernhard Förth
ARGITALETXEA:Desclèe
IRUZKIN TENTAGARRIA: Max 11 urteko mutikoa da, bere lagunak munstroak dira. Karla liburu honetako emakume gaiztoa da, eta bere gazteluan Maxen lagunak harrapatuak ditu. Nola lortuko du, Maxek, gaztelu gaizto horretatik bere lagunak ateratzea, Karlak eskopeta bat baldin badu ????
NIRE IRTZIA: Liburu hau asko gustatu zait. Jendeari gomendatuko nioke, misterio eta umorezko liburua delako eta engantxatzen duelako.
Nagore Eslaba Guarrotxena.
RIKARDO ESKULTOREA
IDAZLEA: Gianni Rodari
ILUSTRATZAILEA: Montse Tobella
ARGIALETXEA: Erein
ILUSTRATZAILEA: Montse Tobella
ARGIALETXEA: Erein
IRUZKIN TENTAGARRIA:
Liburua Rikardo eskultoreari buruzkoa da, Rikardok eskulturak egiten ditu: marmolezkoak, egurrezkoak eta buztinezkoak. Oso ona da eta bere eskulturek bizitza hartzen dute, baina eskulturei ez zaie bere gorputza gustatzen... Zer uste duzue egingo dutela bere gorputzekin eskulturek?
Horretarako liburua irakurri lagunak!
NIRE IRITZIA: Ongi dago, letra oso ona da, handia, eta marrazkiak izugarri politak ditu. Nik gomendatzen dizuet.
Mikel Uriz Eslaba
MUTIKO DEABRUA
IDAZLEA: Aitor Arana
ILUSTRATZAILEA: Aitziber Alonso
ARGITALETXEA: Ibaizabal
IRUZKIN TENTAGARRIA:
Ipuin hau beldurrezkoa da. Mutiko batek gauza arraroak ikusten ditu: banpiroak, deabruak, gaueko argiak.. orduan, Nekane irakasleari kontatzen dio ikusten duen guztia.
Egun batez mutikoa ikastolako patioan geratzen da lagunekin eta bapatean, gaueko argi bat datorrela ikusten dute. Bittor, bere lagun bat, dardaka hasten da.... baino ez beldurrez!!! Besoak zabaldu eta oihu ikaragarri bat botatzen du. Orduan Bittorren gorputzetik gaueko deabru gorria ateratzen da. Bittor lurrera erortzen da ziplo, kontrolik gabe. Txai, beste laguna, negarrez hasten da... Zer gertatuko da?
NIRE IRITZIA: Jakin nahi al duzue zer gertatuko den? Ba irakurri ,animatu!!!!!!!!!!!!!!! Oso, oso ongi dago. Letra egokia du eta txukuna. Marrazki gutxi daude baina politak. 8 urtetik gora eta batez ere beldurrezko abenturak gustatzen zaizkienentzat oso egokia.
ILUSTRATZAILEA: Aitziber Alonso
ARGITALETXEA: Ibaizabal
IRUZKIN TENTAGARRIA:
Ipuin hau beldurrezkoa da. Mutiko batek gauza arraroak ikusten ditu: banpiroak, deabruak, gaueko argiak.. orduan, Nekane irakasleari kontatzen dio ikusten duen guztia.
Egun batez mutikoa ikastolako patioan geratzen da lagunekin eta bapatean, gaueko argi bat datorrela ikusten dute. Bittor, bere lagun bat, dardaka hasten da.... baino ez beldurrez!!! Besoak zabaldu eta oihu ikaragarri bat botatzen du. Orduan Bittorren gorputzetik gaueko deabru gorria ateratzen da. Bittor lurrera erortzen da ziplo, kontrolik gabe. Txai, beste laguna, negarrez hasten da... Zer gertatuko da?
NIRE IRITZIA: Jakin nahi al duzue zer gertatuko den? Ba irakurri ,animatu!!!!!!!!!!!!!!! Oso, oso ongi dago. Letra egokia du eta txukuna. Marrazki gutxi daude baina politak. 8 urtetik gora eta batez ere beldurrezko abenturak gustatzen zaizkienentzat oso egokia.
Koral Manzaneda Berrio
MARI MUKI ZIBER-MAMUA ETA ZOPA
Idazlea: Antton Dueso
Ilustratzailea: Antton Dueso
Argitaletxea: Ibaizabal
Ilustratzailea: Antton Dueso
Argitaletxea: Ibaizabal
Iruzkin tentagarria: Marimukik gauero soinuak entzuten ditu eta beti begiratzera joaten da... eta azkenean mamu bat aurkitzen du. Marimukiri gutxien gustatzen zaiona zopa da. Zertarako uste duzu egongo dela mamua Marimukiren etxean? Eta azkenean zopa gustatuko zaio Marimukiri? Zer egingo du mamuak? Jakin nahi baduzu, irakurri.
Nire iritzia:Niretzako dibertigarria da liburu hau, oso letra ona du eta marrazkiak oso politak dira.
Irati Serrano Vicente
2010-04-21
KEA UR GAINEAN
Egilea: Iban Zaldua
Argitaletxea: Elkar
Musika zaleak zarete? Ipuin honetako protagonistari, Bittorri, Rock gogorra aunitz gustatzen zaio: AC/DC, Iron Maiden, Metallica, Marilyn Manson, Su ta Gar... baina horrek arazo batzuk ekarriko dizkio...
Ikasleak: Aintzane Ariztegi eta Dani Letona
Ikastetxea: Baztan Ikastola, LH6
ETXE BITAN BIZI NAIZ, ETA ZER?
Egilea: Miren Agur Meabe
Argitaletxea: Elkar
Gaur egun gero eta ume gehiago bizi dira bi etxetan, gurasoak bereiztu direlako. Ipuin honetan, bi etxetan bizi den ume baten istorioa kontatzen da.
Ikasleak: Jokin Eskudero eta Manex Meoki
Ikastetxea: Baztan Ikastola, LH6
AMAREN TITI-XORROAK
Egilea: Joxantonio Ormazabal
Argitaletxea: Elkar
Inoiz aurkitu al duzue amaren titi-xorroetan sagutxorik? Ba, ipuin honetan gertatzen da eta abentura irrimangarri eta dibertigarriak daude!
Ikasleak: Ander Jaurena, Nekane Maritorena eta Itsaso Urrutia
Ikastetxea: Baztan Ikastola, LH6
HORI BAI IPURDIA!
Egilea: Antton Dueso
Argitaletxea: Desclee
Inoiz maitemindu al zara neska batez eta honengandik ezetza jaso? Ba, Punki languna neska batez txora-txora eginda dago eta ahalegin guztiak egingo ditu bera lortzeko...
Ikaslea: Jurgi Murua
Ikastetxea: Baztan Ikastola LH6
2010-04-15
NOAREN ONTZI BAT PARKEAN
Egilea: Wendy Orr
Argitaletxea: Ibaizabal
Sofiak hainbertze desio ditu,... guztiak lortuko ote ditu?...
Amaia Rekarte eta Aritz Merino
Baztan Ikastola (5lh)
2010-04-14
BAT PAT: HILERRIKO ALTXORRA
Egilea: Roberto Pavenello
Argitaletxea: Gero
"Bat Pat nor den jakin nahi? ba irakurri liburu hau!
MAYA ETA AMONA ELI
Egilea: Patricia Schroder
Argitaletxea: Ibaizabal
"Maya kezkatuta dago... baina eskerrik Erregaliz taldearen laguntza duela"
MISS TXATARRA
Egilea: Xabier Mendiguren
Argitaletxea: Elkar
Katixa txatartegi batean bizi da, bere aitarekin. Ama hilda dauka eta bere iraganaren sekretua argitu nahi du...
Loren Querejeta, Lorea Plaza eta Javier Echegoyen
Baztan Ikastola (5.lh)
EDERRA EGIN DU LEOK
Egilea: Patricia Schroder
Argitaletxea: Ibaizabal
Leo, Maya, Dotte eta Fanny Erregaliz osatzen dute eta bizipen zoragarriak izango dituzte...
Arrautza egosiaren eguna
Egilea: Antton Duesto
Argitaletxea: Descleé
Arrautzak gustoko badituzu, liburu hau irakurri ezazu
Ibon Irazoki eta Eider Bidegain
Baztan Ikastola (5lh)
Kea airean bezala
Egilea: Imanol azkue
Argitaletxea: Elkar
Zer den sufritzea jakin nahi duzu?... baliburu hau irakurri!
Ander Zelaieta eta Eduardo Zubikoa
Baztan Ikastola (5.lh)
Kafka eta panpina bidaiaria
Egilea: Jordi Sierra i Fabra
Argitaletxea: Elkar
"Elsik, papin bat dauka, Brijida izenekoa eta Stegiltz parketik ibiltzen joaten zela galdu egin zitzaion... zer gertatuko zaie Elsi eta bere panpina Brijidari"????...
Naiara Martin eta Eider Quertier (5.lh)
Baztan Ikastola
2010-04-13
BAT PAT ETA GAUERDIKO SORGINAK
IDAZLEA: Roberto Pavanello
ARGITALETXEA: GERO
Ez fidatu inoiz kalean dauden amonatxoengandik, hori esaten dizudan arrazoia jakin nahi baduzu irakurri Bat Pat eta gauerdiko sorginak.
IÑAKI ETA DANI (Erentzun Ikastola LH5)
NUR ETA IRLANDAR GNOMOA
IDAZLEA: Toti Martinez De Lezea.
ARGITALETXEA: Erein.
IRUZKIN BARREGARRIAK: Gomendatzen dizuegu Nur eta Irlandar Gnomoa, Totik ideia interesgarriak dituelako eta oso liburu politak egiten dituelako.
Elena eta Nekane (Erentzun Ikastola L.H.5)
NUR ETA OHIAN MISTERIOTSUA
IDAZLEA: Toti Martinez De Lezea
ARGITALETXEA: Erein
Ez badakizu altxor bat non dagoen,Nur eta ohian misteriotsuan begiratu, eta Nurrek esango dizue.
MADDI FERNANDEZ ETA MAIDER UGARTE (Erentzun Ikastola LH5)
KIKA SUPERSORGINA ETA EZPATA MAGIKOA
EGILEA: Kinister
ARGITALETXEA: Bruño, Gero
Abenturak, eta fantasiasko liburuak gustatzen bazaizkizu irakur ezazu Kika Supersorgina eta ezpata magikoa !Animo!
Iñigo Miruri eta Mikel Perez (Erentzun Ikastola LH5)
BAT PAT HILERRIKO ALTXORRA
EGILEA: Roberto Pavanello
ARGITALETXEA: Gero
Abenturak gustuko badituzu, liburu hau zurentzat egokiena da.
Lorea Garcia eta Arantxa Marzo (Erentzun ikastola LH5)
LOLA ETA VIRGINIA NIK IKUSI NUEN AURRENA
Idazlea: Myriam Ballesteros.
Argitaletxea: Txema Ocioren.
Liburu honek kontatzen duena zuri ere pasatu ahal zaizu. Beno, beno, jakin nahi ba duzu gehiago, irakurri!
Irati Ortigosa eta Nerea Manso. (Erentzun Ikastola LH5)
HARRY POTTER ETA FENIXAREN ORDENA
EGILEA: J. K. Rowling
ARGITALETXEA: Ekar
Harry Potterren munduan gauza asko gertatzen dira, guztiak deskubritu liburu honekin.
Xarmant Simon Eguilaz (erentzun ikastola LH6)
ARGITALETXEA: Ekar
Harry Potterren munduan gauza asko gertatzen dira, guztiak deskubritu liburu honekin.
Xarmant Simon Eguilaz (erentzun ikastola LH6)
2010-04-12
NUR ETA HERENSUGEAREN TENPLUA
EGILEA: Toti Martinez De Lezea
MARRAZKILARIA: Juan Luis Landa
ARGITALETXEA: Erein
Txinako dragoien zerbait jakin nahi baduzue liburu hau irakurri!
Iker Arazuri eta Ander Laño
JARA BIKIAK ETA BIKOTEAK
EGILEA: Jasone Osoro
ARGITALETXEA: Alfaguara Zubia
Jara irakurri eta zure bizitza ispilu batean islatuta ikusiko duzu.
Michelle Arnedo eta Lorea Etxeberria
JUDY MOODY ETA ETORKINZUN IGARLE
IDAZLEA: Megan MC Donald
MARRAZKILARIA: Peter H.Reynolds
ARGITALETXEA: Gero
IRUSKIN TENTAGARRIA: Neska hau zure etorkina jakingo du, liburu hau irakurtzen baduzu.
Aitor Fernandez de Barrena eta Vanessa Mosquera
(Erentzun Ikastola LH5-LH6)
(Erentzun Ikastola LH5-LH6)
JARA
EGILEA: Jasone Osoro
ARGITALETXEA: Alfaguara Zubia
Jara irakurri eta zure bizitza nolakoa izango den esango dizu.
Adriana Garcia eta Lorea Etxeberria
2010-03-18
RITA TENISLARI
EGILEA: Mikel Valverde
ARGITALETXEA: Elkar
Gelan Rita tenislari liburua irakurri ondoren foroa egin genuen. Testa egin ondoren hamar galdera baino gehiago ondo erantzuten bagenituen "Rita oparia" emango zigun Fultxo. Ezetz asmatu zer zen? Ba txiklezko tenis pilota bat ikasle bakoitzeko!
Xarmant Simon Egilaz
2010-03-17
Nire amak ez dauka erremediorik
EGILEA: Antxiñe Mendizabal
ARGITALETXEA: Elkar
"Nire ama nahikop espeziala da, eta zurea?"
Maria Ibañez, Iñigo Perez eta Haritz Villahoz (Zangozako ikastola LH6)
2010-03-12
BURUA
EGILEA: Pello Añorga
ARGITALETXEA: Elkar
Noizbait burua galdu duzu , ba ez zara bakarra!
Jon Ozkoidi eta Luis Mi Lacuey (Zangozako ikastola LH6)
LEONARDO DA VINCI asmatzailea
EGILEA: Jon Bilbao
ARGITALETXEA:Txertoa
Asmatzaile eta margolari honen bizitzaz jakinmina baduzu.
Ainhoa Bandrés eta Javier Larrañeta (Zangozako ikastola LH6)
NUR herensugearen tenploan
EGILEA: Toti Martínez de Lezea
ARGITALETXEA: Erein
Txinako kultura ezagutzeko aproposa.
ARGITALETXEA: Erein
Txinako kultura ezagutzeko aproposa.
Alvaro Blasko, Leire Guillén eta Ibai Oskariz (Zangozako ikastola LH6)
2010-03-11
LOTTE ETA LUISA HAU BIZKI PAREA!!!
EGILEA: Erich Kästner
ITZULTZAILEA: Antton Narbaiza
MARRAZKIAK: Walter Trier
ARGITALETXEA: Elkar
Ane Otxoteko eta Itxaso Berrozpe (Tantirumairu ikastola LH 6.)
2010-03-03
2010-03-02
Bideoa
[flashvideo filename=http://dl.dropbox.com/u/3363015/Kirmen%20Uribe%20Erentzun%20Ikastolan.flv /]
Bideoa
[flashvideo filename=http://dl.dropbox.com/u/3363015/Kirmen%20Uribe%20Erentzun%20Ikastolan.flv /]
Bideoa
[flashvideo filename=http://dl.dropbox.com/u/3363015/Kirmen%20Uribe%20Erentzun%20Ikastolan.flv /]
ikusi ikusi
[audio:http://dl.dropbox.com/u/3363015/Ikastolako%20bloga/Cari%C3%B1anos%20-%20San%20Felices.mp3]
ikusi ikusi
[audio:http://dl.dropbox.com/u/3363015/Ikastolako%20bloga/Cari%C3%B1anos%20-%20San%20Felices.mp3]
ikusi ikusi
[audio:http://dl.dropbox.com/u/3363015/Ikastolako%20bloga/Cari%C3%B1anos%20-%20San%20Felices.mp3]
2010-01-21
FUTBOLZALE AMORRATUAK
EGILEA: Frauke Nahrgand
ITZULTZAILEA: Hitzurun, Aintzane Atela
MARRAZKIAK: Betina Gotzen-Beek
ARGITALETXEA: Ibaizabal
Martin Etxegarai eta Ganix Arruti (Tantirumairu ikastola LH 6 eta 5)
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)