Umorezkoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Umorezkoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2014-02-10
NIRI EZ ZAIT FUTBOLA GUSTATZEN, ETA ZER?
IDAZLEA: Andoni Egaña
ILUSTRATZAILEA: Mikel Valverde
ARGITALETXEA: Elkar
LABURPEN TENTAGARRIA:
Ipuin honetan mutil bat dago ez zaionari futbola gustatzen. Bere amak esaten du jaio aurretik bere sabelean
ostikada asko ematen zituela. Bere aitak lagunei esaten zion bere semea futbolaria izango zela. Bere aitari ez zaio gustatzen berari ez gustatzea futbola. Baina bere semeak beste plan batzuk nahiago ditu...
Ze plan izango ditu? Jakin itzazue irakurtzen!
Leire Paños
ERENTZUN IKASTOLA
POTTOKO TRIPONTZIA
IDAZLEA: Pello Añorga
ILUSTRATZAILEA: Jokin Mitxelena
ARGITALETXEA: Elkar
LABURPEN TENTAGARRIA:
Hasieran
Pottokorekin sartzen ziren, eta orduan pottoko bere "familarekin" hau
da txerriekin lo egitera joaten zen gauero. Gau batean ideia bat izan
zuen lagunak egiteko. Behiak herrira jaistera bururatu zitzaion.
Goiz-goiz esnatu zen behiak prestatzeko, eta herrira jaisteko. Bheiak
anyolatu prestatu eta gero,
bere amari
lagunak egitera zioala esan zion, baina ez zion esan behiekin joango
zela. Herrira joatean behi bat hies egin zuen, baina ez zuen denbora harrapatzeko.
Zer gertatuko da?
Lagunak egingo ditu?
Zer gertatuko da behiekin?
Ane Aizkorbe
ERENTZUN IKASTOLA
POTTOKOREN OTSOA
IDAZLEA: Juan Kruz Igerabide
ILUSTRATZAILEA: Jon Zabaleta
ARGITALETXEA: Elkar
LABURPEN TENTAGARRIA:
Pottoko atera zen jolastera harrapaketetara eta zen eta etxera haserre bueltatu zen. Orduan jolastu zuen etxean ordenagailura.
Zer gertatuko da? Oso barregarria da, benetan.
Urko Saenz de Vikuña
ERENTZUN IKASTOLA
POTTOKO
Idazlea: Peño Añoga.
Ilustratzailea:Joakin Mitxelena.
Argitaletxea:Elkar.
LABURPENA:Pottokok asko jaten du, eta orduan problema asko sorten zaizkio, bat esango dizuet:
Pottoko herrira jaisten zenean, bere lagunak berarekin sartzen ziren, oso potoloa zelako...
Orduan Pottoko hasi zen pentsatzen eta idia bat eduki zuen...
LIBURUA IRAKURRIZ GERO JAKINGO DUZUE!
Ander
ERENTZUN IKASTOLA
MARIXA POETISA
IDAZLEA: Txabi Arnal Gil
ILUSTRATZAILEA: Aurora Solano eta José Herrero
ARGITALETXEA: Ibaizabal
LABURPEN TENTAGARRIA:
Nik Marixa Poetisaren liburua aukeratu dut gustuko dudalako, niri gustatu zait liburuarekin hasi nintzelako, eta harrapatu ninduen eta egon nintzen bukatu arte.
Marixa neskato bat da eta oso neskato jatorra. Marixa poltsa berezi bat du, eta poltsa berezi horretan berak egindako poemak gordetzen ditu eta berarentzako oso poltsa berezia da.
Egun batean herrian lapurreta bat egon zen eta poliziak pentsatzen zuen Marixa izan zela eta...
-Harrapatuko al dute?
-Lortuko du egia zein den azaltzea?
Liburua irakurriz gero jakingo duzue!!!!
NIRE IRITZIA:
Nik gustoko izan dut, eta oso polita da, abenturak dituelako.
2011-04-08
Miss Txatarra
Niri liburu hau asko gustatu zait eta gustatuko litzaidake besteok ere bai irakurtzea. Gauza askotan konturatzen zara, zer egin behar den edo zer ez, zer den ona eta zer den txarra. Gomendatzen dizuet. Irakur ezazue oso polita da eta ikasten duzue.
Irati Ortigosa - Erentzun Ikastola LH6
Nikolas Txikiaren Errekreoak
Liburu honekin barre asko egiten duzu, eta batez ere Nikolas eta bere lagunak sartzen diren arazoak irakurtzerakoan.
Iñaki Zabaleta - Erentzun Ikastola LH6
2010-04-12
NUR ETA HERENSUGEAREN TENPLUA
EGILEA: Toti Martinez De Lezea
MARRAZKILARIA: Juan Luis Landa
ARGITALETXEA: Erein
Txinako dragoien zerbait jakin nahi baduzue liburu hau irakurri!
Iker Arazuri eta Ander Laño
JUDY MOODY ETA ETORKINZUN IGARLE
IDAZLEA: Megan MC Donald
MARRAZKILARIA: Peter H.Reynolds
ARGITALETXEA: Gero
IRUSKIN TENTAGARRIA: Neska hau zure etorkina jakingo du, liburu hau irakurtzen baduzu.
Aitor Fernandez de Barrena eta Vanessa Mosquera
(Erentzun Ikastola LH5-LH6)
(Erentzun Ikastola LH5-LH6)
2010-03-18
RITA TENISLARI
EGILEA: Mikel Valverde
ARGITALETXEA: Elkar
Gelan Rita tenislari liburua irakurri ondoren foroa egin genuen. Testa egin ondoren hamar galdera baino gehiago ondo erantzuten bagenituen "Rita oparia" emango zigun Fultxo. Ezetz asmatu zer zen? Ba txiklezko tenis pilota bat ikasle bakoitzeko!
Xarmant Simon Egilaz
2009-04-24
AITONA PARAPENTEAN
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena.
Argitaletxea: Elkar . 2007.
Iruzkin tentagarria: Aitonak parapente bat zeukan eta ez zen botatzera ausartzen. Orduan, egun batean, hartu eta animatu zen... Erori zen edo ez? Bizirik bukatuko du?
Nire iritzia: Asko gustatu zait dibertigarria delako. Guztiei gomendatzen dizuet aitonak oso barregarriak direlako.
CELIA SANZ.
2009-03-06
NIKOLAS TXIKIREN ISTORIOAK
Egilea: Goscinny
Argitaletxea: Elkarlanean
Horrelako gela batean egotea gustatu litzaidake.
Leire Guillen (Zangozako ikastola-LH5)
ANTONIO BOLAS
Egilea: Joxeantonio Ormazabal
Argitaletxea: Elkar
Gezur galantak botatzen dituen liburua.
Jon Ozkoidi (Zangozako ikastola-LH5)
2009-01-20
Punki: Muki berdea
Idazlea: Antton Dueso
Argitaletxea: Descleé
Punkiren zaleentzat egokia.
Michelle Arnedo (Erentzun Ikastola - LH5)
2008-04-10
MARIMUKI
Idazlea: Antton Dueso.
Marrazkilaria: Antton Dueso eta Aintzane Domenech.
Argital etxea: Ibaizabal. 1942
Iruzkin tentagarria: Liburu honek Marimukiren bi ipuin ditu:
Marimukik, ez du maskotarik. Gelakoen artean, Marimuki da maskota ez duen bakarra. Animaliak saltzen dituzten denda batera joan da baina ez daki ze animali erosi denak gustatzen zaizkiolako. HAMAIKA AUKERA DAUDE!!
Zeintzuk izango dira? Erosiko al du animaliren bat? Zein? Zenbat?
Marimukik ezin du lorik egin. Bueltaka dabil bere burua, harantz, honantz, harantz... Orduan, ideia bat du, ipuinak kontatzen dizkio bere buruari.
Zein ipuin izango dira? Lagunduko al dio bere amak?
Iritzia: Niri liburua asko gustatu zait. Oso polita da eta humorezkoa gainera. Gomendatzen dut, OSO DIBERTIGARRIA DA! Animatu eta irakurri!
AINHOA AMEZKETA MOLINA
2008-04-08
NI BAI NI Manolito berriz
Ilustratzailea: Emilio Uberuaga.
Argitaletxea: Alfaguara - Zubia. 2001.
Laburpen tentagarria: Uda da eta Manolitoren lagun guztiak oporretara joan dira. Manolito, berriz, auzoan geratu da bakar bakarrik, baina, ez pentxa horregaitik asper-asper geratuko dela uda osoa auzoan, ez ez, abentura asko biziko ditu.
Hori triste egoteko arrazoia al da????
Iritzi pertsonala: Ez irakurri!!!! Nahi baduzue probatu... baina liburutegitik hartuta!!! Erostea dirua galtzea da ta. Ez irakurri!!!!!!! Ez zait ezer gustatu.
IDOIA ELETA IBAÑEZ
2008-02-29
OLIBIA, RISKY, TXIO, SUEY ETA MOHAMED
Idazlea: Joxemari Iturralde
Ilustratzailea. Iñaki Martiarena "Mattin"
Argitaletxea: Elkar
Laburpen Tentagarria: Liburu honetan kontatzen da ikastexe bateko gela batera herrialde desberdinetako ikasleak iristen ari direla: txinarra, arabiarra, portugaldarra... Horregatik klase horretako ikasleak bertze herrialdeetako ohiturak ikasten ari dira eta nahiko dibertigarria da. Gainera denek, irakasle nahiz ikasle gehienek ezizenak dituzte.
Iritzia: Dibertigarria da eta orain arte irakurritakoetan desberdina. Irakurketa arina egiten da hagian ohitura desberdinak agertzen direlako eta gurearekin konparatu ditudalako.
Ikaslea: Kontxi Aginaga
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)