EGILEA:OIHANE FERNANDEZ
BILDUMA: XAGUZAR
Ania bere osabarekin denboraldi bat pasatzera joaten da.Bere osaba oso isila da eta herri bateko itsasargian bizi da.Aniak giltzaz itxita dagoen kutxa bat aurkitzen du.Gauean ezin zuenez lorik egin, makina gelara igotzen da eta koordenatu batzuk aurkitzen ditu paretan.Liburutegiko mapa baten ikerketak egin eta uharte bat aurkitzen du.Uhartearen koordenatuak jakin ondoren,logelara bueltatutakoan, zulo batean giltza aurkitzen du eta giltzarekin bere logelako kutxa irekitzen du.Zer egongo da kutxan?Zein sekretu gorde du bere osabak?
ZANGOZAKO IKASTOLA
MAIALEN ISO
Gazteen kontuak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Gazteen kontuak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2014-03-06
2014-02-10
NIRI EZ ZAIT FUTBOLA GUSTATZEN, ETA ZER?
IDAZLEA: Andoni Egaña
ILUSTRATZAILEA: Mikel Valverde
ARGITALETXEA: Elkar
LABURPEN TENTAGARRIA:
Ipuin honetan mutil bat dago ez zaionari futbola gustatzen. Bere amak esaten du jaio aurretik bere sabelean
ostikada asko ematen zituela. Bere aitak lagunei esaten zion bere semea futbolaria izango zela. Bere aitari ez zaio gustatzen berari ez gustatzea futbola. Baina bere semeak beste plan batzuk nahiago ditu...
Ze plan izango ditu? Jakin itzazue irakurtzen!
Leire Paños
ERENTZUN IKASTOLA
2012-02-16
2011-04-08
Ederra egin du Leok
Hemen daukazu aspertuta zaudenean irakurtzeko liburu bat. Disfruta ezazu liburu honekin!
Arantxa Marzo - Erentzun Ikastola LH6
2008-03-10
LOLA ETA VIRGINIA: EZEZAGUNA
ILUSTRATZAILEA: Francesc Sala
ARGITALETXEA: Giltza
LABURPEN TENTAGARRIA: Lola neska oso jatorra da, eta bihotz onekoa. Oso zintzoa da, eskuzabala eta langilea. Baina Lolak Virginia ezin du ezta ikusi beti adarra jotzen dagoelako. Virginia guztiz kontrakoa da, adibidez: pija, berekoia eta harroputza. Egun eguzkitsu batean Lola eta bere lagunak ikastolara joaten ziren, baina bat-batean limusina berri berri bat ikusi zuten. Denek uste zuten Virginiaren kotxe berria zela. Baina ez, mutil baten limusina zen. Mutikoa jaitzi zenean limusinatik, Lolari aurpegia ezezaguna iruditzen zitzaion. Eskutik hartu mutikoari eta leku itxi batera eraman. Eta... zer gertatuko ote da???
Nire iritziz oso ondo dago, nik gomendatzen dizuet irakurtzea. Asko gustatuko zaizue eta.
ADRIANA GARCIA(4.Maila)
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)