Misteriozkoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Misteriozkoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014-02-10

JUDY MOODY ETORKIZUN IGARLE

IDAZLEA: Magan Mc Donald.
ILUSTRATZAILEA: Peter H. Reynolds.
ARGITALETXEA: Gero.

LABURPENA:
Judy zerealak jaten ari da eraztun magiko bat lortzeko. Zereal pakete guztia jaten da eta eraztuna lortzen du.
Eraztunaren paperan hau jartzen du: Beltza umore txarrez, anbarra urduri samar, berdea inbidiaz, berde urdina lasai samar, urdin iluna triste, urdin argia alai, purpura umore ezin hobea, gorria maiteminduta.
Beti beltza zegoenez zakarrontzira botatzen du.
Zer gertatuko da? Norbaitek hartuko al du? Berak berriro hartuko al du?
Animatu eta irakurri!

Uxue Ugarte,
ERENTZUN IKASTOLA

JUDY MOODY ETORKIZUN-IGARLE





 IDAZLEA: Magan Mc Donald.
ILUSTRATZAILEA: Peter H. Reynolds.
ARGITALETXEA: Gero.
LABURPEN TENTAGARRIA:
Judy Moody etorkizun-igarle liburua aukeratu dut, dibertigarria delako, gustatu zaidalako...
Judyk umorearen eraztuna dauka. Badirudi eraztunak potereak dauzkala, eta zuk zer umore duzun asmatzen du.
Klasekoek ez diote sinesten eta Judyk, klasekoek sinestea nahi du.
Zuk zer uste duzu, potereak dauzka?
Funtzionatzen al du?
Zer gertatuko ote da?

JAKIN NAHI BADUZU, IRAKURRI!!!

NIK GOMENDATZEN DUT!!!

Olaia Quintana
ERENTZUN IKASTOLA

2011-03-29

BAT PAT GAUERDIKO SORGINA



EGILEA:Roberto Pavanello
ITZULTZAILEA:Aitor Arana
ARGITALETXEA: Mensajero
Bat Pat Silver familiarekin bizi den xaguzar bat da..
Istorio honetan Amanita, sorgin gaiztoak, Rebbeca bahitu du,baino eskerrak Leo,Martin eta Bat Patek Rebbeca askatzeko ideia ero bat daukatela.Rebbeca eskuratzea lortuko dute?edo ez? Jakin nahi baduzue gurutzatu hatzak eta irakurri.


Iritzia:Liburu hau izugarria da,,jende askori gustatuko zaio. Gainera,marrazki oso politak agertzen dira.Nire ustez, liburu honi sari bat eman beharko liokete.Nik irakurri dudan liburutik hoberenetakoena izan da, sorginarekin ,Rebeccarekin ,Bat Pat-rekin...misterio asko daukalako.Leo txerria bihurtzen den zatia asko gustatu zait barregarria iruditu zaidalako.


MISTERIOA GUSTOKO DUZU? IRAKUR EZAZU
ASIER JIMENEZ ANAUT(ZANGOZA IKASTOLA)LH5

2008-03-10

LOLA ETA VIRGINIA: EZEZAGUNA


bloga-005.jpgEGILEA: Pau Joan Hernandez

ILUSTRATZAILEA: Francesc Sala

ARGITALETXEA: Giltza

LABURPEN TENTAGARRIA: Lola neska oso jatorra da, eta bihotz onekoa. Oso zintzoa da, eskuzabala eta langilea. Baina Lolak Virginia ezin du ezta ikusi beti adarra jotzen dagoelako. Virginia guztiz kontrakoa da, adibidez: pija, berekoia eta harroputza. Egun eguzkitsu batean Lola eta bere lagunak ikastolara joaten ziren, baina bat-batean limusina berri berri bat ikusi zuten. Denek uste zuten Virginiaren kotxe berria zela. Baina ez, mutil baten limusina zen. Mutikoa jaitzi zenean limusinatik, Lolari aurpegia ezezaguna iruditzen zitzaion. Eskutik hartu mutikoari eta leku itxi batera eraman. Eta... zer gertatuko ote da???

Nire iritziz oso ondo dago, nik gomendatzen dizuet irakurtzea. Asko gustatuko zaizue eta.

ADRIANA GARCIA(4.Maila)