2008-04-09

Marraskilo detektibea

the-magic-0311.jpgIzenburua: Marraskilo detektibea

Idazlea: José Francisco Viso

Ilustrazioak: Agustí Asensio

Argitaletxea: Bruño. 1997

Iruzkin tentagarria: Basoko animali guztiak bildu dira oso kezkatuta dabiltzalako. Norbaitek janari guztia kendu die. Baina... Marraskikilo detektibea agertu da eta berak berreskuratuko du janaria. Nork lapurtu ote du janari guztia?

Nire iritzia: Liburu hau oso interesgarria eta erraza da irakurtzeko. Abentura asko pasatuko dituzu Marraskilo detektibearekin. Marrazkiak oso politak dira. Oso gomendagarria!!!

IRENE ALLO AOIZ

JUDY MOODY LURRRAREN SALBATZAILEA

the-magic-0351.jpgIdazlea: Megan McDonald.

Marrazkilaria: Peter H.Reynolds.

Argitaletxea: Gero. 2006.

Iruzkin tentagarria: Judyk ingurumenari buruzko klaseetan, jakiten du oihan tropikalak suntsitzen ari direla eta espezie batzuk galzorian daudela. Judyren gurasoek ez dituzte zaborrak birziklatzen, baina zorionez, Judyri eta bere ikaskideei Tood jaunak ( bere irakaslea) esaten die beraiek ere zerbait egin dezaketela munduaren alde. Orduan, Judyk eta bere ikaskideek, birziklatzeko, botilak eramaten dituzte ikastolara. Judyk ere beste hainbat gauza birziklatzen hasten da. Judyk oihan tropikalak salbatzea lortuko du? Jakin nahi baduzue, liburua irakurri.

Iritzia: Liburua oso erraz irakurtzen da eta abenturaz beterik dago. Niri asko gustatu zait. Lurra salbatzearen alde daudenentzat eta birziklatzen duten pertsonentzat liburu hau gomendagarria da.

AIORA ARMENDARIZ HUERTA

Harry Potter eta Azkabango presoa

the-magic-0391.jpgIzenburua: Harry Potter eta Azkabango presoa.

Idazlea: J.K.Rowling

Argitaletxea: Elkarlanenan 2002

Azaleko marrazkia: Dolores Avendaño

Iruzkin tentagarria: Sirius Blackek Azkaban-etik ihes egin du, Harry hiltzeko. Sirius Black izendatu behar ez denaren jarrailtzailea da. Baina hori egia al da? Lupin maisuarekin eta bere bi lagunekin, Ron Weasely eta Hermione Granger, Howartseko 3.urtean abentura gehiago izango dituzte, berriro ere gure azti gaztetxoek!

Nire iritzia: Liburu hau oso egokia da abenturak gustatzen zaizkienentzako eta ez oso egokia beldurtientzako. Animatu!(Bereziki bere bildumako liburu gehiago gustoko badituzu).

ENARA ALDAI ETXETXIPIA

PRINTZESA PUZKERTIA

the-magic-0371.jpgEgilea: Arrate Egaña.

Marrazkilaria: Manuel Ortega

Argitaletxea: S.M 1999

Iruzkin tentagarria:Printzesa batek arazo txiki bat dauka: puzkerrak botatzen ditu kontrolik gabe! Pozik bizi da baina inguruak babestu behar dituzte usaina ez sakabanatzeko. Baina egun batean printze bat ezagutuko du eta bere gaixotasuna sendatzea erabakiko dute. Orduan... bere bizitza aldatuko dituen abentura izugarriak biziko ditu!!! Dragoi bat aurkituko du, haragia jaten duten landare batzuekin elkaruko da, sorgin bat aurkituko du... zer gartatuko ote da?

Iritzi pertsonala: Niri ipuin hau asko gustatu zait baregarria da eta ilustrazioak asko gustatu zaizkit. Bestalde oso erraza da irakurtzeko eta 75 orri besterik ez ditu!!!

Hotzikarak liburu arteko mustroa

the-magic-0421.jpgIdazlea: R.L.Stine

Argitaletxea-urtea: Eiciones B.

Iruzkin tentagarria: Lucik mustro ipuinak kontatzea gustuko du. Familia eta adiskideak nazkatu ditu dagoeneko kotuetan. Egun batean benetazko mustroa ikusten du liburu artean. Inork ez dio sinisten eta zer gertatuko da orain?

Iritzia: Gomendagarria da, beldurrezko liburuak gustatzen zaizkienentzat. Niri asko gustatu zait.

IKER OTXOA PEREZ

2008-04-08

POTTOKOREN USAINAK

the-magic-0331.jpgIdazlea: Pello Añorga

Marrazkilaria: Jokin Mitxelena

Argitaletxea: Elkar(2003)

Iruzkin tentagarria: Pottoko ume bat da eta baserrian bizi da. Pottoko inoiz ez da ikastolara joan zenbakiak kontatzera. Bere gurasoek gaztelaniako eskola batera eramaten dute ... Zer gertatuko zaio Pottokori? Ikastola batera joatea lortuko al du?

Iritzia: Niri asko gustatu zait, oso erreza da irakurtzeko abenturak gustukoak baldinbadituzue hau da zuen liburua.

IRUNE HERVAS ANDRES

NI BAI NI Manolito berriz

the-magic-0361.jpgIdazlea: Elvira Lindo.
Ilustratzailea: Emilio Uberuaga.
Argitaletxea: Alfaguara - Zubia. 2001.
Laburpen tentagarria: Uda da eta Manolitoren lagun guztiak oporretara joan dira. Manolito, berriz, auzoan geratu da bakar bakarrik, baina, ez pentxa horregaitik asper-asper geratuko dela uda osoa auzoan, ez ez, abentura asko biziko ditu.
Hori triste egoteko arrazoia al da????

Iritzi pertsonala: Ez irakurri!!!! Nahi baduzue probatu... baina liburutegitik hartuta!!! Erostea dirua galtzea da ta. Ez irakurri!!!!!!! Ez zait ezer gustatu.

IDOIA ELETA IBAÑEZ

2008-03-10

LOLA ETA VIRGINIA: EZEZAGUNA


bloga-005.jpgEGILEA: Pau Joan Hernandez

ILUSTRATZAILEA: Francesc Sala

ARGITALETXEA: Giltza

LABURPEN TENTAGARRIA: Lola neska oso jatorra da, eta bihotz onekoa. Oso zintzoa da, eskuzabala eta langilea. Baina Lolak Virginia ezin du ezta ikusi beti adarra jotzen dagoelako. Virginia guztiz kontrakoa da, adibidez: pija, berekoia eta harroputza. Egun eguzkitsu batean Lola eta bere lagunak ikastolara joaten ziren, baina bat-batean limusina berri berri bat ikusi zuten. Denek uste zuten Virginiaren kotxe berria zela. Baina ez, mutil baten limusina zen. Mutikoa jaitzi zenean limusinatik, Lolari aurpegia ezezaguna iruditzen zitzaion. Eskutik hartu mutikoari eta leku itxi batera eraman. Eta... zer gertatuko ote da???

Nire iritziz oso ondo dago, nik gomendatzen dizuet irakurtzea. Asko gustatuko zaizue eta.

ADRIANA GARCIA(4.Maila)

2008-03-06

ASTERIX GALIAKO ITZULIAN

bloga-006.jpgGIDOIA: Goscinny

ILUSTRATZAILEA: UDERZO

ARGITALETXEA: Elkar

LABURPEN TENTAGARRIA: Asterixek eta Obelixek tratu bat egiten dute erromatarrekin, Galia osoa inguratzen badute festa bat ospatuko dutela bere janariarekin. Zer gertatuko ote da???

ANDER LAÑO (4. maila)

ZOPA HOZTEKO IPUINAK

geruzak-002.jpgEGILEA:

2008-02-29

OLIBIA, RISKY, TXIO, SUEY ETA MOHAMED

ikasleak-0031.jpgOtsaila 9, 2008Egileak: Baztan Ikastola

Idazlea: Joxemari Iturralde

Ilustratzailea. Iñaki Martiarena "Mattin"

Argitaletxea: Elkar

Laburpen Tentagarria: Liburu honetan kontatzen da ikastexe bateko gela batera herrialde desberdinetako ikasleak iristen ari direla: txinarra, arabiarra, portugaldarra... Horregatik klase horretako ikasleak bertze herrialdeetako ohiturak ikasten ari dira eta nahiko dibertigarria da. Gainera denek, irakasle nahiz ikasle gehienek ezizenak dituzte.

Iritzia: Dibertigarria da eta orain arte irakurritakoetan desberdina. Irakurketa arina egiten da hagian ohitura desberdinak agertzen direlako eta gurearekin konparatu ditudalako.

Ikaslea: Kontxi Aginaga

2008-02-27

METRO BATEKO LETRAK

argazkiak-2.jpgEGILEA: JULEN GABIRIA

MARRAZKIAK: MATTIN

ARGITALETXEA: ELKAR

Nadia hamar urteko neska bat da. Hona etorrizen bere familiarekin dirurik ez zutelako. Egunbatean metroan haurzainik gabe joan zen. Momentu batean metro gelditu zeneta denak urduri jarri zen. Arhud izeneko gizon batekin jolastu zuten. Letra bat ateratzen da, letretatik hitzak etahitzetatik ipuinak. Alfabetoko letra guztiak agertzen dira liburu honetan.

IRITZIA: 28 ipuinez osatua dago, denak ipuin txiki eta dibertigarriak. huetatik nire gustokoenak N-nadia eta O-onomatopeia dira.

LEIRE ETXEGOIEN BAZTAN IKASTOLA

2008-02-25

LOLA ETA VIRGINIA, EZEZAGUNA.

EGILEA:Pau Joan Hernandez

ILUSTRATZAILEA:Francesc Sala

ARGITALETXEA:Giltza

LABURPEN TENTAGARRIA:Lola neska oso oso jatorra da , eta bihotz onekoa. Oso zintzoa

2008-02-22

TXABOLA TERAPEUTIKOA

itsaso-5.jpgIdazlea: Pako Aristi

Marrazkilaria: Jokin Larrea

Laburpen tentagarria: Bazen behin Ohiana izeneko neskatiko bat gaitza batek joa, baina ez zekiten zer eritasun zuen. Aitona-amonaren etxera eramatea erabaki zuten on eginenen ziolakoan. Han aitonarekin txabola bat egin zuen eta bertan amona eta hiruak denbora aunitz pasatzen zuten. Gau batez txabolan lo egitea pentsatu zuten eta gau horretan beren etxea suak erre egin zuen.

Iritzia: Liburu polita da irakurtzeko. Aiton-amonen eta iloben arteko harreman goxoak agertzen dira. Gustatu egin zait.

Itsaso Iriarte

NIRE KULEROAK

ander.jpgAnder Blanco

EGILEA:Anton Olariaga

LABURPENA:Familia batean Maxe izeneko mutil bat zegoen,honek Txomin izeneko aiton bat zeukan.Egun batean aitonak argazki kamera bat aurkitu zuen .Horretaz gain,Maxeri kulero batzuk kendu zizkion.Zertarako kendu zizkion akin nahi duzue?Ba,irakurri liburua.

IRITZIA:Oso polita iruditu zait eta interesgarria. Gainera erraza ulertzeko.

NIRE AITA EZIN IZAN NUEN SALBATU

ohiane.jpgEGILEA: Iñaki ZubeldiaARGITALETXEA: Ibaizabal

LABURPENA: Euskal Herrian baziren bi bidelapur, mendiko izkutalekuan babestenzirenak.Jendea urrez txanponez hornituta baldin bazihoan, oso onak ziren poltxikotiklapurtzen eta bidaiariak zaurituta edo bide erdian hilda uzten zituzten.

IRITZIA: Gehien gustatu zaidan liburua da, erreza irakurtzeko eta entretenigarria delako.

Oihane Matxin

MUSUBERO MON AMOUR

jose-mari.jpgEGILEA: Angel Lertxundi
MARRAZKILARIA: Antton Olarriaga

ARGITALETXEA: Elkar

LABURPENA: Maxeren taldeak eskubaloiko liga irabazi zuen,eta Frantziara joan ziren jolastera Bordeleko kiroldegian.Bere entrenatzailea neska batekin muxuka ikusi zuten . Gehiago jakin nahi ? Ba badakizu,liburutegira joan eskuratu eta hasi irakurtzen!

IRITZIA: Nire iritziz oso polita da, laburra eta gure mailarako egokia.

Jose Mari Mendiola Izquieta

MATILDA

itsaso1.jpgEGILEA: Rahl Dahl

ARGITALETXEA: Alfaguara

LABURPENA: Matilda 5 urteko neska zoragarria da, bost urterekin liburu pilo irakurtzen ditu.

Matilda egunero joaten da liburutegira, horregatik bere gurasoei liburu bat erostea eskatzen die baino...

Erosiko diote?

IRITZIA: Nire ustez, liburu hau oso polita ta entretenigarria da, baita ere, alaia da.

ITSASO MARTIN

2008-02-20

KEA AIREAN BEZALA

bakarka-006.jpgOtsaila20, 2008 Egilea: Baztan Ikastola

Idazlea: Imanol Azkue
MarraZkilaria: Eider Eibar
Argitaletxea: Elkar

Laburpen Tentagarria: Kris eta Lionel anai arrebak dira dira. Aita ospitalean dute eta berak harrera etxe batean bizi dira. aita bisitatzera joaten diren guztietan, honek beti erietzetik ateratzerakoan zerura eramango dituela erraten die.Batzuetan txikitako kontuak kontatzen dizkie baino gehienetan sendatzen denean eginen dituzten kontuak dira.

Iritzia: Triste xamarra da liburu hau baino oso erreza irakurtzeko eta pasadizo guztiz sentiberak eta goxoak ditu. Uste dut irakurri beharko zenutekeela.

Ikaslea: Iban Atxa

HAN GAN-EN ZALDI MAGIKOA

bakarka-007.JPGOtsaila 20, 2008 Egilea: Baztan Ikastola

Idazle: Chen Jiang Hong
Ilustratzailea: Chen Jiang Hong
Argitaletxea: Ttarttalo

Laburpen Tentagarria: Kondaira txinatar honeta, HAN GAN margolari ospetsuaren istorioa kontatzen digute. Margolari hau orain dela 1200 urte Txinak bizi zen. HAN GAN txikia zenean oso behartsua ze, bere zaletasun handiena marraztea zen baina horretarako tresnarik ez zuen. Egun batean margolari famatu batek lurrean marrazten ikusi zuen eta bere trebezia ikusita pintzelak eta diru pixka bat eman zion margotzeko tresnak erosteko. HAN GAN-ek beti zaldiak marrazten zituen eta beti lotuak.
Bere trebezia enperadorearen belarrietara iritsi zenean ospe handia hartu zuen. Egun batean gerlari bat agertu zen bere etxean eta zerbait harrigarria gertatu zen... Zer gertatu ote zen?

Iritzia: Irakurri duten liburu honta hitzak baino marrazki gehaigo dago. Dena den uste dut irakurtzea merezi duela, zerbait erran nahi digulako.

Igor Moreno

2008-02-15

BOTA GORRIAK

bakarka-002.JPGOtsaila 15, 2008 Egilea: Baztan Ikastola

Idazlea: Karlos Linazasoro
Ilustratzailea: Claudia Ranucciren
Argitaletxea: Anaya

Laburpen Tentagarria: Behin mutiko batek ikastolara joan zenean irakaslea klarionak erretzen aurkitu zuen. Mutilak bazekien hori seinale txarra zela. Irakaslea triste zegoen eta asmakizunetara jolastea proposatu zuen; ikasleek berriz ez zuten nahi izan. Hala eta guztiz asmakizuna bota zuen eta aunitz kostata ikasleek erantzun zioten. Orduan maixua pozik sentitu zen.
Ondoko egun batez Karlos ikasleak animaliak ikusten zituen ikastetxean eta berehala desagertzen ziren. Animali horiek bere lagun baten ahotik ateratzen ziren. Behin lagun xelebre hori ez zen ongi sentitzen eta medikura joan zen. Zergatik ote zuen ahalmen hori? edo zerbait txarra ote zen?

Iritzia: Liburua gorki atsegina egin zait. Erreza da irakurtzeko, dibertigarria, majikoa. Marrazkiz ongi betea dago.

Egilea: Unai Santxotena

HAUTS MADARIKATUA

bakarka-005.JPGOtsaila15, 2008 Egilea: Baztan Ikastola
EGILEA: Pablo Letona
IDAZLEA: Imanol Zaldua
ILUSTRATZAILEA: Joxemari Telleria
ARGITALETXEA: Elkar

LABURPEN TENTAGARRIA: Ander izeneko detektibe bati zeregin bat zuela egiteko erran zioten: droga trafikatzaile batzuk harrapatu behar zituela. Zein portutara iritsiko zen droga erran zioten. Ostatu batera deitzen dute, Marin ostatura, baino berak bakarrik joan behar du. Barruan gizon bat eskuak sakelean zituena bere zain dago. Tiro bota zuen eta kristalak hautsi. Tiro hotsak ernatzen ditu ingurukoak. Lortuko al du droga trafikatzaileak harrapatzea?

IRITZIA: Nire iritziz detektibe honek bere lana ongi planteatzen du eta eskatutako helburua bete du. Entretenigarria egin zait.

YOGURT ERAGIKETA

bakarka-004.JPGOtsaila 15, 2008 Egilea: Baztan Ikastola

IDAZLEA: Juan Carlos Eguillor
ILUSTRATZAILEA: Juan Carlos eguillor
ARGITALETXEA: Anaya

LABURPEN TENTAGARRIA: Baziren behin haur batzuk gozozale amorratuak k zirenak. Behin gizon batzuk goxokiak jatea debekatu egin zuten. Handik egun batzuetara, ixilpeka goxoki jaten ari zirenean, izugarrizko tripako mina sartu zitzaien. Lurrean beraie begira yogurt pote bat burlaka ari zitzaien. Potetxoa kamioi batean igo eta jarraitu zuten fabrikara iritsi arte. Han gizon batek makinek nola funtzionatzen zuten erakutsi egin zien eta laberinto batean sartu zituen. Laberinto bukaeran etxe bat zegoen. Etxeko atera emakume bat atera zen eta bazkari osasuntsu batera gonbidatu zituen.

IRITZIA: Errexa, marrazki anitzekoa eta berehala irakurtzen den liburua duzu azaldu duten hau.

EGILEA: Manex Erneta

LAGUN BEREZI BAT

ikasleak-004.JPGOtsaila 15, 2008 Egilea: Baztan Ikastola

IDAZLEA: Aitor Arana

ILUSTRATZAILEA: Aitziber Alonso

ARGITALETXEA: Ibaizabal

LABURPEN TENTAGARRIA:
Asier herritik kanpo dagoen baserri batean bizi da. Egunero bere anai Josurekin eskolara joaten da; baina anaia bertze herri bateko ikastetxe batera joaten denean bakarrik gelditzen da. Bere etxe ondoko baserria konpondu egiten dute eta jatetxe bihurtu. Hemengo biztanleekin ez da ongi konpontzen. Bitartean basoan lagun bat aurkitzen du eta hau laguntzen saiatuko da.

IRITZIA: Nik eta gela guztiak irakurri dugun liburu hau arras errexa da irakurtzeko eta gainera lotzen zaituenetako iduritu zait. segi eta segi irakurtzetik bukatu arte.

EGILEA: Endika Etxenike

2008-02-14

GORBEITARRAK

Egilea:Juan Manuel Etxebarria

Marrazkilaria: Jesse

Argitaletxea: IBAIZABAL

Laburpen tentagarria: Gorbeitarrak ipuina kazetari batez doa, eta kazetari horrek Euskal Herria ezagutu nahi du. Herri batera iristen denean kobazulo batean zartzen da eta harriak erortzen dira eta banan-banan ateratzen hasten da. Ondoren deabrua, 3 lamiak eta gizon indartxu batekin topatu zen.Ondoren denak uretatik irtetzen dira. Ondorengo kapitula 3 ume dituen etxe batean gertatzen da. Handienalana aurkitzera joan da, baina 3 hilabete ondoren diru utsik etortzen da. Bigarrenari berdina gertatzen zaio, baina hirugarrenari ez. Mendi batera doa eta han erraldoi batek probak gaindituz ahala dirua emanten zion.

Iritzia: Liburu honek abenturazeleentzat gomendatzen dut eta niri gustatu zaidan marrazkia 87. orrialdean dago eta erraza da irakurtzen.

 Andoni Marzo

SUTONDOKO SOLASALDIA

dsc08033.JPGIdazlea: Juan Martin Iriondo.

Ilustratzailea: Luis Alonso.

Argitaletxea: Super 1.

Laburpen tentagarria: Kapitulu asko ditu eta oso politak dira guztiak. Kapitulu bat asto itsu bati buruz doa, beste bat indarrari buruz... Liburu honek protagonista asko ditu ditu. Kapitulu bat bi seme daudela eta egun batean agertzen zela gizon bat hezeezina eta beraiek azkenean lortzen dutela gizon hori itotzeari buruz doa. Beste kapitulu bat guraso batzuk hiru seme alaba izan zituztelari buruz doa eta nola egun batean amari zenbat maite zituen galdetu zioten.

Iritzia: Liburua oso ondo dago eta nahiko gustatu zait. Liburu hau gomendatzen diot amodioa eta misterioa gustatzen zaionari. Niri gustatu zait 98.en dagoen marrazki bat, oso polita da.

Ikaslea: Iñaki Gonzalez Perez.

DROGARIK EZ!

dsc08110.JPGIDAZLEA: Ricardo Alcantara.

ILUSTRATZAILEA: Gusti.

ARGITALETXEA: Ibaizabal.

LABURPEN TENTAGARRIA: Pabloren amak Pablori euritako kapa bat oparitu zionean hasten da. Euria egiten ez zuen egun batean jantzi eta ikastolara abiatu zen. Ikastolan denek berataz barre egiten asi ziren, eta "balea zuria" deitzen. Baina lagun bat egin zuen , bera baino handiagoa zena. Bere laguna, bere lagun taldean aurkeztu zuen. Egun batean mendira joan ziren denak, Kleenbody planetara bidaiatzeko asmoz.

Azkenean polizia etorri zen eta osaba Kasimiro kartzelan sartu zuten.

IRITSIA: Nik oso gustoko dut liburu hau, pixka bat misteriozkoa da, Pablori zer gertatuko zaion ez dakizulako. Niri gehien gustatu zaidan marrazkia bukaerako 110. orrialdeko egunkariko portada da, Pablo eta bere familia argazki batean agertzen direnean.

OLATZ ROBREDO (5. maila)