2010-05-19

GURE LAN MONOGRAFIKOAK

Elefantea - Iñigo eta Elena

GURE LAN MONOGRAFIKOAK

Elefantea - Iñigo eta Elena

GURE LAN MONOGRAFIKOAK

Elefantea - Iñigo eta Elena

2010-05-06

NUR ETA HERENSUGEAREN TENPLUA


IDAZLEA:Toti Martinez de Lezea
ILUSTRATZAILEA:Juan Luis Landa
ARGITLETXEA:Erein



IRUZKIN TENTAGARRIA: Oraingo honetan Nur Txinara joaten da bizitzera, aita eta amarekin. Txinatarrez idazten, irakurtzen eta hitzegiten daki orain eta lagun asko ditu. Gaur Guo Guoren urtebetetzea da eta jolas parkean ospatuko dute. Jolas parkean Guo Guo galtzen da eta... Aurkituko dute? Zer gertatuko da?



NIRE IRITZIA:Oso ongi dago liburu hau. Oso entretenigarria da eta dibertigarria, gainera ilustrazio oso politak ditu. Nik 5. eta 6. mailakoentzat gomendatzen dut.



Nekane Ariz Uriz

DENBORAREN ATEA


IDAZLEA: Pierdomenico Baccalario.
ILUSTRATZAILEA: Lacopo Bruno.
ARGITALETXEA: Gero.

IRUZKIN TENTAGARRIA: Bi biki etxe berrira joan dira eta han misterioa aurkituko dute, mamuak, ate sekretuak.... alfabeto arraro baten bidez itsasontzi majiko bat aurkituko dute. Nora joango dira??

NIRE IRITZIA: Gustatu zait erraza delako, baina marrazki gutxi ditu... Hala ere, anima zaitezte!!!!!!!

Eihar Gardeazabal Iribarren

UDALEKUA, HURA LEKUA!


IDAZLEA: Karlos Santisteban
ILUSTRATZAILEA: Enrique Monte
ARGITALETXEA: Descleé


IRUZKIN TENTAGARRIA: Mutiko bat da protagonista eta mutiko hori ez da iñoiz joan udalekuetara. Istorio honetan lehendabiziko aldiz joaten da, bere aitarekin, amarekin eta bere 3 lagunekin. Abentura asko eta oso dibertigarriak pasako ditu.


NIRE IRITZIA:Gustatu zait eta gomendatzen dizuet, bereziki abenturazko liburuak gustatzen bazaizkizue.


Celia Sanz Domeño

ITSASOKO LOTI EDERRA


IDAZLEA: Xabier Mendiguren
ILUSTRATZAILEA: Jose Belmonte
ARGITALETXEA: Elkar


IRUZKIN TENTAGARRIA:
Txoan Kalaportu izeneko herri batean bizi da, egun batean tornadu batek herri batera eramaten du eta han bizi den pertsona bakarra sorgin bat da eta... zer gertatuko den jakin nahi baduzue ... Liburua irakurri!


NIRE IRITZIA:
Liburua hasieran piska bat aspergarria izan ahal da, baina hasieran ere gauza interesgarriak daude, gero, bukaeran interesgarriena agertzen da. Klasikoak, piska bat aldatuta, gustatzen bazaizkizue, gomendagaria da erabat.


Gorka Perez Santa Cecilia

DIOSALAK ESPIRITUEN GAZTELUTIK


IDAZLEA: Thomas Brezina
ILUSTRATZAILEA: Bernhard Förth
ARGITALETXEA:Desclèe


IRUZKIN TENTAGARRIA: Max 11 urteko mutikoa da, bere lagunak munstroak dira. Karla liburu honetako emakume gaiztoa da, eta bere gazteluan Maxen lagunak harrapatuak ditu. Nola lortuko du, Maxek, gaztelu gaizto horretatik bere lagunak ateratzea, Karlak eskopeta bat baldin badu ????


NIRE IRTZIA: Liburu hau asko gustatu zait. Jendeari gomendatuko nioke, misterio eta umorezko liburua delako eta engantxatzen duelako.


Nagore Eslaba Guarrotxena.

RIKARDO ESKULTOREA


IDAZLEA: Gianni Rodari
ILUSTRATZAILEA: Montse Tobella
ARGIALETXEA: Erein


IRUZKIN TENTAGARRIA:
Liburua Rikardo eskultoreari buruzkoa da, Rikardok eskulturak egiten ditu: marmolezkoak, egurrezkoak eta buztinezkoak. Oso ona da eta bere eskulturek bizitza hartzen dute, baina eskulturei ez zaie bere gorputza gustatzen... Zer uste duzue egingo dutela bere gorputzekin eskulturek?
Horretarako liburua irakurri lagunak!


NIRE IRITZIA: Ongi dago, letra oso ona da, handia, eta marrazkiak izugarri politak ditu. Nik gomendatzen dizuet.


Mikel Uriz Eslaba

MUTIKO DEABRUA


IDAZLEA: Aitor Arana
ILUSTRATZAILEA: Aitziber Alonso
ARGITALETXEA: Ibaizabal

IRUZKIN TENTAGARRIA:
Ipuin hau beldurrezkoa da. Mutiko batek gauza arraroak ikusten ditu: banpiroak, deabruak, gaueko argiak.. orduan, Nekane irakasleari kontatzen dio ikusten duen guztia.
Egun batez mutikoa ikastolako patioan geratzen da lagunekin eta bapatean, gaueko argi bat datorrela ikusten dute. Bittor, bere lagun bat, dardaka hasten da.... baino ez beldurrez!!! Besoak zabaldu eta oihu ikaragarri bat botatzen du. Orduan Bittorren gorputzetik gaueko deabru gorria ateratzen da. Bittor lurrera erortzen da ziplo, kontrolik gabe. Txai, beste laguna, negarrez hasten da... Zer gertatuko da?

NIRE IRITZIA: Jakin nahi al duzue zer gertatuko den? Ba irakurri ,animatu!!!!!!!!!!!!!!! Oso, oso ongi dago. Letra egokia du eta txukuna. Marrazki gutxi daude baina politak. 8 urtetik gora eta batez ere beldurrezko abenturak gustatzen zaizkienentzat oso egokia.


Koral Manzaneda Berrio

MARI MUKI ZIBER-MAMUA ETA ZOPA




Idazlea: Antton Dueso
Ilustratzailea: Antton Dueso
Argitaletxea: Ibaizabal




Iruzkin tentagarria: Marimukik gauero soinuak entzuten ditu eta beti begiratzera joaten da... eta azkenean mamu bat aurkitzen du. Marimukiri gutxien gustatzen zaiona zopa da. Zertarako uste duzu egongo dela mamua Marimukiren etxean? Eta azkenean zopa gustatuko zaio Marimukiri? Zer egingo du mamuak? Jakin nahi baduzu, irakurri.


Nire iritzia:Niretzako dibertigarria da liburu hau, oso letra ona du eta marrazkiak oso politak dira.




Irati Serrano Vicente

2010-04-21

KEA UR GAINEAN


Egilea: Iban Zaldua
Argitaletxea: Elkar

Musika zaleak zarete? Ipuin honetako protagonistari, Bittorri, Rock gogorra aunitz gustatzen zaio: AC/DC, Iron Maiden, Metallica, Marilyn Manson, Su ta Gar... baina horrek arazo batzuk ekarriko dizkio...

Ikasleak: Aintzane Ariztegi eta Dani Letona
Ikastetxea: Baztan Ikastola, LH6

ETXE BITAN BIZI NAIZ, ETA ZER?

Egilea: Miren Agur Meabe

Argitaletxea: Elkar

Gaur egun gero eta ume gehiago bizi dira bi etxetan, gurasoak bereiztu direlako. Ipuin honetan, bi etxetan bizi den ume baten istorioa kontatzen da.

Ikasleak: Jokin Eskudero eta Manex Meoki

Ikastetxea: Baztan Ikastola, LH6

AMAREN TITI-XORROAK



Egilea: Joxantonio Ormazabal
Argitaletxea: Elkar

Inoiz aurkitu al duzue amaren titi-xorroetan sagutxorik? Ba, ipuin honetan gertatzen da eta abentura irrimangarri eta dibertigarriak daude!

Ikasleak: Ander Jaurena, Nekane Maritorena eta Itsaso Urrutia
Ikastetxea: Baztan Ikastola, LH6

HORI BAI IPURDIA!



Egilea: Antton Dueso
Argitaletxea: Desclee

Inoiz maitemindu al zara neska batez eta honengandik ezetza jaso? Ba, Punki languna neska batez txora-txora eginda dago eta ahalegin guztiak egingo ditu bera lortzeko...

Ikaslea: Jurgi Murua
Ikastetxea: Baztan Ikastola LH6

IRITSI DA BOZKATZEKO GARAIA!!

IRAKURRI ETA GOZATU LIBURUEKIN!!

Baztan Ikastola LH6

2010-04-15

NOAREN ONTZI BAT PARKEAN


Egilea: Wendy Orr
Argitaletxea: Ibaizabal

Sofiak hainbertze desio ditu,... guztiak lortuko ote ditu?...

Amaia Rekarte eta Aritz Merino
Baztan Ikastola (5lh)

2010-04-14

BAT PAT: HILERRIKO ALTXORRA


Egilea: Roberto Pavenello
Argitaletxea: Gero

"Bat Pat nor den jakin nahi? ba irakurri liburu hau!

MAYA ETA AMONA ELI


Egilea: Patricia Schroder
Argitaletxea: Ibaizabal

"Maya kezkatuta dago... baina eskerrik Erregaliz taldearen laguntza duela"

MISS TXATARRA


Egilea: Xabier Mendiguren
Argitaletxea: Elkar

Katixa txatartegi batean bizi da, bere aitarekin. Ama hilda dauka eta bere iraganaren sekretua argitu nahi du...

Loren Querejeta, Lorea Plaza eta Javier Echegoyen
Baztan Ikastola (5.lh)

EDERRA EGIN DU LEOK


Egilea: Patricia Schroder
Argitaletxea: Ibaizabal

Leo, Maya, Dotte eta Fanny Erregaliz osatzen dute eta bizipen zoragarriak izango dituzte...

Arrautza egosiaren eguna


Egilea: Antton Duesto
Argitaletxea: Descleé

Arrautzak gustoko badituzu, liburu hau irakurri ezazu

Ibon Irazoki eta Eider Bidegain
Baztan Ikastola (5lh)

Kea airean bezala


Egilea: Imanol azkue
Argitaletxea: Elkar

Zer den sufritzea jakin nahi duzu?... baliburu hau irakurri!

Ander Zelaieta eta Eduardo Zubikoa
Baztan Ikastola (5.lh)

Kafka eta panpina bidaiaria


Egilea: Jordi Sierra i Fabra
Argitaletxea: Elkar

"Elsik, papin bat dauka, Brijida izenekoa eta Stegiltz parketik ibiltzen joaten zela galdu egin zitzaion... zer gertatuko zaie Elsi eta bere panpina Brijidari"????...

Naiara Martin eta Eider Quertier (5.lh)
Baztan Ikastola

2010-04-13

BAT PAT ETA GAUERDIKO SORGINAK


IDAZLEA: Roberto Pavanello
ARGITALETXEA: GERO


Ez fidatu inoiz kalean dauden amonatxoengandik, hori esaten dizudan arrazoia jakin nahi baduzu irakurri Bat Pat eta gauerdiko sorginak.

IÑAKI ETA DANI (Erentzun Ikastola LH5)

NUR ETA IRLANDAR GNOMOA



IDAZLEA: Toti Martinez De Lezea.
ARGITALETXEA: Erein.

IRUZKIN BARREGARRIAK: Gomendatzen dizuegu Nur eta Irlandar Gnomoa, Totik ideia interesgarriak dituelako eta oso liburu politak egiten dituelako.


Elena eta Nekane (Erentzun Ikastola L.H.5)

NUR ETA OHIAN MISTERIOTSUA



IDAZLEA: Toti Martinez De Lezea
ARGITALETXEA: Erein

Ez badakizu altxor bat non dagoen,Nur eta ohian misteriotsuan begiratu, eta Nurrek esango dizue.

MADDI FERNANDEZ ETA MAIDER UGARTE (Erentzun Ikastola LH5)