2011-03-21
2011-03-04
ARGI SUPERDETEKTIBEA
Idazlea: Paul Van Loon.
Ilustratzailea:Fatima Garcia.
Argitaletxea:Bruño,2009.
Iruzkin tentagarria: Argi Etxaluze neska bat da,superdetektibea da. Egun batean Argi logelan zegoen eta bat-batean bere lagun mina Lorea sartu zen kezkatuta. Loreak esan zion bere dordoka galdu zuela, Beni izenekoa. Biak Lorearen etxera joan ziren dordoka bilatzera. Zer gertatuko da? Aurkituko dute?
Nire iritzia: Asko gustatu zait, pistak aurkitu behar dituzte dodordoka aurkitzeko. Marrazki asko ditu eta letra handia dauka. Gomendatzen dut.
Izaskun Burguete Pardo
HILERRIKO ALTXORRA
Idazlea: Roberto Pavanello
Ilustratzailea: Blasco Pisapia eta Pamela Brughera.
Argitaletxea: Gero,2009.
Iruzkin Tentagarria: Gau ilun batean, Bat Patek, hilerrian, txanoa zuen mutiko bat ikusi zuen, oso susmagarria zen... eta pentsatu zuen: Bi aukera ditut, ziztu bizian alde egin edo arriskuari heldu...
Badakizue zein aukeratu zuen?
Nire iritzia: Bat Pat bilduma asko gustatzen zait eta baita liburu hau ere. Marrazki politak ditu eta oso erreza da ulertzeko. Anima zaitezte, gustatuko zaizuela eta!
Kattalin Labairu Cormenzana
2011-03-03
NUR ETA OIHAN MISTERIOTSUA
Idazlea: Toti Martinez de Lezea.
Ilustratzailea: Juan Luis Landa.
Argitaletxea: Erein, 2009.
Iruzkin tentagarria:
Nur eta bere lagunak gau bat pasatzera joan ziren ohianera. Motxilak prestatu, kargatu eta kanpin denda montatu! Zakuak ere sartu zituzten lo egiteko.Baina kanpamendu honetan...
Nire iritzia:Oso ondo dago irakurtzeko, oso erraza, gainera gauzak bilatu behar dituzu luparekin.Dibertituko zarete!
Amaia Gogorcena Burguete
BIDAI ZOROA SAGUTXISTANERA
Idazlea: Geronimo Stilton.
Ilustratzailea: Larry Keys.
Argitaletxea: Destino, 2010.
Iruzkin tentagarria: Geronimo Stilton oporretara joaten da karabana batekin.Termometroak 50ºc 0 azpitik markatzen ditu! Geronimok eta bere familia osoak bakarrik prakak eta jertseak dituzte. Ze hotza! Hau bai bidai zoroa! Zer gertatuko da?
Nire iritzia:Oso motza eta dibertigarria da. Marrazki asko dauzka, nik mundu guztiari gomendatzen diot.
Alex Perez Beorlegui.
2010-12-01
2010-06-02
NASRUDIN
Idazlea: Odile Weulersse.
Ilustratzailea: Rébecca Dautremer.
Argitaletxea: Ibaizabal
Iruzkin tentagarria:
Nasrudin ume bat da eta bere aitari laguntzen dio lanean astoarekin gauzak eramaten. Jendeak esanten du umea astoan igota joan beharko litzatekel, beste batzuk aita joan beharko litzatekela uste dute, edota biak batera... baina inolaz ere astoaren atzetik oinez. Nork izango du arrazoia? Eta nori egin behar diote kasu? Ba al du mezurik liburu honek? Jakin nahi baduzue irakurri!
Nire iritzia:
Istorio hau beste liburu batzuetan ere kontatu izan dute, nik irakurrita nuen. Ongi dago orokorrean, gustukoa izan dut.
Gorka Perez Santacecilia
IRRI ETA BARRE
Idazlea: Joxan Ormazabal.
Ilustratzailea: Jon Zabaleta.
Argitaletxea: Elkar.
Iruzkin tentagarria:
Olerkiz eta jokuz betetako liburua da eta izenburuak esaten duen bezala irri eta barre egiteko momentuak egongo dira.
Nire iritzia:
Liburu hau asko gustatu zait, oso letra erraza eta aproposa du, marrazki asko ditu. irakurtzeko oso erraza da eta mokoka irakur daitekeena.
Tartetxo on bat pasatzeko aproposa!Irati Serrano Vicente.
2010-05-31
OHERA EZ!
Idazlea: Victoria Bermejo.
Ilustratzailea: Miguel Gallardo.Argitaletxea: Alberdania.
Iruzkin tentagarria:
Jonek ez du ohera joan nahi eta amak joku bat asmatzen du, zenbat gauza egin al dira ohe baten barruan? Ama joku horretara jolasten hasiko da eta...Jon konbentzituko al du? Jonek gaubela egingo al du ? Jakin nahi baduzue... irakurri!
Nire iritzia:
Ondo dago liburua txikia delako eta marrazki asko eta onak dituelako. Letra handia da eta nahiko testu gutxu ditu. Oso ondo dago, nik gomendatzen dizuet !
Mikel Uriz Eslaba
NIRI EZ ZAIT FUTBOLA GUSTATZEN ETA ZER?
Idazlea: Andoni Egaña.
Ilustratzailea: Mikel Valverde.
Argitaletxea: Elkar.
Iruzkin tentagarria:
Mutiko baten aitak bere semeari futbola gustatzea nahi du baina semeak zomorroak ditu gustuko! Iruditzen al zaizue gaur egun futbola ez gustatzea gauza arraro bat dela??? Lortuko ahal du aitak bere semeari futbola gustatzea?
Nire iritzia:
Ipuin hau oso ongi dago, eta esan nahi duen mezua da denak desberdinak garela, eta ez dela inporta gehiengoak egiten duen gauza bat zuk ez egitea.
Nagore Eslaba Guarrotxena.
GO!AZEN
Idazlea: EITB.
Ilustratzailea: Concetta Probanza.Argitaletxea: Alberdania.
Iruzkin tentagarria:
Goazen lehenbizi telebistako seriea zen eta orain liburu bat atera dute. Liburu honetan Beñatek blog antzeko zerbait egiten dut eta bertan pertsonaiek beraien gertaerak azaltzen dituzte, sekretuak, bizitza, abenturak...
Nire iritzia :
Oso ongi dago, letra txukuna da eta irudiak oso ondo daude.
12 urtetik gora irakurtzeko baina, agian, pixka bat zaila ulertzeko zenbaitetan .
Koral Manzaneda Berrio.
EZ NAIZ ILEHORIA ETA ZER?
Idazlea:Kirmen Uribe.
Ilustratzailea:Mikel Valverde.
Argitaletxea:Elkar.
Iruzkin tentagarria:
Amira ostiralero joaten da zinemara izebarekin eta ikusten dituzten pelikula guztietan aktoreak ilehoriak dira.Amirak ilea horiz tintatu nahi du baina azkenean ez du ilea tintatuko.Zer gertatuko da?
Zergatik ez du ba ilea tintatu?
Nire iritzia:
Alde batetik ez zait gustatu, izenburuagatik hain zuzen, baina, bestetik, gustatu zait ze azkenean berdin zaio ilehoria izatea edo ez.
Celia Sanz Domeño.
NIKOLAS TXIKI ETA BERE LAGUNAK
Idazlea:Goscinny eta Sempé.
Ilustratzailea:Goscinny eta Sempé.
Argitaletxea:Elkar.
Iruzkin tentagarria:
Nikolas Txikik lagun asko ditu eta hauei milaka gauza gertatzen zaizkie. Adb:Clotaire-ri zerbait aldatu zaio eta gela guztiak potereak dituela pentsatzen du...
Jakin nahi al duzu Clotaire-ri zer gertatu zaion?
Zer gertatuko da 16 istorio hauetan? Ez pentsatu 2 aldiz eta irakurri!
Nire iritzia:
Oso dibertigarria da eta istoriotxoak farregarriak dira.
Marrazkiak ez zaizkit gehiegi gustatu baina txikiak direnez eta gutxi daudenez ez zait gehiegi inporta.
Nekane Ariz Uriz
ESKUBELTZ TALDEAREN ABENTURAK
Idazlea: Hans Jürgen Press.
Ilustratzailea: Hans Jürgen Press.
Argitaletxea: Elkar.
Iruzkin tentagarria:
Gazte batzuk 4 kasu desberdin argitzen dituzte. Marrazkietan pista batzuk aurkituko dituzu.
Irakurri eta entretenitu kasuak argitzen!
Nire iritzia:
Asko gustatu zait marrazki politak eta dibertigarriak dituelako eta testu erraza du.
Eihar Gardeazabal Iribarren.
2010-05-19
2010-05-06
NUR ETA HERENSUGEAREN TENPLUA
IDAZLEA:Toti Martinez de Lezea
ILUSTRATZAILEA:Juan Luis Landa
ARGITLETXEA:Erein
ILUSTRATZAILEA:Juan Luis Landa
ARGITLETXEA:Erein
IRUZKIN TENTAGARRIA: Oraingo honetan Nur Txinara joaten da bizitzera, aita eta amarekin. Txinatarrez idazten, irakurtzen eta hitzegiten daki orain eta lagun asko ditu. Gaur Guo Guoren urtebetetzea da eta jolas parkean ospatuko dute. Jolas parkean Guo Guo galtzen da eta... Aurkituko dute? Zer gertatuko da?
NIRE IRITZIA:Oso ongi dago liburu hau. Oso entretenigarria da eta dibertigarria, gainera ilustrazio oso politak ditu. Nik 5. eta 6. mailakoentzat gomendatzen dut.
Nekane Ariz Uriz
DENBORAREN ATEA
IDAZLEA: Pierdomenico Baccalario.
ILUSTRATZAILEA: Lacopo Bruno.
ARGITALETXEA: Gero.
IRUZKIN TENTAGARRIA: Bi biki etxe berrira joan dira eta han misterioa aurkituko dute, mamuak, ate sekretuak.... alfabeto arraro baten bidez itsasontzi majiko bat aurkituko dute. Nora joango dira??
NIRE IRITZIA: Gustatu zait erraza delako, baina marrazki gutxi ditu... Hala ere, anima zaitezte!!!!!!!
Eihar Gardeazabal Iribarren
ILUSTRATZAILEA: Lacopo Bruno.
ARGITALETXEA: Gero.
IRUZKIN TENTAGARRIA: Bi biki etxe berrira joan dira eta han misterioa aurkituko dute, mamuak, ate sekretuak.... alfabeto arraro baten bidez itsasontzi majiko bat aurkituko dute. Nora joango dira??
NIRE IRITZIA: Gustatu zait erraza delako, baina marrazki gutxi ditu... Hala ere, anima zaitezte!!!!!!!
Eihar Gardeazabal Iribarren
UDALEKUA, HURA LEKUA!
IDAZLEA: Karlos Santisteban
ILUSTRATZAILEA: Enrique Monte
ARGITALETXEA: Descleé
ILUSTRATZAILEA: Enrique Monte
ARGITALETXEA: Descleé
IRUZKIN TENTAGARRIA: Mutiko bat da protagonista eta mutiko hori ez da iñoiz joan udalekuetara. Istorio honetan lehendabiziko aldiz joaten da, bere aitarekin, amarekin eta bere 3 lagunekin. Abentura asko eta oso dibertigarriak pasako ditu.
NIRE IRITZIA:Gustatu zait eta gomendatzen dizuet, bereziki abenturazko liburuak gustatzen bazaizkizue.
Celia Sanz Domeño
ITSASOKO LOTI EDERRA
IDAZLEA: Xabier Mendiguren
ILUSTRATZAILEA: Jose Belmonte
ARGITALETXEA: Elkar
ILUSTRATZAILEA: Jose Belmonte
ARGITALETXEA: Elkar
IRUZKIN TENTAGARRIA:
Txoan Kalaportu izeneko herri batean bizi da, egun batean tornadu batek herri batera eramaten du eta han bizi den pertsona bakarra sorgin bat da eta... zer gertatuko den jakin nahi baduzue ... Liburua irakurri!
NIRE IRITZIA:
Liburua hasieran piska bat aspergarria izan ahal da, baina hasieran ere gauza interesgarriak daude, gero, bukaeran interesgarriena agertzen da. Klasikoak, piska bat aldatuta, gustatzen bazaizkizue, gomendagaria da erabat.
Liburua hasieran piska bat aspergarria izan ahal da, baina hasieran ere gauza interesgarriak daude, gero, bukaeran interesgarriena agertzen da. Klasikoak, piska bat aldatuta, gustatzen bazaizkizue, gomendagaria da erabat.
Gorka Perez Santa Cecilia
DIOSALAK ESPIRITUEN GAZTELUTIK
IDAZLEA: Thomas Brezina
ILUSTRATZAILEA: Bernhard Förth
ARGITALETXEA:Desclèe
IRUZKIN TENTAGARRIA: Max 11 urteko mutikoa da, bere lagunak munstroak dira. Karla liburu honetako emakume gaiztoa da, eta bere gazteluan Maxen lagunak harrapatuak ditu. Nola lortuko du, Maxek, gaztelu gaizto horretatik bere lagunak ateratzea, Karlak eskopeta bat baldin badu ????
NIRE IRTZIA: Liburu hau asko gustatu zait. Jendeari gomendatuko nioke, misterio eta umorezko liburua delako eta engantxatzen duelako.
Nagore Eslaba Guarrotxena.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)