2011-03-21

TXANOGORRITXU ETA OTSO BELTZU


Idazlea:Kukuxumusu
Ilustratzailea:Kukuxumusu
Argitaletxea:Ttarttalo, 2005

Iruzkin tentagarria:
Basoko otso guztiak ez dira berdinak...hau besteak baino hobeagoa da.Txanogorritxuk triste ikusten du otsoa...
Zer gertatuko zaio¿?¿?¿ Hau ez da ezagutzen duzun Txanogorritxoren istorioa!!

Nire iritzia:
Ondo dago, marrazki onak ditu eta irakurtzeko erraza da.
IRAKURRI!!!

Xanti Gardeazabal Iribarren

AZKEN GURASOAK


Idazlea: Aitor Arana.
Ilustratzailea:Jokin Mitxelena.
Argitaletxea: SM, 2003.


Iruzkin tentagarria:

Izarretako hautsa izeneko hodei handi batek unibertsoa harrapatu du, eta gizaki gogorrenak iraungo dute bakarrik, hodeiak sortzen duen hotzarengatik.
Asisko eta Mirari bikote bat dira, eta Mirari haurdun dago. Janari gabe geratu da mundua, eta jende gehiena haragijale bihurtzen ari da... Planetatik joateko hegazkin moduko gauza bat dago baina ez dute aurkitzen...
Zer gertatuko da? Umea jaioko al da?

Nire Iritzia:

Liburua polita da, marrazkirik ez du,azalan besterik ez, baina abenturaz beteta dago!


Xabier Bidondo Aranguren

MUNDUKO LASTERKETA EROENA


Idazlea:Geronimo Stilton
Ilustratzailea:Larry Keys
Argitaletxea:Destino,2010

Iruzkin tentagarria: Pinkyk Geronimo engainatu du suziri patinak jartzeko eta munduko lasterketarik eroenera joan da. Hainbat etapa daude, Geronimori ez zaio etapa bat gustatzen. Berak pentsatzen du leher eginda bukatuko duela, baina, egia izango ote da hori?

Nire iritzia: Abentura dibertigarria egin dute.Marrazki asko ditu eta irakurtzeko erraza da; ondo pasatuko duzue!!

Jon Garces Huerta

NUR ETA MAGIA KANPAMENDUA


ZANGOZAKO IKASTOLA LH5

2011-03-04

ARGI SUPERDETEKTIBEA



Idazlea: Paul Van Loon.
Ilustratzailea:Fatima Garcia.
Argitaletxea:Bruño,2009.

Iruzkin tentagarria: Argi Etxaluze neska bat da,superdetektibea da. Egun batean Argi logelan zegoen eta bat-batean bere lagun mina Lorea sartu zen kezkatuta. Loreak esan zion bere dordoka galdu zuela, Beni izenekoa. Biak Lorearen etxera joan ziren dordoka bilatzera. Zer gertatuko da? Aurkituko dute?

Nire iritzia: Asko gustatu zait, pistak aurkitu behar dituzte dodordoka aurkitzeko. Marrazki asko ditu eta letra handia dauka. Gomendatzen dut.

Izaskun Burguete Pardo

HILERRIKO ALTXORRA


Idazlea: Roberto Pavanello
Ilustratzailea: Blasco Pisapia eta Pamela Brughera.
Argitaletxea: Gero,2009.

Iruzkin Tentagarria: Gau ilun batean, Bat Patek, hilerrian, txanoa zuen mutiko bat ikusi zuen, oso susmagarria zen... eta pentsatu zuen: Bi aukera ditut, ziztu bizian alde egin edo arriskuari heldu...
Badakizue zein aukeratu zuen?

Nire iritzia: Bat Pat bilduma asko gustatzen zait eta baita liburu hau ere. Marrazki politak ditu eta oso erreza da ulertzeko. Anima zaitezte, gustatuko zaizuela eta!

Kattalin Labairu Cormenzana

2011-03-03

NUR ETA OIHAN MISTERIOTSUA


Idazlea: Toti Martinez de Lezea.
Ilustratzailea: Juan Luis Landa.
Argitaletxea: Erein, 2009.

Iruzkin tentagarria:
Nur eta bere lagunak gau bat pasatzera joan ziren ohianera. Motxilak prestatu, kargatu eta kanpin denda montatu! Zakuak ere sartu zituzten lo egiteko.Baina kanpamendu honetan...
Nire iritzia:Oso ondo dago irakurtzeko, oso erraza, gainera gauzak bilatu behar dituzu luparekin.Dibertituko zarete!

Amaia Gogorcena Burguete

BIDAI ZOROA SAGUTXISTANERA


Idazlea: Geronimo Stilton.
Ilustratzailea: Larry Keys.
Argitaletxea: Destino, 2010.

Iruzkin tentagarria: Geronimo Stilton oporretara joaten da karabana batekin.Termometroak 50ºc 0 azpitik markatzen ditu! Geronimok eta bere familia osoak bakarrik prakak eta jertseak dituzte. Ze hotza! Hau bai bidai zoroa! Zer gertatuko da?

Nire iritzia:Oso motza eta dibertigarria da. Marrazki asko dauzka, nik mundu guztiari gomendatzen diot.

Alex Perez Beorlegui.

2010-12-01

Ateraldiaren argazkiak

Hemen dituzue ateraldian eginiko argazki politak:

oinezlogoa-escritorioan.jpg

Gustatuko zaizuelakoan...

Ateraldiaren argazkiak

Hemen dituzue ateraldian eginiko argazki politak:

oinezlogoa-escritorioan.jpg

Gustatuko zaizuelakoan...

Ateraldiaren argazkiak

Hemen dituzue ateraldian eginiko argazki politak:

oinezlogoa-escritorioan.jpg

Gustatuko zaizuelakoan...

2010-11-24

IPUINAK BARRA-BARRA

Hemen dituzue prestratu ditugun ipuinak:

Izar iheskorra - Mikel - hemen klikatu

IPUINAK BARRA-BARRA

Hemen dituzue prestratu ditugun ipuinak:

Izar iheskorra - Mikel - hemen klikatu

IPUINAK BARRA-BARRA

Hemen dituzue prestratu ditugun ipuinak:

Izar iheskorra - Mikel - hemen klikatu

2010-06-02

NASRUDIN

Idazlea: Odile Weulersse.
Ilustratzailea: Rébecca Dautremer.
Argitaletxea: Ibaizabal


Iruzkin tentagarria:
Nasrudin ume bat da eta bere aitari laguntzen dio lanean astoarekin gauzak eramaten. Jendeak esanten du umea astoan igota joan beharko litzatekel, beste batzuk aita joan beharko litzatekela uste dute, edota biak batera... baina inolaz ere astoaren atzetik oinez. Nork izango du arrazoia? Eta nori egin behar diote kasu? Ba al du mezurik liburu honek? Jakin nahi baduzue irakurri!

Nire iritzia:
Istorio hau beste liburu batzuetan ere kontatu izan dute, nik irakurrita nuen. Ongi dago orokorrean, gustukoa izan dut.


Gorka Perez Santacecilia


IRRI ETA BARRE


Idazlea: Joxan Ormazabal.
Ilustratzailea: Jon Zabaleta.
Argitaletxea: Elkar.

Iruzkin tentagarria:
Olerkiz eta jokuz betetako liburua da eta izenburuak esaten duen bezala irri eta barre egiteko momentuak egongo dira.

Nire iritzia:
Liburu hau asko gustatu zait, oso letra erraza eta aproposa du, marrazki asko ditu. irakurtzeko oso erraza da eta mokoka irakur daitekeena.
Tartetxo on bat pasatzeko aproposa!


Irati Serrano Vicente.


2010-05-31

OHERA EZ!


Idazlea: Victoria Bermejo.
Ilustratzailea: Miguel Gallardo.
Argitaletxea: Alberdania.

Iruzkin tentagarria:
Jonek ez du ohera joan nahi eta amak joku bat asmatzen du, zenbat gauza egin al dira ohe baten barruan? Ama joku horretara jolasten hasiko da eta...Jon konbentzituko al du? Jonek gaubela egingo al du ? Jakin nahi baduzue... irakurri!


Nire iritzia:
Ondo dago liburua txikia delako eta marrazki asko eta onak dituelako. Letra handia da eta nahiko testu gutxu ditu. Oso ondo dago, nik gomendatzen dizuet !



Mikel Uriz Eslaba

NIRI EZ ZAIT FUTBOLA GUSTATZEN ETA ZER?


Idazlea: Andoni Egaña.
Ilustratzailea: Mikel Valverde.
Argitaletxea: Elkar.

Iruzkin tentagarria:
Mutiko baten aitak bere semeari futbola gustatzea nahi du baina semeak zomorroak ditu gustuko! Iruditzen al zaizue gaur egun futbola ez gustatzea gauza arraro bat dela??? Lortuko ahal du aitak bere semeari futbola gustatzea?


Nire iritzia:
Ipuin hau oso ongi dago, eta esan nahi duen mezua da denak desberdinak garela, eta ez dela inporta gehiengoak egiten duen gauza bat zuk ez egitea.


Nagore Eslaba Guarrotxena.

GO!AZEN


Idazlea: EITB.
Ilustratzailea: Concetta Probanza.
Argitaletxea: Alberdania.


Iruzkin tentagarria:
Goazen lehenbizi telebistako seriea zen eta orain liburu bat atera dute. Liburu honetan Beñatek blog antzeko zerbait egiten dut eta bertan pertsonaiek beraien gertaerak azaltzen dituzte, sekretuak, bizitza, abenturak...

Nire iritzia :
Oso ongi dago, letra txukuna da eta irudiak oso ondo daude.
12 urtetik gora irakurtzeko baina, agian, pixka bat zaila ulertzeko zenbaitetan .


Koral Manzaneda Berrio.

EZ NAIZ ILEHORIA ETA ZER?


Idazlea:Kirmen Uribe.
Ilustratzailea:Mikel Valverde.
Argitaletxea:Elkar.


Iruzkin tentagarria:
Amira ostiralero joaten da zinemara izebarekin eta ikusten dituzten pelikula guztietan aktoreak ilehoriak dira.Amirak ilea horiz tintatu nahi du baina azkenean ez du ilea tintatuko.Zer gertatuko da?
Zergatik ez du ba ilea tintatu?


Nire iritzia:
Alde batetik ez zait gustatu, izenburuagatik hain zuzen, baina, bestetik, gustatu zait ze azkenean berdin zaio ilehoria izatea edo ez.


Celia Sanz Domeño.

NIKOLAS TXIKI ETA BERE LAGUNAK


Idazlea:Goscinny eta Sempé.
Ilustratzailea:Goscinny eta Sempé.
Argitaletxea:Elkar.


Iruzkin tentagarria:
Nikolas Txikik lagun asko ditu eta hauei milaka gauza gertatzen zaizkie. Adb:Clotaire-ri zerbait aldatu zaio eta gela guztiak potereak dituela pentsatzen du...
Jakin nahi al duzu Clotaire-ri zer gertatu zaion?
Zer gertatuko da 16 istorio hauetan? Ez pentsatu 2 aldiz eta irakurri!


Nire iritzia:
Oso dibertigarria da eta istoriotxoak farregarriak dira.
Marrazkiak ez zaizkit gehiegi gustatu baina txikiak direnez eta gutxi daudenez ez zait gehiegi inporta.

Nekane Ariz Uriz

ESKUBELTZ TALDEAREN ABENTURAK


Idazlea: Hans Jürgen Press.
Ilustratzailea: Hans Jürgen Press.
Argitaletxea: Elkar.


Iruzkin tentagarria:
Gazte batzuk 4 kasu desberdin argitzen dituzte. Marrazkietan pista batzuk aurkituko dituzu.
Irakurri eta entretenitu kasuak argitzen!


Nire iritzia:
Asko gustatu zait marrazki politak eta dibertigarriak dituelako eta testu erraza du.


Eihar Gardeazabal Iribarren.

2010-05-19

GURE LAN MONOGRAFIKOAK

Elefantea - Iñigo eta Elena

GURE LAN MONOGRAFIKOAK

Elefantea - Iñigo eta Elena

GURE LAN MONOGRAFIKOAK

Elefantea - Iñigo eta Elena

2010-05-06

NUR ETA HERENSUGEAREN TENPLUA


IDAZLEA:Toti Martinez de Lezea
ILUSTRATZAILEA:Juan Luis Landa
ARGITLETXEA:Erein



IRUZKIN TENTAGARRIA: Oraingo honetan Nur Txinara joaten da bizitzera, aita eta amarekin. Txinatarrez idazten, irakurtzen eta hitzegiten daki orain eta lagun asko ditu. Gaur Guo Guoren urtebetetzea da eta jolas parkean ospatuko dute. Jolas parkean Guo Guo galtzen da eta... Aurkituko dute? Zer gertatuko da?



NIRE IRITZIA:Oso ongi dago liburu hau. Oso entretenigarria da eta dibertigarria, gainera ilustrazio oso politak ditu. Nik 5. eta 6. mailakoentzat gomendatzen dut.



Nekane Ariz Uriz

DENBORAREN ATEA


IDAZLEA: Pierdomenico Baccalario.
ILUSTRATZAILEA: Lacopo Bruno.
ARGITALETXEA: Gero.

IRUZKIN TENTAGARRIA: Bi biki etxe berrira joan dira eta han misterioa aurkituko dute, mamuak, ate sekretuak.... alfabeto arraro baten bidez itsasontzi majiko bat aurkituko dute. Nora joango dira??

NIRE IRITZIA: Gustatu zait erraza delako, baina marrazki gutxi ditu... Hala ere, anima zaitezte!!!!!!!

Eihar Gardeazabal Iribarren