ZANGOZA IKASTOLA
2011-04-07
NUR ETA HERENSUGEAREN TENPLUA
ZANGOZA IKASTOLA
Maialen Laburpen tentagarria from nagore oria on Vimeo.
KIKAS SUPER SORGINA ETXEKO LANAK SORGINDUZ
ZANGOZA IKASTOLA
Maribel Laburpen tentagarria from nagore oria on Vimeo.
2011-04-06
HORI BAI IPURDIA!
Egun batean Punki eskolara doa eta amerikar neska polit batekin topo egiten du gelan. Hurrengo egunean, neska amerikarraren ondoan esertzen da eta amodiozko papertxoak bidaltzen dizkiote elkarri. Juliek, amerikarrak, soinketako gelatik mikrofonoa hartu eta Punkiri bere ondora joateko erraten dio. Orduan...
Irakurri eta jakingo duzue zer gertatzen den Julie eta Punkiren artean!!
BAZTAN IKASTOLA
5. maila
GRUNB GELB
Badago Grunb Gelb izeneko futbol talde bat, areto futboleko txapelketa irabazi nahi duena. Halako egun batean, bertze ekipo batzuetako partidua ikustera joaten dira eta azkenean, Grunb Gelb-eko jokalari batek bertze taldeko jokalari bati lurrera botatzen dio eta segituan korriketan joaten da.
BAZTAN IKASTOLA
5. maila
STILTON DUT IZENA. GERONIMO STILTON
Idazlea: Geronimo Stilton
Marrazkilaria: Larry Keis
Itzultzailea: Koldo Biguri
BAZTAN IKASTOLA
4. maila
KARLOS TXAKURRAREN EGIA
Idazlea: Sergio Gomez
Marrazkilaria: Agustin Comotto
IRAKURRI, GUSTATUKO ZAIZUE!!
Baztan Ikastola
4. maila
2011-04-05
JONASEN IRATZARGAILUA
Egilea :Juan Kruz Igerabide
Argitaletxea: Aizkorri
Ipuin polita primeran pasatzeko aproposa
Izena: Camilo Astiz
Ikastetxea : Tantirumairu ikastola
Maila:5. Maila
2011-03-31
JARA BIKIAK ETA BIKOTEAK
Idazlea:Jasone Osoro
Ilustratzailea:Luis Astrain
Argitaletxea:Zubia, 2005
Iruzkin tentagarria:
Jarak Urko berarekin maitemintzea lortu zuen, baina Urkoren musu baten zai zegoen.
Jararen sentimenduak nahasirik zeuden...
Beranduago Nora eta bere anaia, Xabat, herrira bizitzera etorri ziren.
Jarak Xabat du gustoko eta Urko ez zaiola gustatzen pensatzen hasten da.
Zer geratatuko da azkenean?
Norekin geldituko da Jara, Urkorekin edo Xabatekin?
Nire iritzia:Jara norekin gelditzen den jakin nahi baduzue...irakurri, animo gustatuko zaizue eta!!!!!
Liber Etxeberria Abadiano
2011-03-30
Nur eta magiako kanpamentua
Idazlea:Toti Martinez de lezea
Ilustratzailea:Juan Luis Landa
Argitaletxea:Erein
Nur handia denean magialari bat izan nahi du. Orduan, magia kampamentu batera doa, egiazko magia egiten den udaleku batera.Udalekura doanean bi irakasle nahiko misteriotsuak ezagutzen ditu:Oliver eta Txagu Magu.Hauek Nurri eta bere lagunei magia erakusten diete.Baino irakasle hauek ez dira badute misterio punttu bat, gauean ikasleak ohera joaten direnean magia tranpak egiten dituzte.Gau batean, Nur eta bere lagun batek ...
Nire iritzia:Nur oso polita da eta oso dibertigarria.Nik oso gustora irakurri dut, oso erraza da ulertzea ez baititu hitz zailik, gainera, elkarrizketa asko daude.
Aurreko Nurren abenturak gustatu bazaizkizu, IRAKURRI, ez zara damutuko!
Ainhara Turrillas (Zangozako ikastola)lh5
2011-03-29
BAT PAT GAUERDIKO SORGINA
EGILEA:Roberto Pavanello
ITZULTZAILEA:Aitor Arana
ARGITALETXEA: Mensajero
Bat Pat Silver familiarekin bizi den xaguzar bat da..
Istorio honetan Amanita, sorgin gaiztoak, Rebbeca bahitu du,baino eskerrak Leo,Martin eta Bat Patek Rebbeca askatzeko ideia ero bat daukatela.Rebbeca eskuratzea lortuko dute?edo ez? Jakin nahi baduzue gurutzatu hatzak eta irakurri.
Iritzia:Liburu hau izugarria da,,jende askori gustatuko zaio. Gainera,marrazki oso politak agertzen dira.Nire ustez, liburu honi sari bat eman beharko liokete.Nik irakurri dudan liburutik hoberenetakoena izan da, sorginarekin ,Rebeccarekin ,Bat Pat-rekin...misterio asko daukalako.Leo txerria bihurtzen den zatia asko gustatu zait barregarria iruditu zaidalako.
MISTERIOA GUSTOKO DUZU? IRAKUR EZAZU
ASIER JIMENEZ ANAUT(ZANGOZA IKASTOLA)LH5
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)