2013-03-06
GURE ETXEA
Idazlea: Ruben Ruiz
Ilustratzailea: Eider Eibar
Argitaletxea: Erein
Iruzkin tentagarria: Gure etxea, itsasora begira dago, tximinia haundia dauka, igerileku biribil bat, lorategi izugarria, upategi bikaina, gonbidatuen txokoa...Eta sorpresa gehiago! Zatoz gure etxera!
Nire iritzia: Liburu hau izugarria da. Collage moduko irudiak ditu testua dagoen atalena eta marrazki bikainak ditu. Testua primerakoa da...espero ez duzun etxea aurkituko duzu. Anima zaitezte irakurtzera.
Sara Irurozki Yahia (Arangoiti ikastola)
BAT PAT MAMUT HOZBERA
Idazlea: Roberto Pavanello
Ilustratzailea: Blasco Pisapia
Argitaletxea: Mezulari
Iruzkin tentagarria:
Leo, Rebecca eta Martin azoka batera joaten dira. Zirkua dago eta globo aerostatiko batera igotzen dira. Airean daudenean erori egiten dira eta orduan gizaki arraro bat agertzen zaie. Honek bertara nola heldu diren azaltzen die. Zer gertatuko da?
Nire iritzia:
Oso dibertigarria da, abentura pila ditu eta niri asko gustatzen zaizkit abenturazko liburuak.
Animatu irakurtzera!
Mikel Goñi Otero (Arangoiti ikastola)

OTTOLINE ESKOLARA DOA
Idazlea: Chris Riddell
Ilustratzailea: Chris Riddell
Argitaletxea: Ibaizabal
Iruzkin tentagarria:
Ottoline izeneko neska bat, bere maskotarekin, eskola arraro
batera doa eta misterio bat argitu beharko duela konturatu da. Misterio honetan gauza arraroak eta maltzurrak gertatzen dira eta Ottolinek nor den argitu beharko du. Lortuko al du?
Nire iritzia:
Niri liburua asko gustatu zait eta bukaera oraindik gehiago, pertsonai bereziak eta desberdinak agertzen direlako. Espero dut zuek ere gustokoa izatea. Ottolineren liburu gehiago daude, nahi izanez gero irakurtzeko.Animatu irakurtzera!
Ainhoa Sanz Domeño (Arangoiti ikastola)
WALTER SISMOLEY ELISEOKO ZELAIETAN
Idazlea:Karlos Linazasoro
Ilustratzailea: Mikel Valverde
Argitaletxea: Elkarlanean
Iruzkin tentagarria:
Eliseoko zelaietan Walter Sismoleyk txirrindulari lasterketan parte hartzen du.Ehun eta berrogeita hemeretzi zenbakia da, lasterketa hasi eta Walter Sismoley oso azkar ateratzen da. Lenengoa doa! Baina nekatzen ari da, bere gauzak botatzen hasten da...Irabaziko al du?
Nire iritzia:
Txikientzako liburua dela ematen du baina intriga handia du, oso ondo dago eta gure adinekoentzako egokia dela uste dut.
Hegatz Rada Zabala (Arangoiti ikastola)

JUUL
Idazlea: Gregie de Maeyer.
Ilustratzailea: Koen Vanmechelen.
Argitaletxea: Lóguez
Iruzkin tentagarria:
Juulek ile kizkurra zuen, bere lagun guztiek buruan kaka gorri bat zuela esaten zioten. Juulek burua soil-soila zeukan horregatik lagunek "kaxkasoila", "gazta puxka", "kaskopèlatua"... deitzen zioten eta orduan Juulek bere burua moztu zuen.Zer beste gauza itsusi esango dizkiote?
Nire iritzia:
Niri asko gustatu zait errespetuaz hitzegiten duen liburua delako.
Anima zaitezte irakurtzera!
Aimar Bidondo Aranguren Esandi Alastuei (Arangoiti ikastola)
2013-03-05
KEA UR GAINEAN
Idazlea: Iban Zaldua
Ilustratzailea: Asisko Urmeneta
Argitaletxea: Elkar
Iruzkin tentagarria:
Liburu honetako neskatoak Bitto du izena (Maria Vitoria), berak izen arraroa duela pentsatzen du, bere lagunak, Slash, Been, Angelus... eta halako izenak dituzte.
Bittori heavy musika gustatzen zaio, baina bere aita eta amak ez dute musika mota hau gustoko.
Berak olentzerorako Iron-Maideenen diska sorta berria nahi du...Oparituko al diote? Zer egingo du berak Iron-Maideen diska berria lortzeko?
Nire iritzia:
Niretzat oso liburu interesgarria da, 11 eta 12 urteetarako oso egokia da, niri asko gustatu zait.
Guitarra asko gustatzen bazaizu nik liburu hau gomendatzen dizut, oso abentura farregarriak daude.
Liburu honetan heavy-a , rokc-a eta halako musikak agertzen dira behin eta berriro.
Ivan Perez Beorlegui (Arangoiti ikastola)
MONDRAGO, RIDEL ETA ZUHAITZ HIZTUNAK
Idazlea: Ana Galan
Ilustratzailea: Pablo Pino
Argitaletxea: Aizkorri
Iruzkin tentagarria: Lehenengo liburuan Ridel izeneko liburu hiztuna aurkitzen dute Calek eta Mondragok.Orain haritz haritzarekin joan behar dira, berarekin hitzegin eta hazi batzuk aurkitu.Baina hazi hauek dauden zuhaitza otsoen muinoa da.Zer gertatuko da???
Nire Iritzia: Ondo dago baina bildumako lehenengo liburua irakurri eta gero, bestela ez da ezer ulertzen. Asko gustatu zait abentura asko daudelako. Marrazkiak oso onak dira eta oso politak.
Kandela Garcia-Barberena Ramirez (Arangoiti ikastola)
KASKARINTXO
Idazleak: J. Ormazabal eta Mariasun Landa
Ilustratzailea: Jesus Lukas
Argitaletxea: Elkarlanean
Iruzkin tentagarria:
Kaskarintxo herri txiki batetako neskatila bat da. Kaskarintxo ez da oso famatua bere herrian eta ez ditu lagun asko; lagun bakarra du, Nikaxio. Nikaxio parkean globoak saltzen dituen gizon bat da. Egun batean Kaskarintxo Nikaxio laguntzera joaten da. Haize handia dabil. Nikaxio bere etxera joaten da 5 minututarako eta bitartean haizeak Kaskarintxo eta puxikak eramaten ditu. Zer gertatuko da Kaskarintxorekin?
Nire iritzia:
Bakarrik 72 orri ditu baina niri bikaina iruditu zait istorio hau, oso dibertigarria delako. Marrazkiak ongi daude baino gehiago gustatuko litzaizkidake koloretan.
Miren Ollo Garcia (Arangoiti ikastola)

MONDRAGO, PROBA HANDIA
Idazlea: Ana Galán
Ilustratzailea: Pablo Pino
Argitaletxea: Aizkorri
Iruzkin tentagarria:
Calek 11 urte bete ditu eta bere herrian 11 urte betetzerakoan Herensuge bat ematen dizute. Herensugea jaso ondoren, Calek proba bat egin beharko du (Proba Handia) bere herensuge berriarekin baina herensugea ez da berak espero zuen bezalakoa... Proba bukatuko du?
Liburuaren bukaeran, zer eramaten du Mondrago Herensugeak ahoan?
Nire iritzia:
Oso erraz irakurtzen den liburu bat da eta abentura asko dituen liburua. Marrazkiak oso politak dira eta 8 urtetik gorako pertsonentzat egokia da. Animatu zaitezte!
Liburu hau bilduma baten lehenengoa da, gustoko baduzue, hurrengoak irakurtzeko aukera izango duzue.
Ander Iriarte Iriarte (Arangoiti ikastola)

2013-02-26
PARISEPETIT
Idazlea:Imanol Azkue
Ilustratzailea:Eider Eibar
Argitaletxea:Aizkorri.
Iruzkin tentagarria:
Gorkari Paris txikia iruditu zaio.Familiarekin hiri horretan egon berria da.Gorkak aukera izan du Paris txikiko metro handia ezagutzeko...baina metro horretan galdu egingo da. Nola konponduko du bere arazoa metroan? Benetan galtzen da...
Nire iritzia:
Ez zait asko gustatu ipuina abentura handirik ez dagoelako baina bere marrazkiak mundialak dira ,oso dibertigarriak eta ausartak.
Aroa Alzueta Casado (Arangoiti ikastola)

2012-06-25
OTTOLINE ESKOLARA DOA
IDAZLEA. Chris Riddell
ILUSTRATZAILEA: Chris Riddell
ARGITALETXEA.Ibaizabal
IRUZKIN TENTAGARRIA: Ottoline eta bere lagunik onena eskolan hasi behar dira baina eskola madarikatua dago.Zer gertatuko da?
NIRE IRITZIA: Irudiak oso politak dira eta irakurtzeko oso erraza da. Abenturak gustuko badituzu hauxe da zure liburua!
Candela Garcia Barberena (Arangoiti ikastola)

2012-06-22
GABAI HISTORIAURREA
IDAZLEA: R.Castellano
ILUSTRATZAILEA: Stesó
ARGITALETXEA: Lur
IRUZKIN TENTAGARRIA: Liburua historiaurreko mutil batzuei buruzkoa da eta hor abentura asko gertatzen dira lehen gizakien artean...
NIRE IRITZIA: Oso ongi dago,asko gustatu zait abentura asko daudelako. Komikiak gustatzen bazaizkizue hau ere gustatuko zaizue!
Hegatz Rada Zabala (Arangoiti ikastola)
ILUSTRATZAILEA: Stesó
ARGITALETXEA: Lur
IRUZKIN TENTAGARRIA: Liburua historiaurreko mutil batzuei buruzkoa da eta hor abentura asko gertatzen dira lehen gizakien artean...
NIRE IRITZIA: Oso ongi dago,asko gustatu zait abentura asko daudelako. Komikiak gustatzen bazaizkizue hau ere gustatuko zaizue!
Hegatz Rada Zabala (Arangoiti ikastola)
GIZAJO BATEN EGUNKARIA, RODRICKEN LEGEA
IDAZLEA: Jeff Kinney
ILUSTRATZAILEA: Jeff Kinney
ARGITALETXEA: Alberdania
IRUZKIN TENTAGARRIA: Ikastola hasi da eta Greg ez dago pozik. Ahaztu egin nahi du udan gertatu den gertaera bat eta sekretuan mantendu nahi du, baina zoritxarrez Rodrickek badaki eta txantajea egingo dio...
NIRE IRITZIA: Asko gustatu zait. Gertaera barregarriak ditu eta marrazki espezialak!
Jon Garces (Arangoiti ikastola)
GIZAGO BATEN EGUNKARIA
ILUSTRATZAILEA: Jeff Kinney
ARGITALETXEA: Alberdania
IRUZKIN TENTAGARRIA: Greg Hffley institutoko ikasle normal bat da, haunditzen denean famatua izango dela amets egiten du .Hori gertatzen denerako egunerokoa idazten ari da, horrela, kazetariei egunerokoa emango die eta pakean utziko dute,baina lehenago institutotik bizirik atera beharko da...
NIRE IRITZIA: Asko gustatu zait, farregarria, oso dibertigarria, irakurtzeko oso gomendagarria.
Joseba Serrano (Arangoiti ikastola)
BAT PAT.ESTOLDETAKO MUNSTROA
IDAZLEA: Roberto Pavanello
ITZULTZAILEA: Aitor Arana
ARGITALETXEA: Mezulari
IRUZKIN TENTAGARRIA: Bat Pat eta bere lagun Silvestre Castle parkean egun pasa zirela arrautz magiko bat aurkitu zuten eta arazoetan sartu ziren. Arazoetatik aterako al dira?¿?¿
NIRE IRITZIA: Niri gustatu zait baino pixka bat aspergarria dela ere esango nuke...
Alex Perez Beorlegui (Arangoiti ikastola)
2012-05-27
RITA ROBINSON
IDAZLEA: Mikel Valverde
ILUSTRATZAILEA: Mikel Valverde
ARGITALETXEA: Elkar
IRUZKIN TENTAGARRIA: Rita kanpin batera oporrak pasatzera joan da. Ez dago oso gustora...baina behin Robinson Crusoeri buruz hitzegiten diote eta Robinsonek galdutako uharte batean bizi izandako abenturak ezagutuko ditu. Ekaitz batek Rita uharte galdu batera eramango du eta... zer gertatuko zaio?
NIRE IRITZIA: Marrazkiak eta testua asko gustatu zaizkit. Nik liburu hau irakurtzeko hartu nuen Ritaren beste liburu batzuk irakurriak nituelako eta bere abenturak gustatzen zaizkidalako.
Miren Ollo (Arangoiti ikastola)
2012-05-17
STILTON DUT IZENA, GERONIMO STILTON.
IDAZLEA: Elisabetta Dami
ILUSTRATZAILEA: Larry Keys
ARGITALETXEA: Destino
IRUZKIN TENTAGARRIA: Geronimo Stiltonek, Pinky Pick laguntzaile berria kontratatu zuenetik denetatik gertatu zaio. Pinky Pick-en erruagatik Geronimo Stiltonek urtezahar gaua Ipar Poloan pasatu beharko du izozmendi baten gainean!
NIRE IRITZIA: Nire ustez liburu hau gomendarria da. Oso farregarria da eta oso erraza irakurtzeko. IRAKURRI!!!!
Mikel Goñi Otero (Arangoiti ikastola)
GERONIMO STILTON ETA ALTXOR DESAGERTUAREN MISTERIOA
IDAZLEA: Elisabetta Dami
ILUSTRATZAILEA: Larry Keys
ARGITALETXEA: Destino
IRUZKIN TENTAGARRIA: Geronimo eta bere lagunak altxor desagertu baten bila ari dira eta bidai luze bat egin eta gero aurkitu eta arazoak izango dituzte...Zer gertatuko ote da?
NIRE IRITZIA: Oso dibertigarria da liburua eta erraz irakurtzen da. Niri asko gustatu zait izan duten abentura eta zuei ere gomendatzen dizuet.
Iñaki Orradre (Arangoiti ikastola)
LOLA ETA VIRGINIA: MUTIL-LAGUN IDEALA
IDAZLEA: Pau Joan Hernandez
ILUSTRATZAILEA: Francesc Sala
ARGITALETXEA: Giltza
IRUZKIN TENTAGARRIA: Lola neska jatorra da eta bihotz onekoa, baina ezin du Virginia ikusi ere egin, kontrakoa delako: pija eta berekoia... Lolak zerbait nahi duenean Virginiak bere trikimailuak erabiltzen ditu bere ideiak kentzeko. Horregatik, bi nesken arteko lehia itzela da... gerra gordina!
NIRE IRITZIA: Ipuinean abentura asko gertatzen dira eta historioa oso ongi dago.Marrazkiak politak dira.
Mariana Lopes (Arangoiti ikastola)
RITA ETA HILOBI LAPURRAK
IDAZLEA: Mikel Valverde
ILUSTRATZAILEA: Mikel Valverde
ARGITALETXEA: Elkar
IRUZKIN TENTAGARRIA: Ritak oporrak ditu eta Egiptora joan da. Ritak lapur bat dagoela jakin du eta Danielekin bilatzen hasi da...nolako abenturak izango ditu oraingoan?
NIRE IRITZIA: Nik gustukoa dut liburu hau dibertigarria eta abenturazkoa delako.
Aroa Alzueta (Arangoiti ikastola)
4 URTE, 6 HILABETE ETA HIRU EGUN GEROAGO
IDAZLEA: Emmanuel Bourdier
ILUSTRATZAILEA: Gonzalo Izquierdo
ARGITALETXEA: Ibaizabal
IRUZKIN TENTAGARRIA: Julien izeneko mutil bat ospitalean esnatu da. Ez daki zer egiten duen hor... bere amak esan dio bizikletarekin erori zela eta 4 urte, 6 hilabete eta hiru egun pasa dituela koman! Berriro ere bere bizitza berreskuratu behar du. Lortuko ote du?
NIRE IRITZIA: Marrazkiak eta historia gustuko izan ditut. Gomendatzen dizuet.
Ander Iriarte Iriarte (Arangoiti ikastola)
KEA UR GAINEAN
IDAZLEA: Ibon Zaldua
ILUSTRATZAILEA: Asisko Urmeneta
ARGITALETXEA: Elkar
IRUZKIN TENTAGARRIA: Bitta neska kementsu bat da.Gehien gustatzen zaion gauza heavy metal musika da: Deep purple, AC/DC...eta honek arazo batzuk ekarriko dizkio, baita ustekabeak ere.Nola konponduko ditu?
NIRE IRITZIA: Asko gustatu zait, marrazki politak ditu eta heavy musika gustatzen bazaizu... irakurri!
Xanti Gardeazabal (Arangoiti ikastola)
SERAFIN ETA BASOKO ANIMALIAK
IDAZLEA: David Chauvel
ILUSTRATZAILEA: J´erome Lereculey
ARGITALETXEA: Ttartalo
IRUZKIN TENTAGARRIA: Serafin Euskal Herrian bizi den iratxo bat da eta animalien deskribapena eta gauza interesgarri gehiago kontatuko dizkigu komiki honetan. Azeriak, oreinak, basurdeak... eta animali askoz gehiago ere azaltzen dira.
Komiki eta informazio liburu tartean dago.
NIRE IRITZIA: Kolore asko ditu, oso erreza da irakurtzeko eta oso liburu interesgarria da.
Gorka Indurain Gaston (Arangoiti ikastola)
BAT PAT MUNSTROAREN GATIBUA
IDAZLEA: Roberto Pavanello
ILUSTRATZAILEA: Blasco Pisapia
ITZULTZAILEA: Aitor Arana
ARGITALETXEA: Bero
IRUZKIN TENTAGARRIA: Bat Pat bere etxean dago bere lagunekin. Eguberri beldurgarrietan daude eta gela itxi batean daude, munstro bat ateratzen zaie eta esaten die...gehiago jakin nahi baduzue... irakurri!
NIRE IRITZIA: Liburu farregarria da eta aldi berean, beldurra gustatzen bazaizue liburu hau oso egokia izango da.
Ivan Perez Beorlegui (Arangoiti ikastola)
ESAN AMA, NORK EGITEN DU UMEAK?
IDAZLEA: Janosh
ILUSTRATZAILEA: Aiora Jaka
ARGITALETXEA: Elkar
IRUZKIN TENTAGARRIA: Egun batean Tutu sagutxoak amari galdetzen dio:
-Esan ama, nork egiten ditu umeak?
Baina amak ez dio ezer esaten ikastolan ikasiko duelako.... Irakasleak landareak , animaliak eta pertsonak nola ugaltzen diren irakasten die.
Geroago Tutuk Didi Satordia aurkitzen du eta maitemindu egiten da. Dagoeneko ikastolan ikasi du ugalketa eta... Zer egingo du Tutuk orain?
NIRE IRITZIA: Gustatu zait. Liburu honek gauza asko azaltzen ditu: Nondik etortzen dira umeak? Nola ugaltzen dira animaliak eta landareak? Liburu hau ere oso egokia da umeei haurrak nondik datozen azaltzeko. Gomendatzen dizuet.
Odei Cucuiat Martinez (Arangoiti ikastola)
ESFINGE NEGARTIA
IDAZLEA: Jansain
ILUSTRATZAILEA: Pablo Zerda
ARGITALETXEA: Saure
IRUZKIN TENTAGARRIA: Maixu bat basoan zebilen eta esfinge batekin egin zuen topo. Esfingea negar egiten ari zen eta maixuak galdetu zion: -Zer gertatzen zaizu? Esfingeak erantzun zion: -Galduta nago.
Maixuak esfingea laguntzea erabaki zuen eta hortik aurretik abentura pila biziko dituzte biek baso arraro honetan.
NIRE IRITZIA: Oso ilustrazio politak dauzka, niretzat komiki hau arraro xamarra da eta historia ulertzea zaila da.Gauzak arraroak gustuko dituztenentzat gomendagarria da.
Maitane Eleta Ibañez (Arangoiti ikastola)
2012-05-02
HAN GAN-EN ZALDI MAGIKOA
IDAZLEA: Chen Jiang Hong
ILUSTRATZAILEA: Chen Jiang Hong
ARGITALETXEA:Ttarttalo
IRUZKIN TENTAGARRIA: Han Gan txikia zenean marraztea zuen gustuko, baina bere familia txiroa zen eta ezin zion margotzeko materialarik erosi. Han Ganek lan egiten zuen bezeroei janariak banatzen eta halako batean.... zaldi berezi bat ikusi zuen. Berak makil batekin harean marraztu zuen zaldia eta hurrengo egunean gizon batek diru apur bat eman zion, baita margotzen jarraitzeko materiala ere...
NIRE IRITZIA: Liburua oso polita da. Ilustratzailearen marrazkiak asko gustatu zaizkit. Irakurri nahi baduzue Arangoiti ikastolako liburutegian aurkituko duzue.
Sara Irurozki (Arangoiti ikastola)
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)