2014-02-10

NUR ETA MAGIA-KAMPAMENDUA



IDAZLEA: Toti Martinez de Lezea
ILUSTRATZAILEA: Toti Martinez de Lezea
ARGITALETXEA: Erein

LABURPEN TENTAGARRIA:
Nur magia-kanpamendu batera joaten da. Eta magia-kanpamenduan4 lagun egiten ditu. Egunak pasa eta Nurrek pixa egitera doa eta Oliver eta Txagu Maguri hitzegiten ikusten dio...
Zertaz hitz egiten ari ziren?
Nurri zerbait gertatuko zaio?

Ada Bienzobas
ERENTZUN IKASTOLA

TEO LAGUN BATEN ETXEAN

IDAZLEA: Frauke
ILUSTATZAILEA: Betina
ARGITALEXEA: Ibaizabal

LABURRPEN  TENTAGARRIA:
Teo ume bat da, ile borobila du eta gorria. Bere lagunekin jolastea gustoko du. Ume zintzoa da  nahiz eta, batzuetan gaizki portatu. Eskolan adi egoten da baino ez beti, batzuetan zigorzen diote. Asko  gustatzen zaio bere lagunekin egotea. Egun batean, eskolatik irteten zela, Susana bere laguna, Teo eta Klara gonbidatu zituen asteburua bere etxean igarotzera. Izeba Erroxa eta Klara opari bat lotzen ari zirenean Susanaren aitak bere bila etorri zen leku batera eramateko .

Zer gertatuko da?  Nora joango da?

Izan zaitez ausarta eta irakurri!

David Barco Marín
ERENTZUN IKASTOLA

POTTOKOREN OTSOA



IDAZLEA: Juan Kruz Igerabide
ILUSTRATZAILEA: Jon Zabaleta
ARGITALETXEA: Elkar

LABURPEN TENTAGARRIA:
Pottoko atera zen jolastera harrapaketetara eta zen eta etxera haserre bueltatu zen. Orduan jolastu zuen etxean ordenagailura.

Zer gertatuko da? Oso barregarria da, benetan.

Urko Saenz de Vikuña

ERENTZUN IKASTOLA

NUR ETA ALFONBRA HEGALARIA



IDAZLEA: Toti Martinéz de Lezea
ILUSTRATZAILEA: Joan Luis Landa
ARGITALETXEA: Erein

LABURPEN TENTAGARRIA:
Nur bere aita a amarekin Damaskora joaten dira hango familia ezagutzera. Alfonbra zailtzaile bat ezagutzen dute eta bere lengusuei eta berari historia bat kontatzen die. Mapa bat aurkitzen dute eta...

Zeren mapa da? Zer lortuko dute? jakin ezazu ..., irakurri!!

Nerea Ruiz
ERENTZUN IKASTOLA

NUR ETA IRLANDAR GNOMOA



IDAZLEA: Toti Martínez De Lezea
ILUSTRATZAILEA: Juan Luis Landa
ARGITALETXEA: Elkar
LABURPEN TENTAGARRIA:
Nur bere aiton-amonen etxera joaten da bazkaltzera, zaborretara botatzen duenean janaria, zerbait mugitu egiten da eta Nur bere aitonari esaten dio eta bere aitona arratoi bat dela esten  du eta orduan bere aitona tranpa batzuk jarriko ditu.
Zer izango da zaborretako animalia? Zer esango dio bere aitonari? Zer gertatuko zaio?

Maider
ERENTZUN IKASTOLA

RITA ESTU ETA LARRI


IDAZLEA: Mikel Valverde Tejedor.
ILUSTRATZAILEA: Mikel Valverde Tejedor.
ARGITALETXEA: Elkar.

LABURPEN TENTAGARRIA: Ritaren aitak gustuko ez duten xurgagailua bueltatu behar dute, baina panpina esklusibo batekin zetorren Ritak ez du aurkitzen. Ama eta aitak konfiantza dute Ritarengan. Ahalegin asko egingo ditu panpina aurkitzeko eta Nikolaik Ritaren lagun berria lagunduko du.


GALDERAK: 
Zer gertatuko da?
Non egongo da panpina?


Maialen Bienzobas
ERENTZUN IKASTOLA

TXAKURRA DAUKAGU ETXEAN ETA ZER?


IDAZLEA: Fina Casalderrey
ILUSTRATZAILEA: Mikel Valverde
ARGITALETXEA: Elkar

LABURPEN TENTAGARRIA:
Egun batean Imak parkera joan zen ,eta txakurkume bat aurkitu zuen.Berekin zihoan semaforoan,orduan etxera eraman zuen,bere gurasoek ohiuka hasi ziren eta bere txakurra beldurtu zen.
Bere amak dutxatu bear zion eta naska ematen zion.Imaren aitaren zapatiletan pixa eta kaka egiten zen .Imak eta bere amak sendagilearengana eraman zuten txakurra,sendagileak arkakusoak zituela esan zien,sendagileak xaboi bat  eman zien arkakusoei kontra.Txakurra handitzen ari zenean amaren kotxean gelditu zen harrapatuta eta amak korrika joan zen hortik ateratzeko,bero handia egiten zuelako.

Imaren amak txakkurra etxean  izatea utziko al dio?
Imaren txakurra kotxetik bizirik aterako al da?
Irakurri eta jakingo duzu!

Martin Chasco
ERENTZUN IKASTOLA

NUR ETA KOBAZULO LILURAGARRIA



IDAZLEA: Toti Martínez de Lezea
ILUSTRATZAILEA: Juan Luis Landa
ARGITALETZEA: Erein

LABURPEN TENTAGARRIA:
Nur Orbaizara joaten da bere gurasoen lagunak ikustera, hor bi lagun egiten ditu Maddi eta Iraia.
Hirurek baso misteriotsu batera joaten dira eta barruan beste lagun bat ezagutzen du Nurrek, Koldo deitzen da, basoko Iratxo gidaria.
Basoan milaka espezie ezagutzen dute, Basajaun eta Basandere, Anxo begi bakarra duena, lamiak..
Etxerako bueltan kutxa bat aurkitzen dute.

ZER EGONGO DA KUTXAN?

ANIMATU IRAKURTZEN!!!

Maialen Crespo
ERENTZUN IKASTOLA

BOTILA BATEN ISTORIOA


Liburuaren informazioa:
IDAZLEA:  Tomas Elortza
ILUSTRATZAILEA: Luis Astrain
ARGITALETXEA: Elkar

Laburpen tentagarria:
Hasteko, botila bat gela batean zegoen. 
Egun batean haurrak mezu bat idatzi zuten eta botila barruan sartu zuten.
Jarraitzeko, itsasora bota zuten beste norbait aurkitzeko. Gero bukatzeko mundu osoa
zeharkatu zuen.

Zer abentura biziko du botilak itsasoan?
Zer pasatuko zaio?
Zenbat lagun ezagutuko ditu?

Anne Fulgencio
ERENTZUN IKASTOLA

MIREN GARBIÑE ETA SORGIN BATEN KOMERIAK

IDAZLEA: Pako Aristi
ILUSTRATZAILEA: Jesus Lucas
ARGITALETXEA: Elkar

LABURPEN TENTAGARRIA: 
Bazen behin familia bat apoa zirela: ama,aita, Miren semea eta Garbiñe semea eta oso zoriontsu  bizi ziren. Egun batean apoek nahi zuten pasa errepidearen beste aldera eta kotxe batek zapaldu zituen bere gurasoak eta Miren eta Garbiñek ezin zuten ezer egin. Hurrengo egunean sorgin batek sare batekin  harrapatu zituen Miren eta Garbiñe, eta bere etxera sarean eraman zituen.Pozioi batekin sorginak igelak sartu eta neskak bihurtu zituen eta Miren eta Garbiñe oso pozik jarri ziren.Baina sorginak eSan zion ez nahi ba zuten apoak bihurtu isildu behar zutela Aitzol izeneko mutiko negarti bat.


Lortuko ote dute?
Nola bukatuko da?
Sorgina zer egingo die?
Oraintze bertan liburua lortu eta enteratuko zara!

Izadi Irujo
ERENTZUN IKASTOLA

KIKA SUPER SORGINA ETE INDIARRAK


IDAZLEA: Iñaki Aristondo 

ILUSTRATZAILEA: Birgit Rieger

ARGITALETXEA: Knister


LABURPEN TENTAGARRIA:

Kika dago etxean, dator bere anaia mozorrotuta bakero bat bezala. Eta Kikak karta bat du eta esaten du"Kika etorri Indiara bakeroe mina egingo digute bestela" Joan zen eta bakeroak bere pistolarekin eta bota zuen bonba bat.
Lortuko du India salbatzeko? Bonbak India honartuko du?



Haizea Simón
ERENTZUN IKASTOLA

NUR ETA IRLANDAR GNOMOA




IDAZLEA: Toti Martínez de Lezea
ILUSTRATZAILEA: Juan Luis Landa
ARGITALETXEA: Erein


Badago Nur izeneko neskato bat, Larrabetzun bizi zena.
Egun batean bere amonaren etxean zegoen eta zakarrontzi kuboaren atzekaldean soinu bat entzun zuen. Begiratu zuen zer izango zen, gnomo bat!
Egun batean bere lagunekin geratu zen gnomoa erakusteko.
Joan ziren bere amonaren etxera eta zaratarik sartu gabe igo ziren gora. Goian zeudenean ez zegoen gnomoa eta hasi ziren bilatzen.
Nola geratuko ziren Nur-en lagunak gnomoa ikusterakoan edo joango ziren sinetsi gabe?

Joseba Garcia
ERENTZUN IKASTOLA

JUDY MOODY ETORKIZUN IGARLE

IDAZLEA: Magan Mc Donald.
ILUSTRATZAILEA: Peter H. Reynolds.
ARGITALETXEA: Gero.

LABURPENA:
Judy zerealak jaten ari da eraztun magiko bat lortzeko. Zereal pakete guztia jaten da eta eraztuna lortzen du.
Eraztunaren paperan hau jartzen du: Beltza umore txarrez, anbarra urduri samar, berdea inbidiaz, berde urdina lasai samar, urdin iluna triste, urdin argia alai, purpura umore ezin hobea, gorria maiteminduta.
Beti beltza zegoenez zakarrontzira botatzen du.
Zer gertatuko da? Norbaitek hartuko al du? Berak berriro hartuko al du?
Animatu eta irakurri!

Uxue Ugarte,
ERENTZUN IKASTOLA

JUDY MOODY ETORKIZUN-IGARLE





 IDAZLEA: Magan Mc Donald.
ILUSTRATZAILEA: Peter H. Reynolds.
ARGITALETXEA: Gero.
LABURPEN TENTAGARRIA:
Judy Moody etorkizun-igarle liburua aukeratu dut, dibertigarria delako, gustatu zaidalako...
Judyk umorearen eraztuna dauka. Badirudi eraztunak potereak dauzkala, eta zuk zer umore duzun asmatzen du.
Klasekoek ez diote sinesten eta Judyk, klasekoek sinestea nahi du.
Zuk zer uste duzu, potereak dauzka?
Funtzionatzen al du?
Zer gertatuko ote da?

JAKIN NAHI BADUZU, IRAKURRI!!!

NIK GOMENDATZEN DUT!!!

Olaia Quintana
ERENTZUN IKASTOLA

POTTOKO


Idazlea: Peño Añoga.
Ilustratzailea:Joakin Mitxelena.
Argitaletxea:Elkar.


LABURPENA:Pottokok asko jaten du, eta orduan problema asko sorten zaizkio, bat esango dizuet:
Pottoko herrira jaisten zenean, bere lagunak berarekin sartzen ziren, oso potoloa zelako...
Orduan Pottoko hasi zen pentsatzen eta idia bat eduki zuen...

LIBURUA IRAKURRIZ GERO JAKINGO DUZUE!

Ander
ERENTZUN IKASTOLA

NUR ETA KOBAZULO LILULAGARRIA

IDAZLEA: Toti Martinez de Lezea.
ILUSTRATZAILEA: Juan Luis Landa.
ARGITALETXEA: Erein

LABURPEN TENTAGARRIA:
Nur Orbaiazetara joango da, berari kaka bat dirudi zaio herria, jende gutxi dagoelako.
Orduan, ailegatzen direnean bi neska daude Maddi eta Iraia, eta ia aurkeztu gabe hartzen dute eskutik eta Irati basora abiatzen dira.
Esaten diote zuhaitz erraldoia bat dagoela eta konturatzeko biak (Maddi eta Iraia) badaude igota zuhaitzean.
Ondoren zulotxo batean sartzen dira eta 5 minutu eta gero iratxi bat agertzen da... ¡Pertsona bat bezalakoa!
Zer gertatuko da? 
Gaiztoa izango da iratxo erraldoi hori?


ERENTZUN IKASTOLA

MARIXA POETISA


IDAZLEA: Txabi Arnal Gil
ILUSTRATZAILEA: Aurora Solano eta José Herrero
ARGITALETXEA: Ibaizabal

LABURPEN TENTAGARRIA:
Nik Marixa Poetisaren liburua aukeratu dut gustuko dudalako, niri gustatu zait liburuarekin hasi nintzelako, eta harrapatu ninduen eta egon nintzen bukatu arte.
Marixa neskato bat da eta oso neskato jatorra. Marixa poltsa berezi bat du, eta poltsa berezi horretan  berak egindako poemak gordetzen ditu eta berarentzako oso poltsa berezia da.
Egun batean herrian lapurreta bat egon zen eta poliziak pentsatzen zuen Marixa izan zela eta...

-Harrapatuko al dute?
-Lortuko du egia zein den azaltzea?
Liburua irakurriz gero jakingo duzue!!!!

NIRE IRITZIA:
Nik gustoko izan dut, eta oso polita da, abenturak dituelako.

NUR ETA KOBAZULO LILURAGARRIA




IDAZLEA: Toti Martinez de Lezea
ILUSTRATZAILEA: Juna Luis Landa 
ARGITALETXEA: Erein

LABURPEN TENTAGARRIA:
Nurren gurasoak lagun batzuen etxera  bisitan joaten dira egun batzuk. Nurrek ez zuen joan nahi Larrabetzun lagunekin festa bat zuelako eta haserretuta zegoen. Baina azkenean bikain ari da pasatzen.
 -Beldurra pasatuko du zuhaitz barruan? Pozik egongo al da?
- Beste iratxoren bat ezagutuko du?

NIRE IRITZIA:
Niri liburu hau asko gustatu zait eta gustatuko lirateke zuhaitz baten barruan sartzea Nur, Iraia eta Maddi bezala.

Lucia Bernetxea
ERENTZUN IKASTOLA

HARRY POTTER ETA SORGIN - HARRIA



IZENBURUA: Harry Potter eta sorgin - harria
IDAZLEA: J.K. Rowling
ILUSTRATZAILEA: Dolores Avendaña 
ARGITALETXEA: Elkar

 IRUZKIN TENTAGARRIA:
Harry Potter haurra bat da, haurra normal bat, baina bat batean umezurtz geratu zen, guraso gabe. Hil zirenean, bere izeba - osaba eta  bere lehengusuarekin doa bizitzera. Bakarrik eta triste sentitzen da han, ez dute maite Harryri.
Egun batean, gauza zoragarri bat gertatzen da, gutun bat jasotzen du, Hogwarts eskolan onartu dute, eta oso pozik jartzen da. Eskola hori ez da eskola normal bat, magia ikasteko eskola da! 
Harryk magia ikasiko du? Pozik egongo da han?

NIRE IRITZIA:
2014. urtean irakurri dudan libururik hoberena da, gainera abenturazkoa da. Pelikula baino hobeto dago. Irakurri!

Leyre Mendaza.
ERENTZUN IKASTOLA

NUR ETA DENBORAREN LIBURUA




IDAZLEA: Toti Martínez de Lezea.
ILUSTRATZAILEA: Juan Luis  Landa.
ARGITALETXEA: Erein.
 
LABURPEN TENTAGARRIA:
Nurrek  oporrak ditu, baina denbora osoan euria ari du, bere lagunekin amamaren etxean gelditu da. Etortzen diren bitartean,  Nurrek  amamak duen liburu trokelatu bat hartzen du eta PLOF!!! Liburu barruan dago!
Zenbatgarren mendean agertuko da?
Zein abentura biziko ditu?
Liburu barruan geldituko da betirako?

Almike Vizan
ERENTZUN IKASTOLA

NI ETA NIRE METROA

Egilea: Amado Gomez
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Elkar


LABURPEN TENTAGARRIA:
Liburu honetan haur batek den-dena neurtzen du, bere aitaren metroarekin baita nahi ez dituzten gauzak hartu, dirua eskatu txiro baten ondoan, dortoka  bat erosi, etxeko teilatura igo, eta eskursio batera joango denean esaten diela lehen joan nahi zuela bere gurasoak ez ikusteko gezurra zela.

Gehiago jakin nahi? Liburua bikain dago! Irakurri!
 
Aitor
ERENTZUN IKASTOLA

2014-02-07

IPUINAK BOST

IDAZLEA: Idazle desberdinak
ILUSTRATZAILEA: Desberdinak
ARGITALETXEA: Elkar


LABURPEN TENTAGARRIA:
Liburu honek haurrek idatzitako hainbat ipuin ditu, hauetako bat laburtuko dizuet.
Egun batean basoan animali asko zeuden, ez zen ezer entzuten eta denak lotan zeuden. Gero oilarrak abestu zuen 10etan. Eta untxiak ezan zuen:
-10ak dira eta dena ilumpean dago.
Urte bat argirik gabe egon ziren.

Azkenean urte bat pasa eta argiarekin egon ziren era denok oso pozik egon ziren.

Zer gertatuko da?Jakin nahi baduzu irakurri.

Maialen Ballesteros
ERENTZUN IKASTOLA



2014-02-05

LATA BATEN GORABEHERAK

























IDAZLEA: Miren Agur Meabe
ILUSTRATZAILEA: Begoña lbarrola
ARGITALETXEA/ URTEA: Elkar

IRUZKIN TENTAGARRIA:
Ipuin honetan lata baten abenturak kontatzen dira. Lata gauza pila bat bihurtuko da: bere barruan salsa moduko bat botako dute, erosten dute eta berarekin jolastuko dute, dirua sartuko diote eta landareak eta margoak jarriko dizkiote... azkenean zer biHurtuko da?  Azkenean zer gertatuko da? Lata bat izaten jarraituko du?

NIRE IRITZIA
Liburu hau oso polita da tomate lata baten abenturak dituelako.Anima zaitezte irakurtzera!


Gorka Diaz Larrañaga
ARANGOITI IKASTOLA

MONDRAGO BANYAN ZUHAITZA
























IDAZLEA:Ana Galan
ILUSTRATZAILEA:Pablo Pino
ARGITALETXEA/URTEA: Aizkorri 2013


IRUZKIN TENTAGARRIA:
Istorio honetan Cale eta Mondrago hirugarren haziaren bila joan behar dira, baina, lehenago Mondrago erreskatatu beharko dute. Horretarako lehia egingo dute eta ondoren Aintzira Gorrira joan. Lortuko dute Mondrago erreskatatzea? Nork irabaziko du lehia?Aintzira Gorrian dagoen hazia lortuko dute?

NIRE IRITZIA:
Niri asko gustatu zait oso emozionantea delako. Liburuaren erdian zaudenean ezin diozu irakurtzeari utzi. Abentura gustatzen zaienei gomendatzen diet. Animatu irakurtzera!

Antxon Serrano Larumbe
ARANGOITI IKASTOLA

ARTURO ETA KLEMENTINA
























IDAZLEA: Adela Turin
ILUSTRATZAILEA: Nella Bosnia
ARGITALETXEA/URTEA: Pamiela eta Kalandraka 2013



IRUZKIN TENTAGARRIA:
Arturo eta Klementina ezkondu diren bi dortoka dira.Oso maiteminduta daude baina Klementinak amets asko dauzka. Arturok ez dio uzten amets hoiek betetzen.Arturok, poliki poliki, gauza asko oparitzen dizkio baina Klementinak ezin du hori onartu .Zer egingo du? Bere ametsak lortuko du? Arturorekin jarraituko du?


NIRE IRITZIA:
Liburu hau oso polita da Klementinaren ametsak oso bereziak direlako.Irakurri istorio hau, aupa!!!

Leire Lostado Domeño
ARANGOITI IKASTOLA

MUXURIK NAHI?























IDAZLEA: Castillo Suarez
ILUSTRATZAILEA: Eider Eibar
ARGITALETXEA/URTEA: Alboka Mezulari 2011


IRUZKIN TENTAGARRIA:
Karine liburu honetako neska protagonista da.Muxuak eta besarkadak ematea gustatzen zaio.Bere anaia txikiak ez daki hitz egiten, baina badaki ez zaizkiola muxuak eta besarkadak gustatzen.
Zer gertatuko da?
Karinek muxuak emango dizkio bere anaiari?


NIRE IRITZIA:
Niretzat liburua oso ongi dago eta oso polita da. Irakurri ipuina!!!

Dani Goñi Otero
ARANGOITI IKASTOLA

OLENTZERO LARRI
























IDAZLEA: Iñaki Zubeldia
ILUSTRATZAILEA: Jon Zabaleta
ARGITALETXEA /URTEA: Alboka Mezulari 2005

IRUZKIN TENTAGARRIA:
Protagonista Olentzero da. Olentzero, gabon guztietan bezala, opariak banatzera doa. Errepidean  dabilela, bapatean, auto batek Olentzero harrapatuko du eta Olentzero asko haserretzen da. Bere astoak ezin du ibili.Orduan, emakume batek bere traktorea utziko dio.Olentzerok opari guztiak banatuko al ditu?
Iritsiko al da etxe guztietara?

NIRE IRITZIA:
Istorioa oso polita da, niri asko gustatu zait baina izenburua ez zait gehiegi gustatu.Animatu eta irrakurri ipuina!!

Lucia Orradre Fernandez
ARANGOITI IKASTOLA