2009-04-24

NUR ETA IRLANDAR GNOMOA

Idazlea:Toti Martinez de Lezea.

Ilustratzailea:Juan Luis Landa.

Argitaletxea:Erein. 2008.

Iruzkin tentagarria:Nur nexkatxo bat da, egun batean bere amonak deitzen dio eta esaten dio bere zaborretan irlandar gnomo bat dagoela.Gnomoak 115 urte ditu.Gnomoa kontuz joan behar da amonaren etxetik xaguentzako tranpak daudelako eta gnomoak, Irlandan daukan  etxera joan nahi du. Zer gertatuko da? Lortuko al du?

Nire iritzia:Oso dibertigarria eta polita da.Gainera letra handia eta marrazki asko ditu.Niri asko gustatu zait.Gomendatzen dut.                              

                                                                                                                                      Nekane Ariz

AITONA PARAPENTEAN

blog-09-010.jpgIdazlea: Joxantonio Ormazabal.
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena.
Argitaletxea: Elkar . 2007.

Iruzkin tentagarria: Aitonak parapente bat zeukan eta ez zen botatzera ausartzen. Orduan, egun batean, hartu eta animatu zen... Erori zen edo ez? Bizirik bukatuko du?

Nire iritzia: Asko gustatu zait dibertigarria delako. Guztiei gomendatzen dizuet  aitonak oso barregarriak direlako.
CELIA SANZ.

ILARGI-ADARRA

Idazlea: Txabi Arnal.

Ilustratzailea: Susanna Widmann.

Argitaletxea: Kalandraka.

Iruzkin tentagarria: 7 abereek beren gorputza aldatu nahi dute.  Abere bakoitza ortzadarraren kolore batean sartuko da. Baina gero konturatzen dira lehen bezalakoak izan behar dutela... Lehen bezalakoak bihurtuko dira? Bai? Ez? Auskalo! Jakin nahi baduzue... liburua irakurri.

Nire iritzia: Animaliek bere gorputza aldatu nahi dutelako gustatu zait. Iblog-09-012.jpgrakurtzeko ere oso erraza da.

Mikel Uriz

DORRETXE ZAHARREKO MISTERIOA


blog-09-013.jpgIdazlea: Fernando Morillo.


Ilustratzailea: Ima Mendiola.

Argitaletxea: Ibaizabal. 2002

Iruzkin tentagarria: Liburu honetan gauza asko daude: abandonaturiko dorretxe zahar eta misteriotsu bat, burutik joandako marinel zahar eta kondairazale bat, San Joan suaren magia, mamu-uluak...

Guzti hauek izango al dute harremanik elkarren artean?
Andonik eta bere lagunek ikaragarrizko abentura izango dute. San Joan su handiena prestatu nahi dute...

Zergatik ez joan dorretxera eta hango altzariak hartu?

Nire iritzia: niri asko gustatu zait, misteriozkoa da eta beldurra eta tentsioa duten ipuinek asko erakartzen naute. Denak lotura berezi bat du eta engantxatzen zara. Erraza da ulertzeko eta hizki aproposa du.

IDOIA ELETA