2011-05-05

NUR ETA MAGIA KANPAMENTUA



Animatu liburu hau irakurtzen, abenturazko liburuak gustoko badituzu hau da zure liburua. Irakurri!
Lorea García - Erentzun Ikastola 6. maila

2011-04-18

CODE LYOKO 2:IZENIK GABEKO HIRIA / HARRY POTTER ETA SEKRETUEN GANBERA



CODE LYOKO 2: IZENIK GABEKO HIRIA

Egilea: Jeremy de Belpois
Argitaletxea: Mensajero
Misterioa nahi?

HARRY POTTER ETA SEKRETUEN GANBERA

Egilea: Joanne K. de Rowling
Argitaletxea: Elkarlanean
Abentura eta fantasian murgiltzeko prest?

Asier eta Ametza

BAT PAT HILERRIKO ALTXORRA



Egilea: Roberto Pavanello
Argitaletxea: Mensajero

Beldurgarria zentzu guztietan...

BIDAIA ZOROA SAGUTXISTANERA / RITAK NOBIOA DU



BIDAIA ZOROA SAGUTXISTANERA

Egilea: Geronimo Stilton
Argitaletxea: Destino

RITAK NOBIOA DU

Egilea: Mikel Valverde
Argitaletxea: Elkar

2011-04-13

BALANTX


Idazlea:Antton Kazabon
Ilustratzailea:Javier Erastarbe
Argitaletxea:ELKARLANEAN


Iruzkin tentagarria:
Historia honen protagonista bere tristura kentzeko ardoa erabiltzen duen 22 urteko gazte bat da..Beti balantzaka dabilenez Balantx deitzen diote. Egun batean, Balantxen laguna izan nahi zuen mutiko bat hurbildu zitzaion,hasieran,Balantxek ezezkoa ematen zion baino mutila tenkorra zen eta hainbeste aldiz galdetzeagatik azkenean baietz esan zion.Hortik aurrera bizitza hobetu zuen.Zer gertatuko zaio Balantxi?Zerbait egingo du bere bizitzarekin?Balantzaka joateari utziko dio?

Nire iritzia:Oso polita da,baina niri hasieran Balantxek pena eman zidan.Arazo handia da tristura alkoholarekin izkutatzea baino liburu honetan ikusten denez lagunak izateak arazoetatik ateratzen laguntzen du.

Usua Lizarraga Garralda-Zangozako ikastola-LH5

2011-04-12

MANOLITO LAU BEGI

NUR

JARA BILDUMA

INARI, LAPONIAKO LORE

CHARLIE ETA TXOKOLATE-LANTEGIA

ZUHAITZ GAINEKO TXABOLA

NIRE AMAK EZ DAUKA ERREMEDIORIK

NUR ETA IRLANDAR GNOMOA




BAZTAN IKASTOLA
5.maila

Rita eta hilobi lapurrak



Liburu hau oso ondo dago,abenturaskoa da, eta irakurtzen baldinba duzu asko atsegingo zaizu, gainean egun batean irakurtzen da.

Iñigo Miruri - Erentzun Ikastola LH6

Rita robinson

Rita Robinon oso interesgarria da eta abentura azko duen liburua da.
Gomendatzen dizuet.



Aitor Fernandez de Barrena - Erentzun Ikastola LH6

2011-04-08

Rita nobioa du.



Ritak nobioa du niretzat liburu hoberena da.

Mikel Perez Ruiz - Erentzun Ikastola LH6

RITA ETA HILOBI - LAPURRAK



Hemen daukazue Rita eta hilobi lapurren poster bat ez dakizuenean zer irakurri liburu hau irakurtzeko.

Maddi Fernandez - Erentzun Ikastola LH6

Nire Arreba Aixa



Liburu hau oso ondo dago, irakurri.
Nerea Manso - Erentzun Ikastola LH6

NUR ETA HERENSUGEAREN TEMPLUA



Ea gustoko duzuen!
Nekane Jubera - Erentzun Ikastola LH6

NUR ETA MAGIAKO KANPAMENDUA



Hemen daukazue Nur eta magiako kanpamenduaren informazio gustia zuek dakizuena baino gehiago jakiteko.

Elena Bernetxea - Erentzun Ikastola LH6

Txerrikume Pirata



Txerrikume Pirata oso ondo dago, oso dibertigarria da eta abentura asko ditu. Niri liburu gustukoenak abenturazkoak dira. Espero dut zuri ere gustatzea, gomendatzen dizuet, irakurri.

Maider Ugarte - Erentzun Ikastola LH6

Ederra egin du Leok



Hemen daukazu aspertuta zaudenean irakurtzeko liburu bat. Disfruta ezazu liburu honekin!

Arantxa Marzo - Erentzun Ikastola LH6

Miss Txatarra

Niri liburu hau asko gustatu zait eta gustatuko litzaidake besteok ere bai irakurtzea. Gauza askotan konturatzen zara, zer egin behar den edo zer ez, zer den ona eta zer den txarra. Gomendatzen dizuet. Irakur ezazue oso polita da eta ikasten duzue.

Irati Ortigosa - Erentzun Ikastola LH6

DADAHWAT

Niri DADAHWAT liburua asko gustatu zait, ipar Amerikako indioen kondaira batzuk kontatzen dituelako, eta liburu ori buruzko poster bat egin dut.
Gustatzea espero dut.

Dani Hernandez - Erentzun Ikastola LH6

Nikolas Txikiaren Errekreoak



Liburu honekin barre asko egiten duzu, eta batez ere Nikolas eta bere lagunak sartzen diren arazoak irakurtzerakoan.

Iñaki Zabaleta - Erentzun Ikastola LH6

2011-04-06

BAT PAT HILERRIKO ALTXORRA

RITA TENISLARIA

HORI BAI IPURDIA!


Egun batean Punki eskolara doa eta amerikar neska polit batekin topo egiten du gelan. Hurrengo egunean, neska amerikarraren ondoan esertzen da eta amodiozko papertxoak bidaltzen dizkiote elkarri. Juliek, amerikarrak, soinketako gelatik mikrofonoa hartu eta Punkiri bere ondora joateko erraten dio. Orduan...

Irakurri eta jakingo duzue zer gertatzen den Julie eta Punkiren artean!!

BAZTAN IKASTOLA
5. maila

GRUNB GELB

Badago Grunb Gelb izeneko futbol talde bat, areto futboleko txapelketa irabazi nahi duena. Halako egun batean, bertze ekipo batzuetako partidua ikustera joaten dira eta azkenean, Grunb Gelb-eko jokalari batek bertze taldeko jokalari bati lurrera botatzen dio eta segituan korriketan joaten da.

Zer gertatuko ote da?

Lurrera botatze horrek zerikusirik izanen du areto futboleko txapelketarekin?





BAZTAN IKASTOLA
5. maila

GOAZEN



BAZTAN IKASTOLA
5. maila

PASKALIN KULERO ZIKIN



Idazlea eta ilustratzailea: Antton Dueso

BAZTAN IKASTOLA
5. maila

STILTON DUT IZENA. GERONIMO STILTON



Idazlea: Geronimo Stilton
Marrazkilaria: Larry Keis
Itzultzailea: Koldo Biguri

BAZTAN IKASTOLA
4. maila

KARLOS TXAKURRAREN EGIA



Idazlea: Sergio Gomez
Marrazkilaria: Agustin Comotto

IRAKURRI, GUSTATUKO ZAIZUE!!

Baztan Ikastola
4. maila

ONDO JOAN

ERENTZUN IKASTOLA
LH3

2011-04-05



ERENTZUN IKASTOLA
LH3


NIRE ARREBA AIXA

ERENTZUN IKASTOLA
LH3

EURI TTANTTA

ERENTZUN IKASTOLA
LH3

OMAR DENDARIA


ERENTZUN IKASTOLA
LH 3


KIKA SUPER SORGINA ALTXORRAREN BILA






















ERENTZUN IKASTOLA
LH3





KIKA SUPER SORGINA ETA ESPAZIOKO ABENTURAK

ERENTZUN IKASTOLA
LH 3

ATZERAKA NABIL ETA KIKA ETA PIRATAK

ERENTZUN IKASTOLA
LH3

NUR ETA OIHAN MISTERIOTSUA

ERENTZUN IKASTOLA
LH3

JONASEN IRATZARGAILUA






Egilea :Juan Kruz Igerabide
Argitaletxea: Aizkorri

Ipuin polita primeran pasatzeko aproposa

Izena: Camilo Astiz
Ikastetxea : Tantirumairu ikastola
Maila:5. Maila

2011-03-31

JARA BIKIAK ETA BIKOTEAK


Idazlea:Jasone Osoro
Ilustratzailea:Luis Astrain
Argitaletxea:Zubia, 2005

Iruzkin tentagarria:
Jarak Urko berarekin maitemintzea lortu zuen, baina Urkoren musu baten zai zegoen.
Jararen sentimenduak nahasirik zeuden...
Beranduago Nora eta bere anaia, Xabat, herrira bizitzera etorri ziren.
Jarak Xabat du gustoko eta Urko ez zaiola gustatzen pensatzen hasten da.
Zer geratatuko da azkenean?
Norekin geldituko da Jara, Urkorekin edo Xabatekin?


Nire iritzia:Jara norekin gelditzen den jakin nahi baduzue...irakurri, animo gustatuko zaizue eta!!!!!

Liber Etxeberria Abadiano

2011-03-30

Nur eta magiako kanpamentua


Idazlea:Toti Martinez de lezea
Ilustratzailea:Juan Luis Landa
Argitaletxea:Erein
Nur handia denean magialari bat izan nahi du. Orduan, magia kampamentu batera doa, egiazko magia egiten den udaleku batera.Udalekura doanean bi irakasle nahiko misteriotsuak ezagutzen ditu:Oliver eta Txagu Magu.Hauek Nurri eta bere lagunei magia erakusten diete.Baino irakasle hauek ez dira badute misterio punttu bat, gauean ikasleak ohera joaten direnean magia tranpak egiten dituzte.Gau batean, Nur eta bere lagun batek ...
Nire iritzia:Nur oso polita da eta oso dibertigarria.Nik oso gustora irakurri dut, oso erraza da ulertzea ez baititu hitz zailik, gainera, elkarrizketa asko daude.
Aurreko Nurren abenturak gustatu bazaizkizu, IRAKURRI, ez zara damutuko!
Ainhara Turrillas (Zangozako ikastola)lh5

2011-03-29

BAT PAT GAUERDIKO SORGINA



EGILEA:Roberto Pavanello
ITZULTZAILEA:Aitor Arana
ARGITALETXEA: Mensajero
Bat Pat Silver familiarekin bizi den xaguzar bat da..
Istorio honetan Amanita, sorgin gaiztoak, Rebbeca bahitu du,baino eskerrak Leo,Martin eta Bat Patek Rebbeca askatzeko ideia ero bat daukatela.Rebbeca eskuratzea lortuko dute?edo ez? Jakin nahi baduzue gurutzatu hatzak eta irakurri.


Iritzia:Liburu hau izugarria da,,jende askori gustatuko zaio. Gainera,marrazki oso politak agertzen dira.Nire ustez, liburu honi sari bat eman beharko liokete.Nik irakurri dudan liburutik hoberenetakoena izan da, sorginarekin ,Rebeccarekin ,Bat Pat-rekin...misterio asko daukalako.Leo txerria bihurtzen den zatia asko gustatu zait barregarria iruditu zaidalako.


MISTERIOA GUSTOKO DUZU? IRAKUR EZAZU
ASIER JIMENEZ ANAUT(ZANGOZA IKASTOLA)LH5

2011-03-24

HIRU BIDELAPURRAK


Idazlea: Tomi Ungerer
Ilustratzailea: Tomi Ungerer
Argitaletxea: Kalandraka,2007

Iruzkin tentagarria:
Baziren behin beltzez jantzitako hiru bidelapur. Zalgurdiak pasatzen zirenean piper hautsa jaurtitzen zieten behorrei muturrera, gero aizkoraz txikitxen zituzten gurpilak, eta pistolarekin bidairiei mehatxu egin eta puska guztiak kentzen zizkieten. Gau batean zalgurdi bati egin zioten alto, bakarrik zegoen Uxue izeneko umea eta eraman egin zuten. Beraien altxorra ikusten utzi zioten eta galdera bat egin zien orduan Uxuek:
-Zer egin behar duzue guzti honekin?
Zer uste duzue zuek? Beraientzat etxe handi bat erosiko dute edo ume guztientzako jauregi bat ein? Jakin nahi baduzue irakurri liburua!

Nire iritzia:
Album ilustratua eta istorio polita. Nik gomendatzen dizuet!

Mikel Uriz Eslaba

JUDY MOODY medikua da



ZANGOZAKO IKASTOLA LH5

2011-03-22

RITA POLOAN


ZANGOZAKO IKASTOLA LH5

ALEX, NIRE LAGUNA


Idazlea:Mikel Gurrutxaga
Ilustratzailea:Maite Gurrutxaga
Argitaletxea:Pamiela,2010.

Iruzkin tentagarria:Alex munstro bat da. Alexek lagun bat dauka,Ixabel izeneko neskato txiki bat da.
Ixabelek Alex ikusten du baina bere gurasoek ez dute ikusten, horregatik ez diote sinisten. Neskatoa triste dago.
Baina egunak pasa eta gurasoek hirira joatea erabakitzen dute..
Zer gertatzen den jakin nahi baduzue....irakurri.

Nire iritzia:Nik gomedatzen dizuet. album ilustratu zoragarria da.
Iratxe Ollo Jimenez

ASTERIX ETA OBELIXEN URTEBETETZEA


Idazlea: Goscinny eta Uderzo
Ilustratzailea: Goscinny
Argitaletxea:Salvat, 2009

Iruzkin tentagarria: Asterix eta Obelixen urtebetetzea da eta Abracurzix-ek festa bat egin du:museo bat dago, zinea ,liburuak, moda ...
eta nola ez! erromatarrak etorri dira bere bihurrikeriak egitera. Zer gertatuko da urtebetetze honetan?


Nire iritzia: irakurtzeko pixka bat zaila da.Ilustrazioak oso politak dira.Asterix eta Obelix gustuko badituzu,irakurri!

Gorka Indurain Gaston

TXANOGORRITXO


Idazlea:Graham Percy
Ilustratzailea:Graham Percy
Argitaletxea:Peralt Montagut,2009.




Iruzkin tentagarria: Txanogorritxok bere amonaren etxera joan behar du pasteltxo batzuk eramatera baino.. otsoarekin topatzen da.Otsoak esaten dio:
-Zu joan hortik!
Otsoa berehala ailegatzen da amonarn etxera eta ÑAM! Amona jaten du!
Txanogorritxo ere jango al du? Norbaitek salbatuko du?


Nire iritzia:oso erreza irakurtzeko,baina baita oso aspergarria ere.Txikiendako egokia izan daiteke baina bestela... ez irakurri!

Iñaki Garcia Barberena Ramirez.

MUNDUKO LASTERKETARIK EROENA


Idazlea:Geronimo Stilton.
Ilustratzailea:Geronimo Stilton.
Argitaletxea: Destino, 2006.

Iruzkin tentagarria: Geronimo arratoiak zuziri patin batzuk jarri ditu oinetan eta eroen lasterketa batera doa...ZE BELDURRA!... Mendira ailegatuko da patinekin,errepidera ere bai baina bizirik aterako da? Zaurituko da? Patinak apurtuko dira? Zer gertatuko da? Aurkitu ezazu!

Nire iritzia: Asko gustatu zait,gauza asko gertatzen dira eta gauza farregarriak gainera!Irakurri, Tranpita, Geronimo, Bengamin eta beste pertsonai askorekin ondo pasatuko duzue eta!

Joseba Serrano Larumbe.

HARRRY POTTER ETA SORGIN HARRIA


Idazlea:J.K.Rowling.
Ilustratzailea:Dolores Avendaño.
Argitaletxea:Elkar,2000.

Iruzkin tentagarria:
Harry Potter umezurtz geratu da eta bere osaba-izeba eta bere lehengusu kaikuarekin geratu da.Egun batean Harryk gutun bat jasoko du Hogwarts magia eskolatik...
egun hortan bertan maletak egin eta... Zer gertatuko da Harryren abentura berri honetan?

Nire iritzia:
Niri asko gustatu zait magia asko dagoelako eta istoria polita delako. Harry Potter-en abenturak gustuko badituzue honekin ere gozatuko duzue.

Maitane Eleta Ibañez

MIKROIPUINAK 2008-2009



Idazleak:Lehiaketako irabazleak
Argazkiak:Adolfo Lakuntza
Argitaletxea:Pamiela,2010

Iruzkin tentagarria:
Bazen behin Juantxiki deitutako mutil tuntun bat.Egun batean Juantxikik inurri bat
sartu zuen sudurretik eta kilimak egiten zizkion, orduan...arkatz zorrotz bat sartu zuen sudurratik inurria ateratzeko, baina arkatzaren punta zorrotza apurtu zen eta hor geratu ziren arkatzaren punta eta inurria.
Zer uste duzue? Lortuko al du Juantxikik inurria eta punta ateratzea?
Hauxe da liburuxka honetan aurkituko dituzun mikroipuinetako bat, baina badira beste asko!

Nire iritzia:
Oso dibertigarriak dira ipuin hauek! Motz-motzak! Anima zaitezte eta irakurri!

Sauko Barcelo Urtasun

2011-03-21

GIZAJO BATEN EGUNKARIA


Idazlea:Jeff Kinney
Ilustratzailea:Jeff Kinney
Asgitaletxea:Alberdania,2007

Iruzkin tentagarria:
Greg Heffley izeneko mutil bat institutoan berria da eta bera baina handiagoa den
beste mutil bat barrezka eta joka ari zaio.Zer uste duzue? Lagunak izango dira edo ez? Joka jarraituko ote dute?

Nire iritzia:
Zer gertatzen den jakin nahi baduzue...irakurri. Oso erraza eta polita da.

Xabier Cemborain Allo

ONGI ETORRI HARKAITZ ZEKENERA


Idazlea:Geronimo Stilton.
Ilustratzailea:Larry Keys.
Argitaletxea:Destino,2009.

Iruzkin tentagarria:Osaba Zuhurtziok bere familia osoa gonbidatu zuen ezkontza batera, gaztelu batera, Estoldane eta Zekenrike ezkondu behar zirelako. Ur kirasdunez inguraturik zegoen gaztelua. Baina, ze toki zen hura...? Irakurtzen ba duzu non dagoen jakingo duzu eta gauza gehiago aurkituko dituzu ere.

Nire iritzia: Erreza da irakurtzeko eta gainera marrazki asko daude, nik irakurriko nuke.

Julen Abaurrea Beorlegi

NIRE BIZILAGUNA SORGINA OTE DA?


Idazlea:Carmen Gil.
Ilustratzailea:Escletxa.
Argitaletxea: Erein,2009.

Iruzkin tentagarria:
Paula eta Migel basoko etxera joan behar dira oporrak pasatzera gurasoekin.
Paulak etxe berezi bat aurkitzen du basoan...beldurgarria...eta korrikaldi batean beraien etxera itzultzen da. Gero, berriro, etxe horretara joango da zer dagoen ikustera... eta bertan dagoen amona beldurgarriak berari begira dagoela ikustean...ihes egingo al du? Sorgina ote da? Zer gertatuko da opor hauetan?

Nire Iritzia:
Irakurtzeko oso erraza da, marrazki asko ditu eta 60 orrialde besterik ez!

Odei Cucuiat Martinez

NOSTRASAGUSEN ESKUIZKRIBU MISTERIOTSUA


Idazlea: Geronimo Stilton.
Ilustratzailea: Larry Keys.
Argitaletxea: Destino, 2009.

Iruzkin tentagarria:
Nostrasagusek iragarri zuen dena, baita munduaren bukaerako eguna ere!Geronimok eskuizkribua argitaratu nahi zuen baina Saguraingoko liburu azoka egiten zen bitartean, zerbait sinestezina gertatu zen. Zer gertatu ote zen? Eskuizkribua argitaratu al zuen azkenean?

Nire iritzia:
Oso dibertigarria da, oso misteriotsuak diren gauza asko gertatzen direlako. Oso erraza da irakurtzeko eta ilustrazioak oso politak eta handiak dira. Gainera hitzak, batzuetan forma arraroekin daude idatzita.

Eñaut Armendariz Huerta

TXANOGORRITXU ETA OTSO BELTZU


Idazlea:Kukuxumusu
Ilustratzailea:Kukuxumusu
Argitaletxea:Ttarttalo, 2005

Iruzkin tentagarria:
Basoko otso guztiak ez dira berdinak...hau besteak baino hobeagoa da.Txanogorritxuk triste ikusten du otsoa...
Zer gertatuko zaio¿?¿?¿ Hau ez da ezagutzen duzun Txanogorritxoren istorioa!!

Nire iritzia:
Ondo dago, marrazki onak ditu eta irakurtzeko erraza da.
IRAKURRI!!!

Xanti Gardeazabal Iribarren

AZKEN GURASOAK


Idazlea: Aitor Arana.
Ilustratzailea:Jokin Mitxelena.
Argitaletxea: SM, 2003.


Iruzkin tentagarria:

Izarretako hautsa izeneko hodei handi batek unibertsoa harrapatu du, eta gizaki gogorrenak iraungo dute bakarrik, hodeiak sortzen duen hotzarengatik.
Asisko eta Mirari bikote bat dira, eta Mirari haurdun dago. Janari gabe geratu da mundua, eta jende gehiena haragijale bihurtzen ari da... Planetatik joateko hegazkin moduko gauza bat dago baina ez dute aurkitzen...
Zer gertatuko da? Umea jaioko al da?

Nire Iritzia:

Liburua polita da, marrazkirik ez du,azalan besterik ez, baina abenturaz beteta dago!


Xabier Bidondo Aranguren

MUNDUKO LASTERKETA EROENA


Idazlea:Geronimo Stilton
Ilustratzailea:Larry Keys
Argitaletxea:Destino,2010

Iruzkin tentagarria: Pinkyk Geronimo engainatu du suziri patinak jartzeko eta munduko lasterketarik eroenera joan da. Hainbat etapa daude, Geronimori ez zaio etapa bat gustatzen. Berak pentsatzen du leher eginda bukatuko duela, baina, egia izango ote da hori?

Nire iritzia: Abentura dibertigarria egin dute.Marrazki asko ditu eta irakurtzeko erraza da; ondo pasatuko duzue!!

Jon Garces Huerta

NUR ETA MAGIA KANPAMENDUA


ZANGOZAKO IKASTOLA LH5

2011-03-04

ARGI SUPERDETEKTIBEA



Idazlea: Paul Van Loon.
Ilustratzailea:Fatima Garcia.
Argitaletxea:Bruño,2009.

Iruzkin tentagarria: Argi Etxaluze neska bat da,superdetektibea da. Egun batean Argi logelan zegoen eta bat-batean bere lagun mina Lorea sartu zen kezkatuta. Loreak esan zion bere dordoka galdu zuela, Beni izenekoa. Biak Lorearen etxera joan ziren dordoka bilatzera. Zer gertatuko da? Aurkituko dute?

Nire iritzia: Asko gustatu zait, pistak aurkitu behar dituzte dodordoka aurkitzeko. Marrazki asko ditu eta letra handia dauka. Gomendatzen dut.

Izaskun Burguete Pardo

HILERRIKO ALTXORRA


Idazlea: Roberto Pavanello
Ilustratzailea: Blasco Pisapia eta Pamela Brughera.
Argitaletxea: Gero,2009.

Iruzkin Tentagarria: Gau ilun batean, Bat Patek, hilerrian, txanoa zuen mutiko bat ikusi zuen, oso susmagarria zen... eta pentsatu zuen: Bi aukera ditut, ziztu bizian alde egin edo arriskuari heldu...
Badakizue zein aukeratu zuen?

Nire iritzia: Bat Pat bilduma asko gustatzen zait eta baita liburu hau ere. Marrazki politak ditu eta oso erreza da ulertzeko. Anima zaitezte, gustatuko zaizuela eta!

Kattalin Labairu Cormenzana

2011-03-03

NUR ETA OIHAN MISTERIOTSUA


Idazlea: Toti Martinez de Lezea.
Ilustratzailea: Juan Luis Landa.
Argitaletxea: Erein, 2009.

Iruzkin tentagarria:
Nur eta bere lagunak gau bat pasatzera joan ziren ohianera. Motxilak prestatu, kargatu eta kanpin denda montatu! Zakuak ere sartu zituzten lo egiteko.Baina kanpamendu honetan...
Nire iritzia:Oso ondo dago irakurtzeko, oso erraza, gainera gauzak bilatu behar dituzu luparekin.Dibertituko zarete!

Amaia Gogorcena Burguete

BIDAI ZOROA SAGUTXISTANERA


Idazlea: Geronimo Stilton.
Ilustratzailea: Larry Keys.
Argitaletxea: Destino, 2010.

Iruzkin tentagarria: Geronimo Stilton oporretara joaten da karabana batekin.Termometroak 50ºc 0 azpitik markatzen ditu! Geronimok eta bere familia osoak bakarrik prakak eta jertseak dituzte. Ze hotza! Hau bai bidai zoroa! Zer gertatuko da?

Nire iritzia:Oso motza eta dibertigarria da. Marrazki asko dauzka, nik mundu guztiari gomendatzen diot.

Alex Perez Beorlegui.