2014-03-06

Nire aita ikustezina da

EGILEA: Julen Gabiria Lara
ILUSTRATZAILEA: Patxi Gallego Palacios  
BILDUMA: XAGUZAR



ZANGOZAKO IKASTOLA MARIBEL REBOLE

LABARREKO ITSASARGIA

EGILEA:OIHANE FERNANDEZ 
BILDUMA: XAGUZAR
Ania bere osabarekin denboraldi bat pasatzera joaten da.Bere osaba oso isila da eta herri bateko itsasargian bizi da.Aniak giltzaz itxita dagoen kutxa bat aurkitzen du.Gauean ezin zuenez lorik egin, makina gelara igotzen da eta koordenatu batzuk aurkitzen ditu paretan.Liburutegiko mapa baten ikerketak egin eta uharte bat aurkitzen du.Uhartearen koordenatuak jakin ondoren,logelara bueltatutakoan, zulo batean giltza aurkitzen du eta giltzarekin bere logelako kutxa irekitzen du.Zer egongo da kutxan?Zein sekretu gorde du bere osabak?


ZANGOZAKO IKASTOLA
MAIALEN ISO

2014-02-20

NUR ETA HERENSUGEAREN TENPLUA

 



















IDAZLEA:Toti Martinez de Lezea.
ILUSTRATZAILEA:Juan Luis Landa.
ARGITALETXEA: Erein.
ARGITALPEN DATA:2009

IRUZKIN TENTAGARRIA:
Nur eta bere gurasoak Txinara joan dira bizitzera .
Lagun baten urtebetetzea da, Guo-Guo, eta txinatar tenplu baten ondoan
dagoen parke batera joan dira. Bapatean Guo-Guo desagertu da.Orduan
Nur eta Jun Yu bere bila joan dira eta Txinatar tenplu batean aurkitu dira.
Atez-ate joan behar dira atera al izateko... Zer geratuko da? Ate guztiak irekiko dituzte? Guo-Guo agertuko da?

NIRE IRITZIA:
Asko gustatu zait liburu hau. Ilustrazioak oso politak dira eta istorioa oso interesgarria.Baina batzuetan aspergarria iruditzen zait elkarrizketa asko dituelako.

Irule Millan Castillon
ARANGOITI IKASTOLA

2014-02-13

KATANDERE ZAPIKATUAREN GAZTELUA
























IDAZLEA: Geronimo Stilton
ILUSTRATZAILEA: Geronimo Stilton
ARGITALETXEA: Destino
ARGITALOEN DATA: 2012

IRUZKIN TENTAGARRIA:
Baso ilunaren erdiko gaztelu galdu batean, gazteluaren sekretua aurkituko dut. Gazteluaren barnean katuen momia, sorgina, saguzarra eta banpiroak daude. Zein izango da sekretua? Zer egongo da sekretuaren atzean? Gure pertsonaiak hiko dira?

NIRE IRITZIA:

Nire iritziz abenturazko ipuina da hau baina bere umore puntutxoa du. Mundu guztiari gomendatzen diot ( 0-99).Laburbiduz:ZORAGARRIA ! ! ! !

Aimar Bidondo Aranguren

ARANGOITI IKASTOLA



ATZERAKA NABIL





















IDAZLEA: Lutxo Egia
ILUZTRATZAILEA: Eider Eibar
ARGITALETXEA: Elkar
ARGITALPEN DATA: 2010


IRUZKIN TENTAGARRIA:
Ipuin honen protagonista mutiko bat da eta atzeraka ibiltzea erabaki du.Geroago bere aitak esaten dio:
-Ez duzu zapalduko kakarik ez? Eta ez duzu galduko kartarik ez?
Zer gertatuko ote da ? Eta zer erantzungo dio mutikoak aitari?

NIRE IRITZIA:
Nire iritzia da liburu hau dibertigarria eta polita dela. Eider Eibarrek ilustratu du eta nik ilustratzaile hori oso gustuko dut. Irakurtzera animatzen zaituztet, orain zuek irakurri!!!

Miren Puy Bildarraz Perez
ARANGOITI IKASTOLA

ALI BABA ETA BERROGEI LAPURRAK




















IDAZLEA: Merche Escardo eta Lluis Ganduse
ITZULTZAILEA: Joxan Ormazabal
ILUSTRATZAILEA: Sese
ARGITALETXEA: Elkar
ARGITALPEN DATA: 1997

IRUZKIN TENTAGARRIA:
Egun batean 40 lapur kobazulo batean sartu ziren.Ali Babak 40 lapurrak ikusi zituen kobazuloan sartzen.Kobazuloaren barruan Ali Babak pertsona bati burua mozten ziotela ikusi zuen, odola hartzeko.Zertarako hartuko dute odola?Zer egingo du Ali BabaK lapurrekin? Moztuko al dituzte pertsonen buru gehiago?


NIRE IRITZIA:
Oso bildurgarria ea harrigarria da ipuina nire ustez.

Eneko Abaurrea Beorlegi
ARANGOITI IKASTOLA

2014-02-10

MIREN GARBIÑE ETA SORGIN BATEN KOMERIAK




IDAZLEA: Pako Aristi.
ILUSTRATZAILEA:Jesus Lucas.
ARGITALETXEA:Elkarlanean

LABURPEN TENTABARRIA:
Hasieran Miren eta Garbiñe igelak ziren, baina sorgin bat hartu zituen eta misioi bat eskatu zion, mutiko bati negarra kentzea. Baina ez da erreza, Aitzol, beti negarrez dago eta ezin da berarekin egon. Jarraitzen du Miren eta Garbiñe joaten direla ganbarara jokoak artzera.

GALDERA TENTAGARRIA:
Miren eta Garbiñek lortuko dute Aitzolli negarra kentzea eta irribarrea jartzea?
Aitzolek jakingo al du irribarrea jartzea urteak eta urteak negar ibili eta gero?

Sergio 
ERENTZUN IKASTOLA


NUR ETA ALFONBRA HEGALARIA

IDAZLEA: Toti Martínez de Lezea
ILUSTRATZAILEA: Juan Luis Landa
ARGITALETXEA: Erein

LABURPEN TENTAGARRIA:
Nire historia honela hasten da:
Nur Arabiako familia ikustera joaten da. Hor bere lehengusinak ezagutzen ditu, eta zokora joaten dira. Zokoan alfonbra denda batean geratzen dira. Hor gizon batek historiak kontatzen die.
Ze historio izango da? Zer pasatuko da? Galderen erantzuna jakiteko liburua irakurri behar duzue.

Uxue Duque
ERENTZUN IKASTOLA

NIRI EZ ZAIT FUTBOLA GUSTATZEN, ETA ZER?


IDAZLEA: Andoni Egaña
ILUSTRATZAILEA: Mikel Valverde
ARGITALETXEA: Elkar

LABURPEN TENTAGARRIA:
Ipuin honetan mutil bat dago ez zaionari futbola gustatzen. Bere amak esaten du jaio aurretik bere sabelean
ostikada asko ematen zituela. Bere aitak lagunei esaten zion bere semea futbolaria izango zela. Bere aitari ez zaio gustatzen berari ez gustatzea futbola. Baina bere semeak beste plan batzuk nahiago ditu...

Ze plan izango ditu? Jakin itzazue irakurtzen!

Leire Paños
ERENTZUN IKASTOLA

POTTOKO TRIPONTZIA

IDAZLEA: Pello Añorga
ILUSTRATZAILEA: Jokin Mitxelena
ARGITALETXEA: Elkar

LABURPEN TENTAGARRIA:
Hasieran Pottokorekin sartzen ziren, eta orduan pottoko bere "familarekin" hau da txerriekin lo egitera joaten zen gauero. Gau batean ideia bat izan zuen lagunak egiteko. Behiak herrira jaistera bururatu zitzaion. Goiz-goiz esnatu zen behiak prestatzeko, eta herrira jaisteko. Bheiak anyolatu prestatu eta gero,
bere amari lagunak egitera zioala esan zion, baina ez zion esan behiekin joango zela. Herrira joatean behi bat hies egin zuen, baina ez zuen denbora harrapatzeko.
Zer gertatuko da?
Lagunak egingo ditu?
Zer gertatuko da behiekin?

Ane Aizkorbe
ERENTZUN IKASTOLA

MUNDUKO IBAIEN POEMAK


IDAZLEA: Juan Kruz Igarabide
ILUSTRATZAILEA: Lorea Martinez Oronoz
ARGITALETXEA: Elkar

LABURPEN TENTAGARRIA:

Liburu honetan Asiako, Amerikako eta Europako poema batzuk daude. Hasieran jartzen du Asia eta non dagoen kokatuta mapan. Poemak dira ibaietakoak eta nahi hainbeste daude. Ez daude denak baina daude asko.
Animatu hartzen.

Aitor Jubera
Erentzun Ikastola

NUR ETA MAGIA-KAMPAMENDUA



IDAZLEA: Toti Martinez de Lezea
ILUSTRATZAILEA: Toti Martinez de Lezea
ARGITALETXEA: Erein

LABURPEN TENTAGARRIA:
Nur magia-kanpamendu batera joaten da. Eta magia-kanpamenduan4 lagun egiten ditu. Egunak pasa eta Nurrek pixa egitera doa eta Oliver eta Txagu Maguri hitzegiten ikusten dio...
Zertaz hitz egiten ari ziren?
Nurri zerbait gertatuko zaio?

Ada Bienzobas
ERENTZUN IKASTOLA

TEO LAGUN BATEN ETXEAN

IDAZLEA: Frauke
ILUSTATZAILEA: Betina
ARGITALEXEA: Ibaizabal

LABURRPEN  TENTAGARRIA:
Teo ume bat da, ile borobila du eta gorria. Bere lagunekin jolastea gustoko du. Ume zintzoa da  nahiz eta, batzuetan gaizki portatu. Eskolan adi egoten da baino ez beti, batzuetan zigorzen diote. Asko  gustatzen zaio bere lagunekin egotea. Egun batean, eskolatik irteten zela, Susana bere laguna, Teo eta Klara gonbidatu zituen asteburua bere etxean igarotzera. Izeba Erroxa eta Klara opari bat lotzen ari zirenean Susanaren aitak bere bila etorri zen leku batera eramateko .

Zer gertatuko da?  Nora joango da?

Izan zaitez ausarta eta irakurri!

David Barco Marín
ERENTZUN IKASTOLA

POTTOKOREN OTSOA



IDAZLEA: Juan Kruz Igerabide
ILUSTRATZAILEA: Jon Zabaleta
ARGITALETXEA: Elkar

LABURPEN TENTAGARRIA:
Pottoko atera zen jolastera harrapaketetara eta zen eta etxera haserre bueltatu zen. Orduan jolastu zuen etxean ordenagailura.

Zer gertatuko da? Oso barregarria da, benetan.

Urko Saenz de Vikuña

ERENTZUN IKASTOLA

NUR ETA ALFONBRA HEGALARIA



IDAZLEA: Toti Martinéz de Lezea
ILUSTRATZAILEA: Joan Luis Landa
ARGITALETXEA: Erein

LABURPEN TENTAGARRIA:
Nur bere aita a amarekin Damaskora joaten dira hango familia ezagutzera. Alfonbra zailtzaile bat ezagutzen dute eta bere lengusuei eta berari historia bat kontatzen die. Mapa bat aurkitzen dute eta...

Zeren mapa da? Zer lortuko dute? jakin ezazu ..., irakurri!!

Nerea Ruiz
ERENTZUN IKASTOLA

NUR ETA IRLANDAR GNOMOA



IDAZLEA: Toti Martínez De Lezea
ILUSTRATZAILEA: Juan Luis Landa
ARGITALETXEA: Elkar
LABURPEN TENTAGARRIA:
Nur bere aiton-amonen etxera joaten da bazkaltzera, zaborretara botatzen duenean janaria, zerbait mugitu egiten da eta Nur bere aitonari esaten dio eta bere aitona arratoi bat dela esten  du eta orduan bere aitona tranpa batzuk jarriko ditu.
Zer izango da zaborretako animalia? Zer esango dio bere aitonari? Zer gertatuko zaio?

Maider
ERENTZUN IKASTOLA

RITA ESTU ETA LARRI


IDAZLEA: Mikel Valverde Tejedor.
ILUSTRATZAILEA: Mikel Valverde Tejedor.
ARGITALETXEA: Elkar.

LABURPEN TENTAGARRIA: Ritaren aitak gustuko ez duten xurgagailua bueltatu behar dute, baina panpina esklusibo batekin zetorren Ritak ez du aurkitzen. Ama eta aitak konfiantza dute Ritarengan. Ahalegin asko egingo ditu panpina aurkitzeko eta Nikolaik Ritaren lagun berria lagunduko du.


GALDERAK: 
Zer gertatuko da?
Non egongo da panpina?


Maialen Bienzobas
ERENTZUN IKASTOLA

TXAKURRA DAUKAGU ETXEAN ETA ZER?


IDAZLEA: Fina Casalderrey
ILUSTRATZAILEA: Mikel Valverde
ARGITALETXEA: Elkar

LABURPEN TENTAGARRIA:
Egun batean Imak parkera joan zen ,eta txakurkume bat aurkitu zuen.Berekin zihoan semaforoan,orduan etxera eraman zuen,bere gurasoek ohiuka hasi ziren eta bere txakurra beldurtu zen.
Bere amak dutxatu bear zion eta naska ematen zion.Imaren aitaren zapatiletan pixa eta kaka egiten zen .Imak eta bere amak sendagilearengana eraman zuten txakurra,sendagileak arkakusoak zituela esan zien,sendagileak xaboi bat  eman zien arkakusoei kontra.Txakurra handitzen ari zenean amaren kotxean gelditu zen harrapatuta eta amak korrika joan zen hortik ateratzeko,bero handia egiten zuelako.

Imaren amak txakkurra etxean  izatea utziko al dio?
Imaren txakurra kotxetik bizirik aterako al da?
Irakurri eta jakingo duzu!

Martin Chasco
ERENTZUN IKASTOLA

NUR ETA KOBAZULO LILURAGARRIA



IDAZLEA: Toti Martínez de Lezea
ILUSTRATZAILEA: Juan Luis Landa
ARGITALETZEA: Erein

LABURPEN TENTAGARRIA:
Nur Orbaizara joaten da bere gurasoen lagunak ikustera, hor bi lagun egiten ditu Maddi eta Iraia.
Hirurek baso misteriotsu batera joaten dira eta barruan beste lagun bat ezagutzen du Nurrek, Koldo deitzen da, basoko Iratxo gidaria.
Basoan milaka espezie ezagutzen dute, Basajaun eta Basandere, Anxo begi bakarra duena, lamiak..
Etxerako bueltan kutxa bat aurkitzen dute.

ZER EGONGO DA KUTXAN?

ANIMATU IRAKURTZEN!!!

Maialen Crespo
ERENTZUN IKASTOLA

BOTILA BATEN ISTORIOA


Liburuaren informazioa:
IDAZLEA:  Tomas Elortza
ILUSTRATZAILEA: Luis Astrain
ARGITALETXEA: Elkar

Laburpen tentagarria:
Hasteko, botila bat gela batean zegoen. 
Egun batean haurrak mezu bat idatzi zuten eta botila barruan sartu zuten.
Jarraitzeko, itsasora bota zuten beste norbait aurkitzeko. Gero bukatzeko mundu osoa
zeharkatu zuen.

Zer abentura biziko du botilak itsasoan?
Zer pasatuko zaio?
Zenbat lagun ezagutuko ditu?

Anne Fulgencio
ERENTZUN IKASTOLA

MIREN GARBIÑE ETA SORGIN BATEN KOMERIAK

IDAZLEA: Pako Aristi
ILUSTRATZAILEA: Jesus Lucas
ARGITALETXEA: Elkar

LABURPEN TENTAGARRIA: 
Bazen behin familia bat apoa zirela: ama,aita, Miren semea eta Garbiñe semea eta oso zoriontsu  bizi ziren. Egun batean apoek nahi zuten pasa errepidearen beste aldera eta kotxe batek zapaldu zituen bere gurasoak eta Miren eta Garbiñek ezin zuten ezer egin. Hurrengo egunean sorgin batek sare batekin  harrapatu zituen Miren eta Garbiñe, eta bere etxera sarean eraman zituen.Pozioi batekin sorginak igelak sartu eta neskak bihurtu zituen eta Miren eta Garbiñe oso pozik jarri ziren.Baina sorginak eSan zion ez nahi ba zuten apoak bihurtu isildu behar zutela Aitzol izeneko mutiko negarti bat.


Lortuko ote dute?
Nola bukatuko da?
Sorgina zer egingo die?
Oraintze bertan liburua lortu eta enteratuko zara!

Izadi Irujo
ERENTZUN IKASTOLA

KIKA SUPER SORGINA ETE INDIARRAK


IDAZLEA: Iñaki Aristondo 

ILUSTRATZAILEA: Birgit Rieger

ARGITALETXEA: Knister


LABURPEN TENTAGARRIA:

Kika dago etxean, dator bere anaia mozorrotuta bakero bat bezala. Eta Kikak karta bat du eta esaten du"Kika etorri Indiara bakeroe mina egingo digute bestela" Joan zen eta bakeroak bere pistolarekin eta bota zuen bonba bat.
Lortuko du India salbatzeko? Bonbak India honartuko du?



Haizea Simón
ERENTZUN IKASTOLA

NUR ETA IRLANDAR GNOMOA




IDAZLEA: Toti Martínez de Lezea
ILUSTRATZAILEA: Juan Luis Landa
ARGITALETXEA: Erein


Badago Nur izeneko neskato bat, Larrabetzun bizi zena.
Egun batean bere amonaren etxean zegoen eta zakarrontzi kuboaren atzekaldean soinu bat entzun zuen. Begiratu zuen zer izango zen, gnomo bat!
Egun batean bere lagunekin geratu zen gnomoa erakusteko.
Joan ziren bere amonaren etxera eta zaratarik sartu gabe igo ziren gora. Goian zeudenean ez zegoen gnomoa eta hasi ziren bilatzen.
Nola geratuko ziren Nur-en lagunak gnomoa ikusterakoan edo joango ziren sinetsi gabe?

Joseba Garcia
ERENTZUN IKASTOLA

JUDY MOODY ETORKIZUN IGARLE

IDAZLEA: Magan Mc Donald.
ILUSTRATZAILEA: Peter H. Reynolds.
ARGITALETXEA: Gero.

LABURPENA:
Judy zerealak jaten ari da eraztun magiko bat lortzeko. Zereal pakete guztia jaten da eta eraztuna lortzen du.
Eraztunaren paperan hau jartzen du: Beltza umore txarrez, anbarra urduri samar, berdea inbidiaz, berde urdina lasai samar, urdin iluna triste, urdin argia alai, purpura umore ezin hobea, gorria maiteminduta.
Beti beltza zegoenez zakarrontzira botatzen du.
Zer gertatuko da? Norbaitek hartuko al du? Berak berriro hartuko al du?
Animatu eta irakurri!

Uxue Ugarte,
ERENTZUN IKASTOLA

JUDY MOODY ETORKIZUN-IGARLE





 IDAZLEA: Magan Mc Donald.
ILUSTRATZAILEA: Peter H. Reynolds.
ARGITALETXEA: Gero.
LABURPEN TENTAGARRIA:
Judy Moody etorkizun-igarle liburua aukeratu dut, dibertigarria delako, gustatu zaidalako...
Judyk umorearen eraztuna dauka. Badirudi eraztunak potereak dauzkala, eta zuk zer umore duzun asmatzen du.
Klasekoek ez diote sinesten eta Judyk, klasekoek sinestea nahi du.
Zuk zer uste duzu, potereak dauzka?
Funtzionatzen al du?
Zer gertatuko ote da?

JAKIN NAHI BADUZU, IRAKURRI!!!

NIK GOMENDATZEN DUT!!!

Olaia Quintana
ERENTZUN IKASTOLA

POTTOKO


Idazlea: Peño Añoga.
Ilustratzailea:Joakin Mitxelena.
Argitaletxea:Elkar.


LABURPENA:Pottokok asko jaten du, eta orduan problema asko sorten zaizkio, bat esango dizuet:
Pottoko herrira jaisten zenean, bere lagunak berarekin sartzen ziren, oso potoloa zelako...
Orduan Pottoko hasi zen pentsatzen eta idia bat eduki zuen...

LIBURUA IRAKURRIZ GERO JAKINGO DUZUE!

Ander
ERENTZUN IKASTOLA

NUR ETA KOBAZULO LILULAGARRIA

IDAZLEA: Toti Martinez de Lezea.
ILUSTRATZAILEA: Juan Luis Landa.
ARGITALETXEA: Erein

LABURPEN TENTAGARRIA:
Nur Orbaiazetara joango da, berari kaka bat dirudi zaio herria, jende gutxi dagoelako.
Orduan, ailegatzen direnean bi neska daude Maddi eta Iraia, eta ia aurkeztu gabe hartzen dute eskutik eta Irati basora abiatzen dira.
Esaten diote zuhaitz erraldoia bat dagoela eta konturatzeko biak (Maddi eta Iraia) badaude igota zuhaitzean.
Ondoren zulotxo batean sartzen dira eta 5 minutu eta gero iratxi bat agertzen da... ¡Pertsona bat bezalakoa!
Zer gertatuko da? 
Gaiztoa izango da iratxo erraldoi hori?


ERENTZUN IKASTOLA

MARIXA POETISA


IDAZLEA: Txabi Arnal Gil
ILUSTRATZAILEA: Aurora Solano eta José Herrero
ARGITALETXEA: Ibaizabal

LABURPEN TENTAGARRIA:
Nik Marixa Poetisaren liburua aukeratu dut gustuko dudalako, niri gustatu zait liburuarekin hasi nintzelako, eta harrapatu ninduen eta egon nintzen bukatu arte.
Marixa neskato bat da eta oso neskato jatorra. Marixa poltsa berezi bat du, eta poltsa berezi horretan  berak egindako poemak gordetzen ditu eta berarentzako oso poltsa berezia da.
Egun batean herrian lapurreta bat egon zen eta poliziak pentsatzen zuen Marixa izan zela eta...

-Harrapatuko al dute?
-Lortuko du egia zein den azaltzea?
Liburua irakurriz gero jakingo duzue!!!!

NIRE IRITZIA:
Nik gustoko izan dut, eta oso polita da, abenturak dituelako.

NUR ETA KOBAZULO LILURAGARRIA




IDAZLEA: Toti Martinez de Lezea
ILUSTRATZAILEA: Juna Luis Landa 
ARGITALETXEA: Erein

LABURPEN TENTAGARRIA:
Nurren gurasoak lagun batzuen etxera  bisitan joaten dira egun batzuk. Nurrek ez zuen joan nahi Larrabetzun lagunekin festa bat zuelako eta haserretuta zegoen. Baina azkenean bikain ari da pasatzen.
 -Beldurra pasatuko du zuhaitz barruan? Pozik egongo al da?
- Beste iratxoren bat ezagutuko du?

NIRE IRITZIA:
Niri liburu hau asko gustatu zait eta gustatuko lirateke zuhaitz baten barruan sartzea Nur, Iraia eta Maddi bezala.

Lucia Bernetxea
ERENTZUN IKASTOLA

HARRY POTTER ETA SORGIN - HARRIA



IZENBURUA: Harry Potter eta sorgin - harria
IDAZLEA: J.K. Rowling
ILUSTRATZAILEA: Dolores Avendaña 
ARGITALETXEA: Elkar

 IRUZKIN TENTAGARRIA:
Harry Potter haurra bat da, haurra normal bat, baina bat batean umezurtz geratu zen, guraso gabe. Hil zirenean, bere izeba - osaba eta  bere lehengusuarekin doa bizitzera. Bakarrik eta triste sentitzen da han, ez dute maite Harryri.
Egun batean, gauza zoragarri bat gertatzen da, gutun bat jasotzen du, Hogwarts eskolan onartu dute, eta oso pozik jartzen da. Eskola hori ez da eskola normal bat, magia ikasteko eskola da! 
Harryk magia ikasiko du? Pozik egongo da han?

NIRE IRITZIA:
2014. urtean irakurri dudan libururik hoberena da, gainera abenturazkoa da. Pelikula baino hobeto dago. Irakurri!

Leyre Mendaza.
ERENTZUN IKASTOLA

NUR ETA DENBORAREN LIBURUA




IDAZLEA: Toti Martínez de Lezea.
ILUSTRATZAILEA: Juan Luis  Landa.
ARGITALETXEA: Erein.
 
LABURPEN TENTAGARRIA:
Nurrek  oporrak ditu, baina denbora osoan euria ari du, bere lagunekin amamaren etxean gelditu da. Etortzen diren bitartean,  Nurrek  amamak duen liburu trokelatu bat hartzen du eta PLOF!!! Liburu barruan dago!
Zenbatgarren mendean agertuko da?
Zein abentura biziko ditu?
Liburu barruan geldituko da betirako?

Almike Vizan
ERENTZUN IKASTOLA

NI ETA NIRE METROA

Egilea: Amado Gomez
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Elkar


LABURPEN TENTAGARRIA:
Liburu honetan haur batek den-dena neurtzen du, bere aitaren metroarekin baita nahi ez dituzten gauzak hartu, dirua eskatu txiro baten ondoan, dortoka  bat erosi, etxeko teilatura igo, eta eskursio batera joango denean esaten diela lehen joan nahi zuela bere gurasoak ez ikusteko gezurra zela.

Gehiago jakin nahi? Liburua bikain dago! Irakurri!
 
Aitor
ERENTZUN IKASTOLA

2014-02-07

IPUINAK BOST

IDAZLEA: Idazle desberdinak
ILUSTRATZAILEA: Desberdinak
ARGITALETXEA: Elkar


LABURPEN TENTAGARRIA:
Liburu honek haurrek idatzitako hainbat ipuin ditu, hauetako bat laburtuko dizuet.
Egun batean basoan animali asko zeuden, ez zen ezer entzuten eta denak lotan zeuden. Gero oilarrak abestu zuen 10etan. Eta untxiak ezan zuen:
-10ak dira eta dena ilumpean dago.
Urte bat argirik gabe egon ziren.

Azkenean urte bat pasa eta argiarekin egon ziren era denok oso pozik egon ziren.

Zer gertatuko da?Jakin nahi baduzu irakurri.

Maialen Ballesteros
ERENTZUN IKASTOLA



2014-02-05

LATA BATEN GORABEHERAK

























IDAZLEA: Miren Agur Meabe
ILUSTRATZAILEA: Begoña lbarrola
ARGITALETXEA/ URTEA: Elkar

IRUZKIN TENTAGARRIA:
Ipuin honetan lata baten abenturak kontatzen dira. Lata gauza pila bat bihurtuko da: bere barruan salsa moduko bat botako dute, erosten dute eta berarekin jolastuko dute, dirua sartuko diote eta landareak eta margoak jarriko dizkiote... azkenean zer biHurtuko da?  Azkenean zer gertatuko da? Lata bat izaten jarraituko du?

NIRE IRITZIA
Liburu hau oso polita da tomate lata baten abenturak dituelako.Anima zaitezte irakurtzera!


Gorka Diaz Larrañaga
ARANGOITI IKASTOLA

MONDRAGO BANYAN ZUHAITZA
























IDAZLEA:Ana Galan
ILUSTRATZAILEA:Pablo Pino
ARGITALETXEA/URTEA: Aizkorri 2013


IRUZKIN TENTAGARRIA:
Istorio honetan Cale eta Mondrago hirugarren haziaren bila joan behar dira, baina, lehenago Mondrago erreskatatu beharko dute. Horretarako lehia egingo dute eta ondoren Aintzira Gorrira joan. Lortuko dute Mondrago erreskatatzea? Nork irabaziko du lehia?Aintzira Gorrian dagoen hazia lortuko dute?

NIRE IRITZIA:
Niri asko gustatu zait oso emozionantea delako. Liburuaren erdian zaudenean ezin diozu irakurtzeari utzi. Abentura gustatzen zaienei gomendatzen diet. Animatu irakurtzera!

Antxon Serrano Larumbe
ARANGOITI IKASTOLA

ARTURO ETA KLEMENTINA
























IDAZLEA: Adela Turin
ILUSTRATZAILEA: Nella Bosnia
ARGITALETXEA/URTEA: Pamiela eta Kalandraka 2013



IRUZKIN TENTAGARRIA:
Arturo eta Klementina ezkondu diren bi dortoka dira.Oso maiteminduta daude baina Klementinak amets asko dauzka. Arturok ez dio uzten amets hoiek betetzen.Arturok, poliki poliki, gauza asko oparitzen dizkio baina Klementinak ezin du hori onartu .Zer egingo du? Bere ametsak lortuko du? Arturorekin jarraituko du?


NIRE IRITZIA:
Liburu hau oso polita da Klementinaren ametsak oso bereziak direlako.Irakurri istorio hau, aupa!!!

Leire Lostado Domeño
ARANGOITI IKASTOLA

MUXURIK NAHI?























IDAZLEA: Castillo Suarez
ILUSTRATZAILEA: Eider Eibar
ARGITALETXEA/URTEA: Alboka Mezulari 2011


IRUZKIN TENTAGARRIA:
Karine liburu honetako neska protagonista da.Muxuak eta besarkadak ematea gustatzen zaio.Bere anaia txikiak ez daki hitz egiten, baina badaki ez zaizkiola muxuak eta besarkadak gustatzen.
Zer gertatuko da?
Karinek muxuak emango dizkio bere anaiari?


NIRE IRITZIA:
Niretzat liburua oso ongi dago eta oso polita da. Irakurri ipuina!!!

Dani Goñi Otero
ARANGOITI IKASTOLA

OLENTZERO LARRI
























IDAZLEA: Iñaki Zubeldia
ILUSTRATZAILEA: Jon Zabaleta
ARGITALETXEA /URTEA: Alboka Mezulari 2005

IRUZKIN TENTAGARRIA:
Protagonista Olentzero da. Olentzero, gabon guztietan bezala, opariak banatzera doa. Errepidean  dabilela, bapatean, auto batek Olentzero harrapatuko du eta Olentzero asko haserretzen da. Bere astoak ezin du ibili.Orduan, emakume batek bere traktorea utziko dio.Olentzerok opari guztiak banatuko al ditu?
Iritsiko al da etxe guztietara?

NIRE IRITZIA:
Istorioa oso polita da, niri asko gustatu zait baina izenburua ez zait gehiegi gustatu.Animatu eta irrakurri ipuina!!

Lucia Orradre Fernandez
ARANGOITI IKASTOLA

EDURNEZURI





















 

IDAZLEA:Wilhelm Grimm
ILUSTRATZAILEA: Benjamin Lacombe
ARGITALETXEA\URTEA: Ibaizabal 2010


IRUZKIN TENTAGARRIA:
Bazen behin Edurnezuri izeneko neska bat. Neska hau oso ederra zen eta horregatik sorgin bat oso haserretuta zegoen berarekin. Orduan sorgina Edurnezuri hiltzen saiatu zen baina berak ihes egin zuen.
Zazpi ipotxen etxera sartu zen....

 Zuen ustez zer gertatuko da? Sorginak Edurnezuri harrapatuko du edo ez?
NIRE IRITZIA:                                  
Niri gustatu zait istorioa. Marrazkiak asko-asko gustatu zaizkit!
Anima zaitezte eta irakurri!

Edurne Bargues Gómez
ARANGOITI IKASTOLA

MONDRAGO PROBA HANDIA





 




















IDAZLEA: Ana Galan
ITZULTZAILEA: Miren Artibel
ILUSTRATZAILEA: Pablo Pino
ARGITALETXEA: Aizkorri
ARGITALPEN DATA: 2012


IRUZKIN TENTAGARRIA:
Saramadon ohitura bat dago: 11 urte betetzerakoan ume bakoitzari dragoi bat oparitzen zaio eta hori gertatuko zaio gure lagunari, Caleri. Cale oso pozik dago bere urtebetetzea delako eta bere dragoiaren bila joango da. Irrikaz jasotzen du bere dragoia baina dragoia  ez da espero zuena: lodia da, haundia, traketsa, ezin du hegan egin hegalak oso txikiak dituelako eta ezin da bere gainera igo! Mondrago izena jarriko dio Calek dragoiari.
Dragoia erabat berea izateko proba bat egin behar du Calek. Lagunekin elkartu eta hauek proba egiten lagunduko diote. Pixka bat aurrerago alkatearen etxera ailegatzen dira lagunak, han Mondrago bi dragoi haundirekin jolasten hasiko da eta...gauzak okertzen hasiko dira.Murda agertzen da orduan, Saramadoko gaiztoena... eta momentu horretan Mondrago Riddel liburu hiztunarekin agertuko da...
Zer gertatuko da? Dragoi handiek Mondrago hiko dute? Liburu hiztunak lagunduko die?

NIRE IRITZIA:
Oso liburu ona da fantasiazkoa eta fikziozkoa delako.Denbora osoa intrigatuta zaude, ez dakizu zer gertatuko den...
Guztioi gomendatzen dizuet, oso polita da. 

Hegatz Rada Zabala
ARANGOITI IKASTOLA

SWINGING CHRISTMAS























IDAZLEA: Benjamin Lacombe.
ITZULTZAILEA: Joxe Antonio Sarasola
ILUSTRATZAILEA: Benjamin Lacombe
ARGITALETXEA: Ibaizabal
ARGITALPEN DATA: 2013

IRUZKIN TENTAGARRIA:
Egun batean Robin izeneko mutiko bat aitona baten etxera doa janaria eramatera baina, ailegatzen denean, aitonaren etxean poster batzuk ikusten ditu eta esaten dio:
-Nor da neska hori?
Aitonak erantzuten dio:
- Neska hori Sol da eta oso abeslari berezia zen, baina duela urte batzuk desagertu egin zen...
Orduan aitonak Solen istorioa kontatuko dio Robini.

Zer da Solekin gertatu zena?

NIRE IRITZIA:
Nire iritziz oso ilustrazio bereziak ditu eta istorioa oso polita iruditu zait baina, ulertzeko ez da erraza. Nire ustez liburua amodioaren ingurukoa da. 
Animatu irakurtzera, irudimen handiko liburua da eta oso ilustrazio bereziak ditu!!!

Ainhoa Sanz Domeño
ARANGOITI IKASTOLA

RAKEL BELDUR DA













IDAZLEA: Agustin Fernandez Paz
ILUSTRATZAILEA: Marina Seane
ARGITALETXEA: Erein 
ARGITALPEN DATA: 2004

IRUZKIN TENTAGARRIA:
Rakel ohean  dago eta ez du logurerik.Tina, bere aizpa, aspaldi dago lotan.Rakelek leihorantz begiratu du eta monstruo bat ikusi du bere beso luzeaz Rakel harrapatu nahian.
Monstruoak Rakel harrapatuko du edo ez?


NIRE IRITZIA: Liburu hau ondo dago txikientzat baina niretzat oso laburra da. Ilustrazioak politak dira.
Txikiei gomendatzen diet.


Izei Rada Zabala

PIRATA ESKOLA ETA MARMOKEN ITSASLABARRA























IDAZLEA: Steve Stevenson
ITZULTZAILEA: Aitor Arana
ILUSTRATZAILEA: Stefano Turconi
ARGITALETXEA: Mezulari
ARGITALPEN DATA: 2008

IRUZKIN TENTAGARRIA:
Jim eta bere lagunak Marmoken Itsaslabarrean daude. Hor pirata eskola dago baina,  bertara joan baino lehen, proba handia egin beharko dute. Hamaka kapitainak hondartz bakarti batean utziko ditu lagunak eta bertatik bakarrik itzultzea izango da proba. Eguzkia sartu aurretik aurkitu beharko dute berriro ere pirata eskola, bestela ez dituzte ikastaroan onartuko....
Zer pasatuko da?
Lortuko al dute proba gainditzea?


NIRE IRITZIA:
Nik oso interesgarria deritzot. Ilustrazioak ederrak dira eta testua ulergarria da. Irakurri, gustatuko zaizue eta. Mundu guztiari gomendatzen diot, 0-99 urtekoentzat da.

Lucia Mendioroz Mendivil

ITSASOA ETXE BARRUAN























IDAZLEA: Harkaitz Kano
ILUSTRATZAILEA: Mikel Valverde
ARGITALETXEA: Elkar
ARGITALPEN DATA : 2003




IRUZKIN TENTAGARRIA:
Jorge irudimen handiko umea da, bere etxeko sukalde urdina itsasoa dela uste du.
Sukalde guztia arrainez margotzen du eta ama haserretu egiten da. Amak margolari bat deitzen du sukaldea berriro margotzeko eta margolariak horiz margotuko du pareta.                            

Zer gertatuko da? Zer irudituko zaio orain Jorgeri pareta horia?
Benetan egon al da itsasoa etxe barruan?


NIRE IRITZIA:
Nire ustez oso polita eta farregaria da ipuin hau, irakurri, gustatuko zaizue eta!

Iker Caballero Nicuesa

2014-02-03

KERITY






















IDAZLEA: Anik Le Ray
ILUSTRATZAILEA: Rebeca Dautremer
ARGITALETXEA/ URTEA: Ibiazabal 2010




IRUZKIN TENTAGARRIA:
Natanaelek amonaren liburutegia herentzian jaso du, baina Natanaelek ez daki irakurtzen. Liburutegian sartzen denean pertsonaiak liburuetatik  ateratzen  hasiko dira. Liburuetako pertsonaiek Natanaeli mesede bat eskatzen diote, bere bizitza salbatzeko. Horretarako, Natanelek irakurtzen ikasi behar du. Halako batean txiki- txikia bihurtzen da, liburuetako pertsonaiak bezain txikia....
Liburuen bizitza salbatuko ote du Natanaelek? Natanael handia egingo da berriz? Nola bukatuko da istorio hau?


NIRE IRITZIA:
Liburu fantastiko bat da. Fantasiaz beteta dago! Liburua irakurtzen baduzue, seguru ikusiko duzuela: Edurne zuri, Pinotxo, Alicia, sorgina... Gainera ilustrazio politak ditu.
Merezi du irakurtzea! Irakurri arretaz eta patzientziaz, nola bukatzen jakin nahi baduzue.


Erenia Biguria Gay