2012-06-25

OTTOLINE ESKOLARA DOA

IDAZLEA. Chris Riddell
ILUSTRATZAILEA: Chris Riddell
ARGITALETXEA.Ibaizabal

IRUZKIN TENTAGARRIA: Ottoline eta bere lagunik onena eskolan hasi behar dira baina eskola madarikatua dago.Zer gertatuko da?

NIRE IRITZIA: Irudiak oso politak dira eta irakurtzeko oso erraza da. Abenturak gustuko badituzu hauxe  da zure liburua!

Candela Garcia Barberena (Arangoiti ikastola)

2012-06-22

GABAI HISTORIAURREA

IDAZLEA: R.Castellano                                                                                                  
ILUSTRATZAILEA: Stesó
ARGITALETXEA: Lur

IRUZKIN TENTAGARRIA: Liburua historiaurreko mutil batzuei buruzkoa da eta hor abentura asko gertatzen dira lehen gizakien artean...

NIRE IRITZIA: Oso ongi dago,asko gustatu zait abentura asko daudelako. Komikiak gustatzen bazaizkizue hau ere gustatuko zaizue!


Hegatz Rada Zabala (Arangoiti ikastola)
                         

GIZAJO BATEN EGUNKARIA, RODRICKEN LEGEA


IDAZLEA: Jeff Kinney
ILUSTRATZAILEA: Jeff Kinney
ARGITALETXEA: Alberdania

IRUZKIN TENTAGARRIA: Ikastola hasi da eta Greg ez dago pozik. Ahaztu egin nahi du udan gertatu den gertaera bat eta sekretuan mantendu nahi du, baina zoritxarrez  Rodrickek badaki eta txantajea egingo dio...

NIRE IRITZIA: Asko gustatu zait. Gertaera barregarriak ditu eta marrazki espezialak!

Jon Garces (Arangoiti ikastola)

GIZAGO BATEN EGUNKARIA

IDAZLEA Jeff Kinney
ILUSTRATZAILEA: Jeff Kinney
ARGITALETXEA: Alberdania

IRUZKIN TENTAGARRIA: Greg Hffley institutoko ikasle normal bat da, haunditzen denean famatua izango dela amets egiten du .Hori gertatzen denerako egunerokoa idazten ari da, horrela, kazetariei egunerokoa emango die eta pakean utziko dute,baina lehenago institutotik bizirik atera beharko da...

NIRE IRITZIA: Asko gustatu zait, farregarria, oso dibertigarria, irakurtzeko oso gomendagarria.

Joseba Serrano (Arangoiti ikastola)

BAT PAT.ESTOLDETAKO MUNSTROA

                                         
                                                         

 IDAZLEA: Roberto Pavanello
 ITZULTZAILEA: Aitor Arana
 ARGITALETXEA: Mezulari

IRUZKIN TENTAGARRIA: Bat Pat eta bere lagun Silvestre Castle parkean egun pasa zirela arrautz magiko bat aurkitu zuten eta arazoetan sartu ziren. Arazoetatik aterako al dira?¿?¿

NIRE IRITZIA: Niri gustatu zait baino pixka bat aspergarria dela ere esango nuke...


Alex Perez Beorlegui (Arangoiti ikastola)




2012-05-27

RITA ROBINSON



IDAZLEA: Mikel Valverde
ILUSTRATZAILEA: Mikel Valverde
ARGITALETXEA: Elkar

IRUZKIN TENTAGARRIA: Rita kanpin batera oporrak pasatzera joan da. Ez dago oso gustora...baina behin Robinson Crusoeri buruz hitzegiten diote eta Robinsonek galdutako uharte batean bizi izandako abenturak ezagutuko ditu. Ekaitz batek Rita uharte galdu batera eramango du eta... zer gertatuko zaio?

NIRE IRITZIA: Marrazkiak eta testua asko gustatu zaizkit. Nik liburu hau irakurtzeko hartu nuen  Ritaren beste liburu batzuk irakurriak nituelako eta bere abenturak gustatzen zaizkidalako.

Miren Ollo (Arangoiti ikastola)

2012-05-17

STILTON DUT IZENA, GERONIMO STILTON.



IDAZLEA: Elisabetta Dami
ILUSTRATZAILEA: Larry Keys
ARGITALETXEA: Destino

IRUZKIN TENTAGARRIA: Geronimo Stiltonek, Pinky Pick laguntzaile berria kontratatu zuenetik denetatik gertatu zaio. Pinky Pick-en erruagatik Geronimo Stiltonek urtezahar gaua Ipar Poloan pasatu beharko du izozmendi baten gainean!

NIRE IRITZIA: Nire ustez liburu hau gomendarria da. Oso farregarria da eta oso erraza irakurtzeko. IRAKURRI!!!!

                                                             
Mikel Goñi Otero (Arangoiti ikastola)

GERONIMO STILTON ETA ALTXOR DESAGERTUAREN MISTERIOA



IDAZLEA: Elisabetta Dami
ILUSTRATZAILEA: Larry Keys
ARGITALETXEA: Destino

IRUZKIN TENTAGARRIA: Geronimo eta bere lagunak altxor desagertu baten bila ari dira eta bidai luze bat egin eta gero aurkitu eta arazoak izango dituzte...Zer gertatuko ote da?

NIRE IRITZIA: Oso dibertigarria da liburua eta erraz irakurtzen da. Niri asko gustatu zait izan duten abentura eta zuei ere gomendatzen dizuet.

Iñaki Orradre (Arangoiti ikastola)

LOLA ETA VIRGINIA: MUTIL-LAGUN IDEALA



IDAZLEA: Pau Joan Hernandez
ILUSTRATZAILEA: Francesc Sala
ARGITALETXEA: Giltza

IRUZKIN TENTAGARRIA: Lola neska jatorra da eta bihotz onekoa, baina ezin du Virginia ikusi ere egin, kontrakoa delako: pija eta berekoia... Lolak zerbait nahi duenean Virginiak bere trikimailuak erabiltzen ditu bere ideiak kentzeko. Horregatik, bi nesken arteko lehia itzela da... gerra gordina!

NIRE IRITZIA: Ipuinean abentura asko gertatzen dira eta historioa oso ongi dago.Marrazkiak politak dira.

Mariana Lopes (Arangoiti ikastola)

RITA ETA HILOBI LAPURRAK



IDAZLEA: Mikel Valverde
ILUSTRATZAILEA: Mikel Valverde
ARGITALETXEA: Elkar

IRUZKIN TENTAGARRIA: Ritak oporrak ditu eta Egiptora joan da. Ritak lapur bat dagoela jakin du eta Danielekin bilatzen hasi da...nolako abenturak izango ditu oraingoan?

NIRE IRITZIA: Nik gustukoa dut liburu hau dibertigarria eta abenturazkoa delako.

Aroa Alzueta (Arangoiti ikastola)

4 URTE, 6 HILABETE ETA HIRU EGUN GEROAGO




IDAZLEA: Emmanuel Bourdier
ILUSTRATZAILEA: Gonzalo Izquierdo
ARGITALETXEA: Ibaizabal


IRUZKIN TENTAGARRIA: Julien izeneko mutil bat ospitalean esnatu da. Ez daki zer egiten duen hor... bere amak esan dio bizikletarekin erori zela eta 4 urte, 6 hilabete eta hiru egun pasa dituela koman! Berriro ere bere bizitza berreskuratu behar du. Lortuko ote du?

NIRE IRITZIA: Marrazkiak eta historia gustuko izan ditut. Gomendatzen dizuet.

Ander Iriarte Iriarte (Arangoiti ikastola)

KEA UR GAINEAN



IDAZLEA: Ibon Zaldua
ILUSTRATZAILEA: Asisko Urmeneta
ARGITALETXEA: Elkar

IRUZKIN TENTAGARRIA: Bitta neska kementsu bat da.Gehien gustatzen zaion gauza heavy metal musika da: Deep purple, AC/DC...eta honek arazo batzuk ekarriko dizkio, baita ustekabeak ere.Nola konponduko ditu?

NIRE IRITZIA: Asko gustatu zait, marrazki politak ditu eta heavy musika gustatzen bazaizu... irakurri!

Xanti Gardeazabal (Arangoiti ikastola)

SERAFIN ETA BASOKO ANIMALIAK



IDAZLEA: David Chauvel
ILUSTRATZAILEA: J´erome Lereculey
ARGITALETXEA: Ttartalo

IRUZKIN TENTAGARRIA: Serafin Euskal Herrian bizi den iratxo bat da eta animalien deskribapena eta gauza interesgarri gehiago kontatuko dizkigu komiki honetan. Azeriak, oreinak, basurdeak... eta animali askoz gehiago ere azaltzen dira.
Komiki eta informazio liburu tartean dago.

NIRE IRITZIA: Kolore asko ditu, oso erreza da irakurtzeko eta oso liburu interesgarria da.

Gorka Indurain Gaston (Arangoiti ikastola)

BAT PAT MUNSTROAREN GATIBUA



IDAZLEA: Roberto Pavanello
ILUSTRATZAILEA: Blasco Pisapia
ITZULTZAILEA: Aitor Arana
ARGITALETXEA: Bero

IRUZKIN TENTAGARRIA: Bat Pat bere etxean dago bere lagunekin. Eguberri beldurgarrietan daude eta gela itxi batean daude, munstro bat ateratzen zaie eta esaten die...gehiago jakin nahi baduzue... irakurri!

NIRE IRITZIA: Liburu farregarria da eta aldi berean, beldurra gustatzen bazaizue liburu hau oso egokia izango da.

Ivan Perez Beorlegui (Arangoiti ikastola)

ESAN AMA, NORK EGITEN DU UMEAK?



IDAZLEA: Janosh
ILUSTRATZAILEA: Aiora Jaka
ARGITALETXEA: Elkar

IRUZKIN TENTAGARRIA: Egun batean Tutu sagutxoak  amari galdetzen dio:
-Esan ama, nork egiten ditu umeak?
Baina amak ez dio ezer esaten ikastolan ikasiko duelako.... Irakasleak landareak , animaliak eta pertsonak nola ugaltzen diren irakasten die.
Geroago Tutuk Didi Satordia aurkitzen du eta maitemindu egiten da. Dagoeneko ikastolan ikasi du ugalketa eta... Zer egingo du Tutuk orain?

NIRE IRITZIA: Gustatu zait. Liburu honek gauza asko azaltzen ditu: Nondik etortzen dira umeak? Nola ugaltzen dira animaliak eta landareak? Liburu hau ere oso egokia da umeei haurrak nondik datozen azaltzeko. Gomendatzen dizuet.

Odei Cucuiat Martinez (Arangoiti ikastola)

ESFINGE NEGARTIA



IDAZLEA: Jansain
ILUSTRATZAILEA: Pablo Zerda
ARGITALETXEA: Saure

IRUZKIN TENTAGARRIA: Maixu bat basoan zebilen eta esfinge batekin egin zuen topo. Esfingea negar egiten ari zen eta maixuak galdetu zion: -Zer gertatzen zaizu? Esfingeak erantzun zion: -Galduta nago.
Maixuak esfingea laguntzea erabaki zuen eta hortik aurretik abentura pila biziko dituzte biek baso arraro honetan.

NIRE IRITZIA: Oso ilustrazio politak dauzka, niretzat komiki hau arraro xamarra da eta historia ulertzea zaila da.Gauzak arraroak gustuko dituztenentzat gomendagarria da.

Maitane Eleta Ibañez (Arangoiti ikastola)

2012-05-02

HAN GAN-EN ZALDI MAGIKOA



IDAZLEA: Chen Jiang Hong
ILUSTRATZAILEA: Chen Jiang Hong
ARGITALETXEA:Ttarttalo

IRUZKIN TENTAGARRIA: Han Gan txikia zenean marraztea zuen gustuko, baina bere familia txiroa zen eta ezin zion margotzeko materialarik erosi. Han Ganek lan egiten zuen bezeroei janariak banatzen eta halako batean.... zaldi berezi bat ikusi zuen. Berak makil batekin harean marraztu zuen zaldia eta hurrengo egunean gizon batek diru apur bat eman zion, baita margotzen jarraitzeko materiala ere...

NIRE IRITZIA: Liburua oso polita da. Ilustratzailearen marrazkiak asko gustatu zaizkit. Irakurri nahi baduzue Arangoiti ikastolako liburutegian aurkituko duzue.


Sara Irurozki (Arangoiti ikastola)

2012-04-19

ASIAKLETA

IDAZLEA: Amaia Elosegi

MARRAZKILARIA: Iñaki Martiarena, Mattin

ARGITALETXEA: Erein

LABURPEN TENTAGARRIA: Zoragarria izananen zen txikitan amestutakoa handitan bermatzea ezta? Ba horrelako abentura bat irakurtzeko aukera duzue asiakleta liburuan... Txirrindulak kargatu eta pedalei eraginez asiatik ibili ziren Amaia eta Ttiki!!

NUR ETA OHIAN MISTERIOTSUA

IDAZLEA: Toti Martinez de Lezea
MARRAZKILARIA: Juan Luis Landa
ARGITALETXEA: Erein
LABURPEN TENTAGARRIA: Nur eta bere lagunak, bere osabarekin, basora joaten dira gaua pasatzera... Osabak istorio bat kontatzen die... Eta bat-batean Nurrek asots bat entzuten du... Zer gertatuko da?...
BAZTAN IKASTALOKO 5.mailako Aroa, Maialen eta Gilen

2012-04-17

BAT PAT GAUERDIKO SORGINAK

EGILEA: Roberto Pavanello

AZALA ETA MARRAZKIAK: Blasco Pisapia eta Pamela Brughera

ITZULPENA: Aitor Arana

ARGITALETXEA: Gero

ABENTURAZKOA: Amanita sorgin gaiztoak Rebecca bahitu du, bere zerbitzari izateko... zer gertatuko ote da? etorriko da norbait Rebecca salbatzera? edo zerbitzari gisa pasatuko du bere bizia?...

BAZTAN IKASTOLAKO 5. mailako Hasier, Oier eta Iñaki

NUR ETA ETXE SORGINDUA

IZENBURUA: NUR ETA ETXE SORGINDUA

EGILEA: Toti Martinez de Lezea

MARRAZKILARIA: Juan Luis Landa

ARGITALETXEA: Erein

ABENTURAZKOA: Ikasturtea bukatu egin da! Udako oporrak dira! Nur eta bere lagunak amamaren etxeko sotora igotzen dira eta norbaitek etxe sorgindua aipatzen du...

IRITZIA: Asko gustatu zaigu, liburu arras originala delako!

BAZTAN IKASTOLAKO 5.mailako Miren Gonzalez, Ibai Irungarai eta Miren Zubikoa

NUR ETA ETXE SORGINDUA

EGILEA: Toti Martinez de Lezea
MARRAZKILARIA: Juan Luis Landa
ARGITALETXEA: Erein
ABENTURAZKOA
LABURPEN TENTAGARRIA: Ikasturtea bukatu da berriro! Udako oporrak iritsi dira! Nur eta bere lagunak amama etxearen sotora igotzen dira, eta norbaitek etxe sorgindua aipatzen du...
IRITZIA: Irakurketa asko gustatu zaigu eta liburu arras originala da!
IKASLEAK: Miren Gonzalez, Ibai Irungarai eta Miren Zubikoa
BAZTAN IKASTOLAKO 5. mailako ikasleak

NORK HIL ZUEN H.THROMBEY



Luken Aizkorbe eta Jon Martinez Erentzun ikastola l.h.6.

Ritak nobioa du

Markel Fernandez (Erentzun ikastola L.H.6)

RITA ROBINSON

Aitor Fernandez de Barrena eta Ametza Simon (L.H.6)

JARA

Laura Sainz eta Oihane Estenaga (Erentzun Ikastola LH6)

BAT PAT HILERRIKO ALTXORRA

Naia Llorens eta Stefanut Popa (Erentzun Ikastola LH6)

RITA ERRALDOI

Asier Ballesteros eta Raydel Lanciego (Erentzun Ikastola LH6)

RITA ETA HILOBI LAPURRAK

Iñaki Pires eta Idoia Rubio (Erentzun Ikastola LH6)

2012-04-16

NUR ETA ALFONBRA HEGALARIA

Iker Ortigosa eta Anne Sada (Erentzun Ikastola LH6)

RITA TENISLARI

EGILEA: Mikel Valverde

ILUSTRATZAILEA: Mikel Valverde

ARGITALETXEA: Elkar

LABURPEN TENTAGARRIA:
Ritaren ametsa rock izar famatua izatea da, baina bere gurasoek teniseko klaseetara apuntatu dute. Esaten diotenean aurpegia belarra baino berdeagoa jartzen zaio. Hurrengo egunean, Ritaren teniseko klaseak hasi ziren, oso txarra zen.
Arratsaldean teniseko klaseak bukatu zirenean Rita igel jakintsuengana joan zen, aholkuak eskatzera. Hurrengo egunean igel jakintsuen aholkuekin hobetzen hasi zen. Egun
batean Gorkaren kontra jolastu zuen, nork irabaziko zuen?

Gure iritziz oso ondo dago, gomendatzen dizuegu.

Almike, Olaia, Lucía L. eta Lucía B. (Erentzun Ikastola 4.Maila)

MIREN, GARBINE ETA SORGIN BATEN KOMERIAK

EGILEA: Pako Aristi

ILUSTRATZAILEA: Jesus Lucas

ARGITALETXEA: Elkar

LABURPEN TENTAGARRIA: Bi apo txiki dira Miren eta Garbiñe. Behin kamino bat pasatzen, bere gurasoak auto batek hil zituen. Orduan, sorgin batek Miren eta Garbiñe neska bihurtu zituen eta gauza bat esan zien. Lortuko dute egiten?

IRITZIA: Nire ustez oso ondo dago, abentura asko daudelako, gomendatzen dizuet!

Joseba García (Erentzun Ikastola 4.Maila)

ARRANOPOLA!


EGILEA: Yak Rivais

MARRAZKILARIA: Yak Rivais

ARGITALETXEA: Elkarlanean

LABURPEN TENTAGARRIA: Ipuin hau ahalmen izugarriak dituzten umeei buruz doa. Adibidez: Nikolas, pertsonak animaliak bihurtzen dituela, eta askoz gehiago.

IRITZIA: Niri asko gustatu zait. Gomendatzen dizuet!!

Daniel Puente (Erentzun Ikastola 4.maila)

2012-02-16

BIDEAK, ALDAPAK ETA BIHURGUNEAK

NEREA ARTAJO (ZANGOZAKO IKASTOLA LH6)

BAT-PAT MAMUT HOZBERA

MAIDER ITURBIDE ETA ALODIA GUALLAR (ZANGOZAKO IKASTOLA LH6)

RITA ERRALDOIA

AINHOA LANGUIZ ETA LAILA LACUEY (ZANGOZAKO IKASTOLA LH6)

NUR ETA ALFONBRA HEGALARIA

AINHARA TURRILLAS ETA USUA LIZARRAGA (ZANGOZAKO IKASTOLA-LH6)

EZEKIEL

EGILEAK: ASIER JIMENEZ ETA ENDIKA MATXIN (ZANGOZAKO IKASTOLA LH6)