Proiektuari buruz

Irakurzale Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatzen duen Juul kanpainian txertatutako ekintza bat da. Honen helburua irakurzaletasuna bultzazea da blog hau martxan jarriz.
Nola bultzatu irakurzaletasuna? Liburuen inguruko beste ikasleek dituzten iritziak argitaratu eta irakurriz. Gure hipotesia hau da: irakurtzen ditugun liburu gehienak, gure lagun edo ezagunek aipatu edo gomendatutakoak izaten dira. Beraz espazio bat sortu behar dugu liburuak elkarri gomendatzeko. Hau geletan egiten dugu era arrakastatsuan baina gelako espazio hori zabaldu nahi izan dugu eta IKTak erabiliz Nafarroako hainbat ikastola lotzeko aukera probestu dugu.
Zer lortuko dugu? Liburuak irakurtzeko zaletasuna lortu nahian gabiltza, ekimen honen bitartez beste ikasleek idatzitakoa irakurtzeko zaletasuna eta IKTen erabilera esanguratsua lortzen badugu pozik sentituko gara. Has gaitezen tekleatzen bada!