Iritziak emateko gida

Ideia hauek lagunduko dizute kalitatezko iritziak ematen :

Hasteko:
Idatzi aurretik PENTSATU, txorakeri bat dirudi baina askotan idazten hasten gara zer idatziko dugun jakin gabe. Lagungarria  da dierazi nahi dituzun ideiak nagusiak papertxo batean IDAZTEA.

Lehenengo iritzia eman, honetarako esamolde hauek erabil ditzakezu:
  • Nire iritziz futbola kirolarik onena da.
  • Nire ustez futbola kirolarik onena da.
  • Nik uste dut futbola kirolarik onena dela.
  • Ez dut uste futbola kirolarik onena denik.
  • Nire iritzia futbola kirolarik onena dela da.
  • Futbola kirolarik onena dela pentsatzen dut .
  • Futbola kirolarik onena dela iruditzen zait.
  • Futbola kirolarik onena dela deritzot.
Gero zergatia azaldu:
  • Oso interesgarria delako.
  • Interesgarria da eta.
  • Interesgarria baita.
  • Kirol arrakastatsua izateagatik pentsatzen dut hori.
Ideia bat baino gehiago gehiago gehitu nahi badituzu honela hasten ahal zara:
  • Hasteko, gure ustean beti ari zarete guri kopiatu nahian...
  • Batetik,
  • Alde batetik,
  • Lehenik,
  • Lehenik eta behin
Jarraitzeko edo ideiak eransteko:
  • Gainera...
  • Ez hori bakarrik...
  • Horretaz aparte...
  • Horretaz gain...
  • Segitzeko,
  • Bestetik,
  • Bestalde,
  • Bigarrenik,
  • Hirugarrenik,
Iritzia amaitzeko:
  • Beraz...
  • Laburbilduz...
  • Bukatzeko...
  • Amaitzeko...
  • Azkenik...
  • Guzti hau esan eta gero garbi dago...
  • Horregatik,
  • Laburbilduz,
  • Hau dela eta
IRUZKINETAN lagun batek esandakoari zure iritzia gehitzeko:
  • Ados nago...
  • Ez nago ados Jokinek esandakoarekin.
  • Primeran iruditzen zait...
  • Bat nator Amaiak esandakoarekin...
  • Ez nator bat...
  • Mikelek arrazoia du hau esaten duenean...
Arrazoitzean, antolatzaileak behar dituzu ideiak ongi ordenatzeko eta zure arrazoiak txukunago agertzeko.

Oroitu: zure arrazoiak gero eta txukunago, zure arrazoia orduan eta handiago!

Testua bidali aurretik ERREPASA EZAZU ortografia akatsak nahiz hanka sartzeak topatzeko. Pentsa ezazu beste batzuk irakurri behar dutela zuk idatzitakoa! Zer iruditu zaizu gida hau?