2008-04-09

JUDY MOODY LURRRAREN SALBATZAILEA

the-magic-0351.jpgIdazlea: Megan McDonald.

Marrazkilaria: Peter H.Reynolds.

Argitaletxea: Gero. 2006.

Iruzkin tentagarria: Judyk ingurumenari buruzko klaseetan, jakiten du oihan tropikalak suntsitzen ari direla eta espezie batzuk galzorian daudela. Judyren gurasoek ez dituzte zaborrak birziklatzen, baina zorionez, Judyri eta bere ikaskideei Tood jaunak ( bere irakaslea) esaten die beraiek ere zerbait egin dezaketela munduaren alde. Orduan, Judyk eta bere ikaskideek, birziklatzeko, botilak eramaten dituzte ikastolara. Judyk ere beste hainbat gauza birziklatzen hasten da. Judyk oihan tropikalak salbatzea lortuko du? Jakin nahi baduzue, liburua irakurri.

Iritzia: Liburua oso erraz irakurtzen da eta abenturaz beterik dago. Niri asko gustatu zait. Lurra salbatzearen alde daudenentzat eta birziklatzen duten pertsonentzat liburu hau gomendagarria da.

AIORA ARMENDARIZ HUERTA

iruzkinik ez: