2011-03-04

ARGI SUPERDETEKTIBEA



Idazlea: Paul Van Loon.
Ilustratzailea:Fatima Garcia.
Argitaletxea:Bruño,2009.

Iruzkin tentagarria: Argi Etxaluze neska bat da,superdetektibea da. Egun batean Argi logelan zegoen eta bat-batean bere lagun mina Lorea sartu zen kezkatuta. Loreak esan zion bere dordoka galdu zuela, Beni izenekoa. Biak Lorearen etxera joan ziren dordoka bilatzera. Zer gertatuko da? Aurkituko dute?

Nire iritzia: Asko gustatu zait, pistak aurkitu behar dituzte dodordoka aurkitzeko. Marrazki asko ditu eta letra handia dauka. Gomendatzen dut.

Izaskun Burguete Pardo

iruzkinik ez: