2013-03-05

KASKARINTXO

Idazleak: J. Ormazabal eta Mariasun Landa
Ilustratzailea: Jesus Lukas
Argitaletxea: Elkarlanean

Iruzkin tentagarria:
Kaskarintxo herri txiki batetako neskatila bat da. Kaskarintxo ez da oso famatua bere herrian eta ez ditu lagun asko; lagun bakarra du, Nikaxio. Nikaxio parkean globoak saltzen dituen gizon bat da. Egun batean Kaskarintxo Nikaxio laguntzera joaten da. Haize handia dabil. Nikaxio bere etxera joaten da 5 minututarako eta bitartean haizeak Kaskarintxo eta puxikak eramaten ditu. Zer gertatuko da Kaskarintxorekin?

Nire iritzia:
Bakarrik 72 orri ditu baina niri bikaina iruditu zait istorio hau, oso dibertigarria delako. Marrazkiak ongi daude baino gehiago gustatuko litzaizkidake koloretan.

Miren Ollo Garcia (Arangoiti ikastola)

iruzkinik ez: