2013-03-07

LAU ANAIA UMEZURTZAK

 Idazlea: Herrikoia
 Ilustratzailea: Jesus Lucas
Argitaletxea: Elkarlanean

Iruzkin tentagarria:
Baziren behin 4 anai. Bere aita hil baino lehen, ogi bat lau zatitan banatu eta bakoitzak bere bidea egin beharko zuen.Anai bakoitzak zerbait ikasi behar zuen lau urtetan eta denbora hori pasatzerakoan berriro ere elkartu eta bakoitzak zer egin zuen kontatu behar zuen. Laugarren anaiak lapurreta egiten ikasi zuen.
Erregeak lau anaiak deitu zituen laguntza eske dragoi batek printzesa bahitu zuelako.Lortuko al dute printzesa erreskatatzea? Ikasi dutena balioko die?

Nire iritzia:
Polita da ipuina,oso ondo dago irakurtzeko baina ilustrazioak ez zaizkit gustatu, oso aspergarriak dira.

Martin Irurozki Yahia (Arangoiti ikastola)
             

ATEA KOX-KOX



                                         
Idazlea: Juan Kruz Igerabide
Ilustratzailea: Jesus Lucas
Argitaletxea: Elkar

Iruzkin tentagarria:
Elizako atea jo zuten.... kox-kox! Eskale itxurako agure bizarzuri bat agertu zitzaien neska mutikoei. Nor zen gizn hura eta zer eman zien haurrei?

Nire iritzia:
Oso ona eta tentagarria. Baita tristea ere.

Aitor Perez Santacecilia (Arangoiti ikastola)

2013-03-06

STILTON DUT IZENA, GERONIMO STILTON

Idazlea: Geronimo Stilton
Ilustratzailea: Larry Keys
Argitaletxea: Destino

Iruzkin tentagarria:
Geronimo Stiltonek laguntzaile berria kontratatu du eta horren ondorioz zorakeri asko gertatuko zaizkio.
Zer da gertatuko dena?

Nire iritzia:
Nire ustez izenburua oso gaizki aukeratuta dago eta ez du batere laburtzen liburuaren edukia.Hala ere, gomendatzen dizuet oso farregarria delako.


Iñaki Orradre Fernandez (Arangoiti ikastola)

GURE ETXEA



 Idazlea: Ruben Ruiz
 Ilustratzailea: Eider Eibar
 Argitaletxea: Erein

 Iruzkin tentagarria: Gure etxea, itsasora begira dago, tximinia haundia dauka, igerileku biribil bat, lorategi izugarria, upategi bikaina, gonbidatuen txokoa...Eta sorpresa gehiago! Zatoz gure etxera!

Nire iritzia: Liburu hau izugarria da. Collage moduko irudiak ditu testua dagoen atalena eta marrazki bikainak ditu. Testua primerakoa da...espero ez duzun etxea aurkituko duzu. Anima zaitezte irakurtzera.

Sara Irurozki Yahia (Arangoiti ikastola)

                                                                                                       

BAT PAT MAMUT HOZBERA

Idazlea: Roberto Pavanello
Ilustratzailea: Blasco Pisapia
Argitaletxea: Mezulari

Iruzkin tentagarria:
Leo, Rebecca eta Martin azoka batera joaten dira. Zirkua dago eta globo aerostatiko batera igotzen dira. Airean daudenean erori egiten dira eta orduan gizaki arraro bat agertzen zaie. Honek bertara nola heldu diren azaltzen die. Zer gertatuko da?



Nire iritzia:
Oso dibertigarria da, abentura pila ditu eta niri asko gustatzen zaizkit abenturazko liburuak.
Animatu irakurtzera!

Mikel Goñi Otero (Arangoiti ikastola)
       
                     


                        

OTTOLINE ESKOLARA DOA


Idazlea: Chris Riddell
Ilustratzailea: Chris Riddell
Argitaletxea: Ibaizabal

Iruzkin tentagarria:
Ottoline izeneko neska bat, bere maskotarekin, eskola arraro
batera doa eta misterio bat argitu beharko duela konturatu da. Misterio honetan gauza  arraroak eta maltzurrak gertatzen dira eta Ottolinek nor den argitu beharko du. Lortuko al du?


Nire iritzia:
Niri liburua asko gustatu zait eta bukaera oraindik gehiago, pertsonai bereziak eta desberdinak agertzen direlako. Espero dut zuek ere gustokoa izatea. Ottolineren liburu gehiago daude, nahi izanez gero irakurtzeko.Animatu irakurtzera!

 Ainhoa Sanz Domeño (Arangoiti ikastola)
                 
       



WALTER SISMOLEY ELISEOKO ZELAIETAN

Idazlea:Karlos Linazasoro
Ilustratzailea: Mikel Valverde
Argitaletxea: Elkarlanean

Iruzkin tentagarria:
Eliseoko zelaietan Walter Sismoleyk txirrindulari lasterketan parte hartzen du.Ehun eta berrogeita hemeretzi zenbakia da, lasterketa hasi eta Walter Sismoley oso azkar ateratzen da. Lenengoa doa! Baina nekatzen ari da, bere gauzak botatzen hasten da...Irabaziko al du?


Nire iritzia:
Txikientzako liburua dela ematen du baina intriga handia du, oso ondo dago eta gure adinekoentzako egokia dela uste dut.

Hegatz Rada Zabala (Arangoiti ikastola)

JUUL


Idazlea: Gregie de Maeyer.
Ilustratzailea: Koen Vanmechelen.
Argitaletxea: Lóguez

Iruzkin tentagarria:
Juulek ile kizkurra zuen, bere lagun guztiek buruan kaka gorri bat zuela esaten zioten. Juulek burua soil-soila zeukan horregatik lagunek "kaxkasoila", "gazta puxka", "kaskopèlatua"... deitzen zioten eta orduan Juulek bere burua moztu zuen.Zer beste gauza itsusi esango dizkiote?


Nire iritzia:
Niri asko gustatu zait errespetuaz hitzegiten duen liburua delako.
Anima zaitezte irakurtzera!

Aimar Bidondo Aranguren Esandi Alastuei (Arangoiti ikastola)

2013-03-05

KEA UR GAINEAN



Idazlea: Iban Zaldua
Ilustratzailea: Asisko Urmeneta
Argitaletxea: Elkar

Iruzkin tentagarria:
Liburu honetako neskatoak Bitto du izena (Maria Vitoria), berak izen arraroa duela pentsatzen du, bere lagunak, Slash, Been, Angelus... eta halako izenak dituzte.
Bittori heavy musika gustatzen zaio, baina bere aita eta amak ez dute musika mota hau gustoko.
Berak olentzerorako Iron-Maideenen diska sorta berria nahi du...Oparituko al      diote? Zer egingo du berak Iron-Maideen diska berria lortzeko?

Nire iritzia:
Niretzat oso liburu interesgarria da, 11 eta 12 urteetarako oso egokia da, niri asko gustatu zait.
Guitarra asko gustatzen bazaizu nik liburu hau gomendatzen dizut, oso abentura farregarriak daude.
Liburu honetan heavy-a , rokc-a eta halako musikak agertzen dira behin eta berriro.

Ivan Perez Beorlegui (Arangoiti ikastola)

MONDRAGO, RIDEL ETA ZUHAITZ HIZTUNAK


Idazlea: Ana Galan
Ilustratzailea: Pablo Pino
Argitaletxea: Aizkorri


Iruzkin tentagarria: Lehenengo liburuan Ridel izeneko liburu hiztuna aurkitzen dute Calek eta Mondragok.Orain haritz haritzarekin joan behar dira, berarekin hitzegin eta hazi batzuk aurkitu.Baina hazi hauek dauden zuhaitza otsoen muinoa da.Zer gertatuko da???


Nire Iritzia: Ondo dago baina bildumako lehenengo liburua irakurri eta gero, bestela ez da ezer ulertzen. Asko gustatu zait abentura asko daudelako. Marrazkiak oso onak dira eta oso politak.

Kandela Garcia-Barberena Ramirez (Arangoiti ikastola)

KASKARINTXO

Idazleak: J. Ormazabal eta Mariasun Landa
Ilustratzailea: Jesus Lukas
Argitaletxea: Elkarlanean

Iruzkin tentagarria:
Kaskarintxo herri txiki batetako neskatila bat da. Kaskarintxo ez da oso famatua bere herrian eta ez ditu lagun asko; lagun bakarra du, Nikaxio. Nikaxio parkean globoak saltzen dituen gizon bat da. Egun batean Kaskarintxo Nikaxio laguntzera joaten da. Haize handia dabil. Nikaxio bere etxera joaten da 5 minututarako eta bitartean haizeak Kaskarintxo eta puxikak eramaten ditu. Zer gertatuko da Kaskarintxorekin?

Nire iritzia:
Bakarrik 72 orri ditu baina niri bikaina iruditu zait istorio hau, oso dibertigarria delako. Marrazkiak ongi daude baino gehiago gustatuko litzaizkidake koloretan.

Miren Ollo Garcia (Arangoiti ikastola)

MONDRAGO, PROBA HANDIA

Idazlea: Ana Galán
Ilustratzailea: Pablo Pino
Argitaletxea: Aizkorri

Iruzkin tentagarria:
Calek 11 urte bete ditu eta bere herrian 11 urte betetzerakoan Herensuge bat ematen dizute. Herensugea jaso ondoren, Calek proba bat egin beharko du (Proba Handia) bere herensuge berriarekin baina herensugea ez da berak espero zuen bezalakoa... Proba bukatuko du?
Liburuaren bukaeran, zer eramaten du Mondrago Herensugeak ahoan?

Nire iritzia:
Oso erraz irakurtzen den liburu bat da eta abentura asko dituen liburua. Marrazkiak oso politak dira eta 8 urtetik gorako pertsonentzat egokia da. Animatu zaitezte!
Liburu hau bilduma baten lehenengoa da, gustoko baduzue, hurrengoak irakurtzeko aukera izango duzue.

Ander Iriarte Iriarte (Arangoiti ikastola)