2008-02-15

BOTA GORRIAK

bakarka-002.JPGOtsaila 15, 2008 Egilea: Baztan Ikastola

Idazlea: Karlos Linazasoro
Ilustratzailea: Claudia Ranucciren
Argitaletxea: Anaya

Laburpen Tentagarria: Behin mutiko batek ikastolara joan zenean irakaslea klarionak erretzen aurkitu zuen. Mutilak bazekien hori seinale txarra zela. Irakaslea triste zegoen eta asmakizunetara jolastea proposatu zuen; ikasleek berriz ez zuten nahi izan. Hala eta guztiz asmakizuna bota zuen eta aunitz kostata ikasleek erantzun zioten. Orduan maixua pozik sentitu zen.
Ondoko egun batez Karlos ikasleak animaliak ikusten zituen ikastetxean eta berehala desagertzen ziren. Animali horiek bere lagun baten ahotik ateratzen ziren. Behin lagun xelebre hori ez zen ongi sentitzen eta medikura joan zen. Zergatik ote zuen ahalmen hori? edo zerbait txarra ote zen?

Iritzia: Liburua gorki atsegina egin zait. Erreza da irakurtzeko, dibertigarria, majikoa. Marrazkiz ongi betea dago.

Egilea: Unai Santxotena

iruzkinik ez: