2008-02-14

DROGARIK EZ!

dsc08110.JPGIDAZLEA: Ricardo Alcantara.

ILUSTRATZAILEA: Gusti.

ARGITALETXEA: Ibaizabal.

LABURPEN TENTAGARRIA: Pabloren amak Pablori euritako kapa bat oparitu zionean hasten da. Euria egiten ez zuen egun batean jantzi eta ikastolara abiatu zen. Ikastolan denek berataz barre egiten asi ziren, eta "balea zuria" deitzen. Baina lagun bat egin zuen , bera baino handiagoa zena. Bere laguna, bere lagun taldean aurkeztu zuen. Egun batean mendira joan ziren denak, Kleenbody planetara bidaiatzeko asmoz.

Azkenean polizia etorri zen eta osaba Kasimiro kartzelan sartu zuten.

IRITSIA: Nik oso gustoko dut liburu hau, pixka bat misteriozkoa da, Pablori zer gertatuko zaion ez dakizulako. Niri gehien gustatu zaidan marrazkia bukaerako 110. orrialdeko egunkariko portada da, Pablo eta bere familia argazki batean agertzen direnean.

OLATZ ROBREDO (5. maila)

iruzkinik ez: