2012-05-17

ESAN AMA, NORK EGITEN DU UMEAK?



IDAZLEA: Janosh
ILUSTRATZAILEA: Aiora Jaka
ARGITALETXEA: Elkar

IRUZKIN TENTAGARRIA: Egun batean Tutu sagutxoak  amari galdetzen dio:
-Esan ama, nork egiten ditu umeak?
Baina amak ez dio ezer esaten ikastolan ikasiko duelako.... Irakasleak landareak , animaliak eta pertsonak nola ugaltzen diren irakasten die.
Geroago Tutuk Didi Satordia aurkitzen du eta maitemindu egiten da. Dagoeneko ikastolan ikasi du ugalketa eta... Zer egingo du Tutuk orain?

NIRE IRITZIA: Gustatu zait. Liburu honek gauza asko azaltzen ditu: Nondik etortzen dira umeak? Nola ugaltzen dira animaliak eta landareak? Liburu hau ere oso egokia da umeei haurrak nondik datozen azaltzeko. Gomendatzen dizuet.

Odei Cucuiat Martinez (Arangoiti ikastola)

iruzkinik ez: