2012-05-02

HAN GAN-EN ZALDI MAGIKOA



IDAZLEA: Chen Jiang Hong
ILUSTRATZAILEA: Chen Jiang Hong
ARGITALETXEA:Ttarttalo

IRUZKIN TENTAGARRIA: Han Gan txikia zenean marraztea zuen gustuko, baina bere familia txiroa zen eta ezin zion margotzeko materialarik erosi. Han Ganek lan egiten zuen bezeroei janariak banatzen eta halako batean.... zaldi berezi bat ikusi zuen. Berak makil batekin harean marraztu zuen zaldia eta hurrengo egunean gizon batek diru apur bat eman zion, baita margotzen jarraitzeko materiala ere...

NIRE IRITZIA: Liburua oso polita da. Ilustratzailearen marrazkiak asko gustatu zaizkit. Irakurri nahi baduzue Arangoiti ikastolako liburutegian aurkituko duzue.


Sara Irurozki (Arangoiti ikastola)

iruzkinik ez: