2014-02-20

NUR ETA HERENSUGEAREN TENPLUA

 



















IDAZLEA:Toti Martinez de Lezea.
ILUSTRATZAILEA:Juan Luis Landa.
ARGITALETXEA: Erein.
ARGITALPEN DATA:2009

IRUZKIN TENTAGARRIA:
Nur eta bere gurasoak Txinara joan dira bizitzera .
Lagun baten urtebetetzea da, Guo-Guo, eta txinatar tenplu baten ondoan
dagoen parke batera joan dira. Bapatean Guo-Guo desagertu da.Orduan
Nur eta Jun Yu bere bila joan dira eta Txinatar tenplu batean aurkitu dira.
Atez-ate joan behar dira atera al izateko... Zer geratuko da? Ate guztiak irekiko dituzte? Guo-Guo agertuko da?

NIRE IRITZIA:
Asko gustatu zait liburu hau. Ilustrazioak oso politak dira eta istorioa oso interesgarria.Baina batzuetan aspergarria iruditzen zait elkarrizketa asko dituelako.

Irule Millan Castillon
ARANGOITI IKASTOLA

iruzkinik ez: