2014-02-05

MONDRAGO PROBA HANDIA





 




















IDAZLEA: Ana Galan
ITZULTZAILEA: Miren Artibel
ILUSTRATZAILEA: Pablo Pino
ARGITALETXEA: Aizkorri
ARGITALPEN DATA: 2012


IRUZKIN TENTAGARRIA:
Saramadon ohitura bat dago: 11 urte betetzerakoan ume bakoitzari dragoi bat oparitzen zaio eta hori gertatuko zaio gure lagunari, Caleri. Cale oso pozik dago bere urtebetetzea delako eta bere dragoiaren bila joango da. Irrikaz jasotzen du bere dragoia baina dragoia  ez da espero zuena: lodia da, haundia, traketsa, ezin du hegan egin hegalak oso txikiak dituelako eta ezin da bere gainera igo! Mondrago izena jarriko dio Calek dragoiari.
Dragoia erabat berea izateko proba bat egin behar du Calek. Lagunekin elkartu eta hauek proba egiten lagunduko diote. Pixka bat aurrerago alkatearen etxera ailegatzen dira lagunak, han Mondrago bi dragoi haundirekin jolasten hasiko da eta...gauzak okertzen hasiko dira.Murda agertzen da orduan, Saramadoko gaiztoena... eta momentu horretan Mondrago Riddel liburu hiztunarekin agertuko da...
Zer gertatuko da? Dragoi handiek Mondrago hiko dute? Liburu hiztunak lagunduko die?

NIRE IRITZIA:
Oso liburu ona da fantasiazkoa eta fikziozkoa delako.Denbora osoa intrigatuta zaude, ez dakizu zer gertatuko den...
Guztioi gomendatzen dizuet, oso polita da. 

Hegatz Rada Zabala
ARANGOITI IKASTOLA

iruzkinik ez: