2010-05-06

MUTIKO DEABRUA


IDAZLEA: Aitor Arana
ILUSTRATZAILEA: Aitziber Alonso
ARGITALETXEA: Ibaizabal

IRUZKIN TENTAGARRIA:
Ipuin hau beldurrezkoa da. Mutiko batek gauza arraroak ikusten ditu: banpiroak, deabruak, gaueko argiak.. orduan, Nekane irakasleari kontatzen dio ikusten duen guztia.
Egun batez mutikoa ikastolako patioan geratzen da lagunekin eta bapatean, gaueko argi bat datorrela ikusten dute. Bittor, bere lagun bat, dardaka hasten da.... baino ez beldurrez!!! Besoak zabaldu eta oihu ikaragarri bat botatzen du. Orduan Bittorren gorputzetik gaueko deabru gorria ateratzen da. Bittor lurrera erortzen da ziplo, kontrolik gabe. Txai, beste laguna, negarrez hasten da... Zer gertatuko da?

NIRE IRITZIA: Jakin nahi al duzue zer gertatuko den? Ba irakurri ,animatu!!!!!!!!!!!!!!! Oso, oso ongi dago. Letra egokia du eta txukuna. Marrazki gutxi daude baina politak. 8 urtetik gora eta batez ere beldurrezko abenturak gustatzen zaizkienentzat oso egokia.


Koral Manzaneda Berrio

iruzkinik ez: